Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1694ko azaroaren 21a
Paris
💀
Heriotza
1778ko maiatzaren 30a
Paris
🔨
Lanbidea
filosofo
📷
Argazkiak
ikusi
Nicolas Voltaire

Voltaire benetako izenez François-Marie Arouet, Parisen jaio zen, 1694ko azaroaren 21ean eta  Parisen hil zen, 1778ko maiatzaren 30ean. Frantziar historialari, idazle, abokatu eta filosofoa izan zen. Ilustrazioaren pertsonaia nabarmenenetako bat izan zen.

Bost anai-arreba izan zituen, eta guztietan gazteena izan zen Voltaire; anaietako bi oso gazte hil ziren. Zazpi urte zituela, ama hil zitzaion; harrezkero, isolaturik bizi izan zen familiaren barruan, besteak beste, aitarekin oso ondo konpontzen ez zelako.

Voltairek Louis-le-Grand jesuiten eskolan egin zituen oinarrizko ikasketak, eta ondoren, nolabait beharturik, epaile-ikasketak hasi zituen. Baina, berehala utzi zituen goi-mailako ikasketak, eta idazteari ekin zion.

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Voltairek lan ugari idatzi zituen; 1828an Bachautek prestatu zuen edizio kanonikoa 52 liburukik osatzen dute. Genero guztiak landu zituen: poesia, antzerkia, ipuinak, saiakera, historia-liburuak, liburuxkak, aforismoak, artikuluak, tratatuak. Voltaireren ezaugarri nagusietako bat bere literatura, filosofia, historia eta politika-lanen arteko lotura estua da.

Liburu ospetsuenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Cándido o el optimismo.
  • Tratado sobre la tolerancia.
  • El siglo de Luis XIV.
  • El fanatismo o Mahoma el profeta.
  • Micromegas.