Txikipedia:Papaia
Papaia Ameriketako tropikoko landarea da eta Amerikako aurkikundea baino lehen lantzen zen. Nahiz eta Amerikakoa izan, gaur egun beste kontinenteetako lurraldeetan landatu, batez ere, Asian eta Afrikan. Klima tropikaleko edozein lurralde berotan hazteko gaitasuna dauka, hezetasuna eta beroa ezinbesteko baldintzak direlarik bere garapen eta loraldirako.
Barruan dituen beltz koloreko haziak zapore gogor bat dute baina jangarriak dira.Frutak testura leun bat du meloiaren antzekoa eta forma obalatua eta azala kolore berdea,horia edo laranja izan dezake. Normalean 500 eta 600 g bitartean pisatzen dute.
Kontsumo normalerako fruta bezela ezagutzen da eta hainbat zukuren elikagai goxo bezala erabiltzen da.
Hainbat gaixotasun sendotzeko gaitasunak ditu. Horrez gain , ezinbesteko propietateak ditu zailak diren elikagaiak digeritzeko papaina propietate kantitateari esker.