Wikiproiektu:Usurbilpedia/Nola parte hartu
«Herri bat Gttunk!» Kilometroak 2015. Usurbilpedia |
|
Nola parte hartu
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Usurbilpedian edonork parte har dezake!!! Garrantzitsuena ez da informatika-ezagutza, gogoa eta herriarekiko jakin-mina baizik. Modu askotara parte har dezakezu:
Artikuluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu berriak sortu
- Dagoeneko sortuak dauden artikuluak hobetu
- Artikulu berriak proposatu
- Erreferentziazko materialak eskaini
Lehen urratsa: Kilometroak jaialdia Hamaika Hizkuntzatan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara ez dela zure ama hizkuntza? No problem!! Ikusi Usurbilgo Kilometroak jaialdiari buruzko artikulua eta itzuli zati bat zure ama-hizkuntzara! Honela, jaialdia ezagutzera emango dugu Usurbilen hitz egiten diren hizkuntza guztietan. Horretarako prestatu dugu jaialdiari buruzko informazioa ahalik eta hizkuntza gehienetan barreiatu dadin. Etorri Herri Anitza jaialdira eta bertan aurkeztuko dugu nola egin dezakezun.
Ikasi eta erakutsi
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikasi nola erabiltzen den Wikipedia. Horretarako ikastaroak antolatuko ditugu, egon adi!
Partekatu ezagutza gainerako wikilariekin, denon artean ikasiko dugu Usurbil wikitzen.
Argazki Erronka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Argazkiak behar ditugu, argazki pila, zubiak, eraikinak, kaleak, geltokiak.... Argazki-kamera duzu? Zure mugikorrak kamera dauka? Baiezkoa bada, igo Usurbilgo argazkiak Wikipediara. Adi egon zaitezte, laster Argazki Erronka antolatzekotan gabiltza-eta.
Argazki zaharrak berri
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Usurbili buruzko argazkiak bildu nahi ditugu, zahar zein berri.