Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Musikal

The Black Crook da historiako lehenbiziko musikala, 1866. urtean New Yorken estreinatu zen

Musikalak, pelikula musikalak edo antzerki musikalak, musika, dantza, kantua eta elkarrizketa elkartzen dituen obra bat da.

Antzoki handietan antzezten dira garrantzitsuenak, eta garrantzi gutxiagokoak antzoki txikiagoetan. Munduko antzokien artean, Broadway (New York) eta West End (Londres) nabarmentzen dira.

Badira, beren herrialdean famatuak diren musikalak baina, atzerrian ez dira antzezten. Gehienetan, Ameriketako Estatu Batuetan sortutako musikalak dira famatuenak.

Musikal Ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • El rey leon, Lehoi-erregea 1994ko Disneyren izen bereko filmean oinarritutako musikal bat da. Julie Taymorrek zuzendutako ikuskizuna Disney Theatricalek ekoitzi du. Animalia maskarak, eta txotxongilo handiak erabiltzen ditu pertsonaia ezberdinak antzezteko. Broadwayren jatorrizko ekoizpena 1997an estreinatu zen, eta ordutik mundu osoan zehar hainbat herrialdetan taularatu da.


  • Mary Poppins, Pamela Travers idazlearen izen bereko liburuan oinarritua dago.

Ikuskizuna 2004an estreinatu zen Londresko West End aretoan. Mary Poppinsen antzerki-bertsioa ez da 1964ko filmaren zuzeneko egokitzapena, baizik eta honen elementuak P. L. Traversen liburuetatik ateratako beste batzuekin konbinatzen ditu.

  • Grease Jim Jacobs eta Warren Caseyren libretoa, musika eta letrak dituen musikala da.

Titulua greaserren azpikulturari buruzko aipamen zuzena da, 50eko hamarkadan Estatu Batuetan sortu zen langile klaseko gazte mugimendua. Musikala 1971n estreinatu zen Chicagoko Kingston Mines Theatren, eta urtebete geroago New Yorkera egin zuen salto.