Áncora elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Áncora elkartea Donostiako arkitekturaren aldeko arkitektoen erakundea da, ondareare babeserako elkartea. 2015eko abenduaren 4an sortua, hiriko urbanismoaren defentsan oso jarrera aktiboa du: Udalaren politikarekin oso kritikoak agertu dira sarritan.

"Galdu genuen hiria"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an Galdu genuen hiria izenburuko erakusketa antolatu zuten. Erakusketak 1950etik gaur arteko dokumentazio grafikoa bitzen zuen, gehiena eraitsi diren eraikinen gainekoa. 70 urteetan hiri ondareak izan zuen bilakaera laburtzen zuten Áncora elkarteko kideek, hamalau auzotako 800 irudiren bitartez. Erakusketa Donostiak izandako itxuraldaketaren erradiografia bat zen.[1]

Elkartearen datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Presidentea Alberto Fernandez D'Arlas da.

Telefonoa: 688 62 10 74. Posta elektronikoa: agrupacioncivicaancora@gmail.com.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]