Lankide:Urrijena

Wikipedia, Entziklopedia askea

1.979 urtean, lehenago ere bazela Urrijena izeneko jai bat, non herriko dantzarien topaketa gisa izaten zen, elkartu, dantzatu eta jai giroan pasatzea zena helburua. Ohitura hau berresakuratzeko, zer zen, nola egiten zen...aztertzeari ekin zioten, urte horretan Ijorretan ziren dantzari taldeak. Dokumentazioa aztertu, erabaki txikietatik abiatuta...ohitura berreskuratu nahi zutela jarri zuten abiapuntu, eta 1.989.urtean berriz eman zitzaion hasiera Urrijena ospatzeari. Bost urterik behin ospatzen da, urriko bigarren domekan. Aurreko bi harmarkadetan, Ijorretan izandako gizozneko dantzariak soilik parte hartzen zuten, ustez beraiei zegozkien dantzak dantzatuz.

2.014.urtean jada, 25 urte pasatu ostean, lehenengo Urrijena ospatu zenetik ona, eta ordutik bost urterik behin gizon dantzarien jaia izan den arren, aurtengoan hori

aldatzea nahi izan dugu; emakumeek ere jaian parte hartuz. 2.013ko San Migeletan Dantza Taldeak eman zuen pausua garrantzitsua izan zen, mutilek dantza egiten zuten saio guztietan neskek ere parte hartzea erabaki baitzuten: bezperako azken entseguan, San Migel eta Errosario eguneko agintariekin egiten den kalejiran joatea, egun horietako emanaldietan dantza egitea …

Naturaltasun osoarekin egindako aldaketa izan zenez, Urrijenako batzordeak parekidetasunerako beste pausu bat eman eta 2014ko Urrijena jaira andrazko dantzariei gonbita egitea erabaki zuen. Urrijenako lehengo logotipoa (gizonezkoen presentziarekin bakarrik) alde batera utzi eta Eñaut Aiartzaguena-k Dantzari guztiak babestuko zituen

logotipoa eginez. Esan bezala, lehenengo lana datuak biltzearena izan zen, eta ez zen lan erraza izan. Iurretako Dantza Taldean ibilitako neska talde bakoitzean arduradunak

izendatu ziren, beraien taldeko datu bilketa egin zezaten, hau da, partaide bakoitzaren izen abizenak, jaiotze datak, Urrijena egunean parte-hartzeko nahia eta beste bilduz.

Kofradietako, lana, gainera, zailagoa izan zen, baina ez ezinezkoa, hala ere. Ibarretxe Kultur etxean batzar bat egin zen kofradietako emakume dantzariekin.

Oso harrera ona erakutsi zuten eta lehenengo momentutik laguntzeko gogoa adierazi zuten. Artxiboko lanak bere bidea eginez, egitaraua osotzen hasi ginen.

Azkenik 2.014ko urriaren 12an ospatu zen Urrijeneko egitaraua hauxe izan zen:

 Maspeko aparkalekuan taldeen argazkia atera

 Kalejira Montoitik plazara

 Meza Nagusia

 Dantzari Dantza eta Gorulari Dantza

 Omenaldiak 65 urtetik gorakoei

 Andra eta gizonen Soka Dantza

Arkuak, zintak, txilinak, makilak, ezpatak eta gorulari dantzetarako arropak, Matiena, Garai, Atxondo, Berna, Berriz, Izurtza eta Abadiñoko taldeek utzi zizkiguten. Denek oso harrera ona egin ziguten eta ahal zuten guztian lagundu, bai entseguetarako eta bai Urrijena egunerako prestutasun osoa erakutsiz. 2014ko Urrijena egitea ezinezkoa litzateke Durangaldeako Dantza talde hauek lagundu ez baligute, beraz, eskerrak eman nahi dizkiegu.

65 urtetik gorakoei oroigarri xume bat egin zitzaien, Iñaki Irazabal–ek egindako plazaren maketa. Miren Bikandi-ri omenaldi berezia egin genion, berak

dantzan egin ez arren dantza taldeari asko lagundu ziolako hasierako prozesuan.