Edukira joan

Lankide:Iker Dominguez

Wikipedia, Entziklopedia askea

ENERGIA

Energia gorputzen gaitasun bat da, eraldatzea edo beste gorputz batzuetan aldaketak eragitea ahalbidetzen diena. Energia modu askotara ager daiteke: argia, berotasuna, higidura... Egoera fisiko eta kimikoan ematen diren aldaketek badute eragina energiaren agerbidean. Dena den, eta energiak hartzen duen forma edozein izanda ere (elektrikoa, magnetikoa...) energiaren kontserbazio-printzipioa beteko du beti: "Energia ez da sortzen, ezta deuseztatzen ere, transformatu baizik".

Sarritan, gorputzek energia bereganatzen dute, mugimenduak eragiten dituzten indarren bidez. Gorputzei energia helarazteko modu horri lana esaten zaio. Horrela, esate baterako, gorputz batek duen energia lanaren bitartez agertzen denean, lana neurtuz gorputz horrek duen energia-kopurua zein den jakin dezakegu. Printzipio horrek alderantzizko bidea ere egiten du: gorputz baten gainean lan bat egin badugu, energia emanez, lana neurtzean gorputzean gordetzen den energia-kopurua zein den jakin ahal izango dugu. Horregatik guztiagatik, energia eta lana neurtzeko unitate berberak erabiltzen dira.

Energia eraldatu egiten da forma desberdinak hartuz, nahiz kopuru osoa bere horretan mantentzen den. Edozein eraldaketatan, energiaren zati bat ingurunera igarotzen da energia termiko gisa. Energia termiko hori, hain aprobetxagarria ez denez, energia hondatutzat jotzen da. Etxeko bonbilla batek, marrazkian agertzen den bezalakoak, 100 joule energia elektriko kontsumitzen ditu; horietatik 15 joule argi-energia bihurtzen dira eta 85 joule energia termiko.