Txikipedia:Hegabera apeua
Hegabera apeua aerofonoen familiako soinu-tresna da.
Nolakoa da?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luzera hamar eta diametroan bi zentimetro inguruko hurritz makila bat hartu eta luzeran erditik mozten da. Bi zatietan, barrualdetik eta erdialdean lau zentimetroko beheratze (errebaje) txiki bana egiten zaie, bien artean lau milimetroko tartea utzirik. Bizikletaren kamara batetik 13 milimetroko zabalera duen eraztun bat mozten da. Makilaren bi zatiak bat bestearen kontra jartzen dira, erdian gomazko eraztun hori luzera tinkatuta jarririk. Bukatzeko, bi makila zati erdi horiek lotzen dituzten gomazko beste bi eraztunak, muturren bueltan eta estu-estu jartzen dira.
Nola jotzen da?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ahoaren kontra jarriz, erdian gelditu den zirrikitu horretatik haizea botatzen da eta erdian tinkaturik dagoen gomazko tira hori bibratzen jartzen da, hegaberaren kantua imitatuz.
Zertarako erabili izan da?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste toki askotan bezala Gipuzkoako Goierri aldean erabili izan dituzte halako txorientzako erakargarriak edo erreklamoak.