Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1999ko ekainaren 27a
Sant Climent de Llobregat
🔨
Lanbidea
abeslari
📷
Argazkiak
ikusi
Aitana Ocaña abeslaria
      Entzun!

Aitana Ocaña Morales, Katalunian, 1999ko ekainaren 27an jaiotako abeslari eta konpositorea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitana Bartzelonan jaio zen, eta bere bizitzaren zati bat Viladecans eta Climent de Llobregat artean eman zuen. Operación Triunfoko 9. edizioan parte hartzeagatik egin zen famatua, eta 2018an, Eurovision abesti lehiaketan Espainia ordezkatzeko sei hautagaietako bat izan zen.

Musika ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitanari txikitatik gustatu izan zaio musika. Pianoa jotzen hasi zenetik orain arte bere ibilbide musikala jarraitu du. Hamabi urterekin, batxilergoko ikasle gisa, Michael Jackson abeslariaren "We Are the World" abestia interpretatu zuen ikasten ari zen zentroan. 2014an YouTube kantu ezagunen bertsioak egiten hasi zen. Urte berean, bere lehen abestiak konposatzen hasi zen eta "Laws About Me", 2015eko abuztuaren 12an argitaratu zen YouTuben.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Single-ak:

  • Lo malo(2018)
  • Telefono(2018)
  • Vas a quedarte(2018)
  • Nada sale mal(2019)
  • Con la miel en los labios(2019)
  • Me quedo(2019)
  • «+»(2019)
  • 11 razones(2020)
  • Ni una mas(2021)