Salvador (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:32, 22 urtarrila 2016

Salvador 1986ko Oliver Stone estatubatuar zinema zuzendariaren gerra drama filma bat da. James Woods, Jim Belushi, Michael Murphy, John Savage, Elpidia Carrillo eta Cindy Gibb aktoreek antzeztu zuten.

Bi Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (James Woods) eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Oliver Stone eta Richard Boyle).

1986ko Donostiako Zinemaldian Anoetako belodromoan pantaila erraldoian proiektatu zen lehenbiziko filma izan zen, hortik aurrera jada gaur egun ohitura den belodromoko proiekzioen usadioari hasiera eman zitzaion.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Richard Boyle (James Woods) alkohol eta drogekin arazoak dituen kazetaria da, bere adiskide onenarekin (James Belushi) El Salvadorko Gerra Zibilera erreportari lanetan jardutera joan da. Han María (Elpidia Carrillo) salvadortar neskaz maitemindu eta hark Boylen bizia salbatzen saiatuko da.

Aktoreak

Kanpo loturak