Lankide:Lauira
Josef Gerstmann
HIZKUNTZA KOLOKIALEAN EGINDAKO DESKRIBAPENA
Gerstmann-en sindromea gaixotasun neurologiko arraro bat da. Berau burbuineko lesio batek eragiten du, hain zuzen ere, tetradaz ezaugarritzen da: agrafia (idatziz ideiak adierazteko gaitasunaren desoreka), agnosia digitala (eskuko hatzak identifikatzeko ezintasuna), akalkulia (ariketa aritmetiko sinpleak egiteko ezintasuna) eta ezker-eskuinaren orientazio eza.
Lobulu parietalak, haurreneko inpultsu sentsorialak jaso, erlazionatu, analizatu eta sortzen ditu. Lobulu parietan menperatzailearen lesioetan, hizkuntzaren aspektu logiko-gramatikal eta sintaktikoan, kalkuluan eta gorputzaren parte ezberdinen identifikazioan (ezker-eskuin aldeen desberdintasuna eta goiko eta beheko aldeena) akatsak sortzen dira.
Lengoaiaren funtzioak hemisferio menperatzailean kokatzen dira. Bere lesioek lengoaia eta entzumen-ikusmen, ikusmen-ukimen, entzumen-ukimen,… era gurutzatuko funtzioekin erlazionatuta daudenei eragiten die.
Lehenengo aldiz, Josef Gerstmannek deskribatu zuen 1924. urtean. Batez ere helduei eragiten die; hala ere sindrome honen forma oso arraro bat deskribatu da haurrengan. Sindrome arraro hau Gerstmanen garapeneko sindromea bezala izendatuta dago. Batez ere, zailtasunak egoten dira lesio fokalik gabeko, biparietalen funtzio ezaren bidez irakurketan eta jokabideen trastornoetan. Gerstmannen sidromea, lobulu parietal menperatzailearen edozein motatako lesio fokalen bidez eragin daiteke. Zeinetan, eskumatien kasuan ezkerra da; eta batez ere, lobulu parietaleko girus angularis-ari eragiten dioten lesioekin.
Bestalde, sindrome honen forma zatikatuak ere badaude. Etiologia (gaixotasunen arrazoien ikasketa) baskularra sarrien jasaten dena da, batez ere garuneko erdiko arterien ondorengo adarrei eragiten dienean. Bestalde, ondorengo hauekin ere lotu izan da: tumore, hematoma, subduralak, encefalitis herpetika, leukoencefalopatia multifokal garatua. LEOPAR sindromea eta X-en sindrome ahula.
Gaitasun sentsorial zehatz batzuen eza edo galera, klinikoki ezaugarritzen duena da: agrafia, akalkulia, agnosia digitala, afasia (idatzizko, keinuzko edo keinuzko adierazpenen gaitasunen trastorno, defektu edo galera) nominala, apraxia (ikasitako ekintza motore boluntarioak burutzeko ezintasuna, nahiz eta gaitasun fisikoa eta egiteko borondatea izan; hau da, agindua ulertzen da eta mugimendua burutzeko gaitasuna badago) ideotorio motakoa, alexia (hitzentzako eskuratutako itsutasuna), marrazkiak kopiatzeko ezgaitasuna, norbere gorputzaren ezkerra eta eskuina bereizteko eta buruhausteen burutzerako ezintasuna. Bestalde, lesioak eskuineko zona parietalari eragiten dionean, dominatzen ez den hemisferioa, hemisomatognosia sortzen da (ezkerreko hemigorputzaren identifikazio falta) eta batzuetan inguratzen duen espazioarena, zein gorputz eskemaren trastornoen barnean sartzen da.
Hala era, gaixotasun hau ez da nahastu behar Gerstmann Sträussler Scheinker-en sindromearekin, zein entzefalopatia espongiforme kutsakorra den eta duela gutxi deskribatua dagoen.
Gaixotasunaren pronostikoa aldekoa da. Sintomen gehiengoak hobe dezake, edo behintzat pazienteek defizit hauek menperatzen bukatzen dute. Gainera, kalkulagailuen erabilerak eta testu prozesadoreak lagungarriak izaten dira.
Ez dauka sendagairik, tratamendua euskarri eta sintomatikoa da soilik, eta terapia okupazionala lagungarria izaten da eta baita agrafia eta apraxia hobetzeko laguntza psikologikoa
EZKER-ESKUIN DESORIENTAZIOA
Esker-eskuin desorientazioa trastorno konplexu bat da, eta bere fisionatogenia ez dago argiturik. Gorputz eskemaren ikus konposizioa, eta gorputz espazioaren eta gorputzaz kanpokoaren arteko erlazioa faktore garrantzitsuak dira. Antza denez, ez da sintoma bateratua, baizik eta alderdi afasiko, agnosiko eta apraxikoak erakusten ditu.
Esker-eskuin desorientazioaren oinarri kognitiboak:Hainbat gaitasun kognoszitiboen lehiaketa bat eskatzen du.
- Ahozko funtzio bat dago, zeren eta gaixoak “eskuin” eta “ezker” kontzeptuak ulertu behar ditu bere gorputzean aplikatu ahal izateko, gainera, buruan mantendu behar du denbora nahikoa agindu bikoitzak eman ahal izateko. -Naturaltasun sentsoriala. Ezker eta eskuin etiketak gorputzeko aldeen ezberdintasuna markatzen dute, eta honek, diskriminazio sentsorial bat eskatzen du. -Hirugarren osagaia naturaltasun kontzeptuala litzateke. Gorputzaren aldeen identifikazioa eta manipulazio egokiak, ezker-eskuinaren kontzeptuaren erlatitbitatearen ezagupena eskatzen du.
Aspektu ebolutiboak:
Agindu bikoitzak egiteko gaitasuna 6 urte bete ostean garatzen ohi da, eta oso arraroa izaten da 9 urteko ume batek hauek egitean arazoak izatea. Betebehar batzuk begiak irekita edo itxita egitea adinaren arabera berdintzen joaten da. Halaere, 9 urteko ume batzuek ez dira kontzeptuaren naturtasun erlatiboaz konszienteak, eta 180ºko orientazioan nahasten dira; lan konbinatuetan beharrezkoak, gorputzean, eta aztertzailean. 12 urtekin, gehienek azterketaren osagai guztiak ondo egiten dituzte.