Itxura
Hostoa zuhaitzen adarretan jaiotzen den zatia da.
Hostoetan egiten da fotosintesia.
Hostoek bi zati dauzkate: txortena (adarra eta hostoa lotzen dituen zatia) eta orria (hostoaren zatirik handiena).
Hostoei dagokienez, sailkapen ugari egin daitezke, hainbat alderdi kontuan hartuta.
Iraunkortasunari begiratuz gero, bi mota hauek dauzkagu:
- hosto iraunkorrak: zuhaitzean luze irauten duten hostoak dira.
- hosto erorkorrak: udaberrian jaio, eta udazkenean erortzen diren hostoak dira.
Ertzari begiratuz gero:
- hosto laua: ertz laua duena.
- hosto horzduna: hortz edo zerra moduko ertzak dituena.
- hosto gingilduna: eseak egiten dituen ertzak dituena.
Formari begiratuz gero:
- bihotz-formakoa
- biribildua
- lantzaformakoa
- orratz-formakoa
- obalatua
Txorten bakoitzean sortzen den orri kopuruari begiratuz gero:
- hosto bakuna: txorten bakoitzetik hosto bakar bat sortzen da.
- hosto konposatua: txorten bakoitzetik hainbat hosto sortzen dira.