Txikipedia:Aneto
Itxura
Aneto Pirineoetako mendi gorena da, 3.404 metroko garaierarekin. Espainiako tontorrik altuenetan hirugarrena da. Maladetako mazizoan dago, Benasqueko udalerrian, Posets-Maladeta parke nazionalean. Aneto igo zuten lehenengo pertsonak Platon de Tchihatceff eta Albert de Franquevilleren izan ziren, 1842ko uztailaren 20an izan zen.