Itxura
Aldagai estatistikoa populazio bati buruz egin nahi den ikerketa estatistikoan (galdeketa edo inkesta batean, adibidez) jakin nahi den banako bakoitzaren ezaugarri edo informazioa da. Aldagai deitzen zaie, populazioko banako batetik bestera aldatzen delako; adibidez, populazio baten egoera zibila ikertzen bada, honakoak izango dira aldagaiak: ezkondua, ezkongai, dibortziatua, banatua, alargundua.
Aldagai estatistikoak bi eratakoak izan daitezke:
- Kualitatiboak: zenbaki baten bidez adierazi ezin diren ezaugarriak; adibidez, gorago aipatutako egoera zibil desberdinak. Bi motatakoak izan daitezke:
- Nominalak: ordena edo hurrenkerarik ez dutenak; gorago aipatutako egoera zibil desberdinak, adibidez.
- Ordinalak: halako ordena edo hurrenkera segitzen dutenak; adibidez, lasterketa bateko sailkapena: lehenengoa, bigarrena, hirugarrena, etab.
- Kuantitatiboak: zenbaki baten bidez adieraz daitezkeenak, eta, beraz, eragiketa aritmetikoak egiten uzten dutenak. Hauek ere bi motatakoak izan daitezke:
- Diskretuak: zenbaki kopuru mugatu bat erakuts dezaketenak.
- Jarraiak: zenbaki kopuru mugagabe bat izan dezaketenak.