Donostia
Wikipedia(e)tik
|
Donostia |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Donostia - San Sebastián | ||
| Antolaketa Estatua Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Donostialdea |
||
| Alkatea | Odon Elorza (PSE-EE) | ||
| Herritarra | donostiarra | ||
| Koordenatuak | |||
| Eremua | 60,89 km2 | ||
| Garaiera | 6 m. | ||
| Euskaldunak | %40,30 (2006) (2001) | ||
| Distantzia | 0 km. Donostiara | ||
| Postakodea | 200XX |
||
| Biztanleria | 184.248 bizt (2008) | ||
| Dentsitatea | 3.025,92 bizt/km² | ||
| Sorrera | 1180 | ||
| www.donostia.org | |||
Donostia (gaztelaniaz, San Sebastián; izen ofiziala, Donostia-San Sebastián) Gipuzkoako hiriburu eta udalerri nagusia da. Halaber, Euskal Herriko laugarren hiririk populatuena da. Haren gune metropolitarrak 405.099 biztanle ditu.
Ozeano Atlantikoaren ertzean dago, Bizkaiko golkoaren muturrean, eta Madril-Paris ardatzean. Urumea ibaiaren bokalean dago, Igeldo, Urgull eta Ulia mendien artean, eta hiru hondartza ditu: Ondarreta, Kontxa eta Zurriola. Era orekatuan uztartzen ditu hiria eta natura, bien arteko lotura ederra sortuz.
Donostia entzutetsu bihurtu da Euskal Sukaldaritza Berriaren sorburu delako. Sukaldari ezagunek Donostialdea gastronomiaren munduan kokatu dute, hala nola Arzak, Subijana, Berasategi eta Castillo. Alde Zaharreko taberna eta jatetxeetan tradizioz zerbitzatzen diren pintxoek ere goi-mailako errekonozimendua lortu dute. Horrez gain, hainbat jai eta jaialdi antolatzen dira urtero: Donostiako Nazioarteko Zinemaldia, Jazzaldia, Aste Nagusia, Santotomasak, Sansebastianak, Kontxako Bandera...
Eduki-taula |
[aldatu] Historia laburra
1000 inguru, lehen aldiz agertu zen testuetan, badia gaineko tontorrean dagoen San Sebastian monasterioa Leireko mendiaren babesean; monasterioaren inguruan -egun Antigua auzoa den tokian- eta Urumea ibaiaren bokalean bildu zen jende urria.
1180 inguru, Nafarroako errege Antso Jakitunak hiribildu izendatzeko foruak eman zizkion. Urgull mendiaren azpiko herrixkan gaskoiak bizi omen ziren, eta gainontzeko guneetan, berriz, euskaldunak.
1200ean, Gipuzkoa Nafarroa izatetik Gaztela izatera igaro zen, Bizkaia eta Arabarekin batera. Gaztelako errege Alfontso VIII.ak foruak bermatu zituen.
1728an, Karakasko Errege Konpainia Gipuzkoarra sortu zen, Espainiak Venezuelarekin duen merkataritzaren monopolioa lortuta. Donostiako ekonomiak goratu jo zuen. Konpainia hark Santa Maria eliza guztiz berreraiki zuen 1766an.
1808an, Frantziako armadak, Napoleon enperadorea buru, Espainia hartu zuen.
1813an, Espainiatik ihesi zebilen Frantziako armadari Donostia geratzen zitzaion azken hirietakoa zen. Tropa ingeles eta portugaldarrek, Espainiaren aliatuak zirenek, Wellington jeneralaren lemapean, Donostiari su eman zioten, frantsesengandik askatzeko. Abuztuaren 31ko gauean hiri guztia erre zen, Trinitate kalea izan ezik. Tropa aliatuek donostiarrak eraso zituztenean, hilketa, bortxaketa eta lapurreta ugari egin zituzten. Bizirik geratu ziren donostiarrek Zubietako Aizpurua baserrian Donostia aurreko leku berean eraikitzea erabaki zuten. Ugartemendia arkitektoak hiri berria proiektatu zuen, azkenean partzelazio zaharrean oinarritzen zen diseinua gauzatu zela.
1856an, Gipuzkoako hiriburu bihurtu zen, Tolosaren ordez.
1860 inguru, Espainiako erregina Isabel II.ak Donostia aukeratu zuen "itsasoko bainuak" hartzeko, medikuak aginduta.
1863an, garrantzi militarra galduta, hiriaren inguruko harresiak eraitsi zituzten; Donostiako zabalgunea eraikitzen hasi zen artean, Antonio Kortazar arkitektoaren ideia abangoardisten bidez.
1870-1920 bitartean Espainiako udako hiriburu bihurturik, turismoaren hiriburu bihurtu zen Donostia. Espainiako handi eta handikien topaleku izan zen, mugaz bestaldean Biarritzen gertatzen zenaren antzera.
1936an, Franco jeneralaren armadak Espainiako Errepublikaren aurka altxatu ondoren, Donostian ere matxinatu nahi izan zuten zenbaitek, baina herritarrek galarazi zieten. Hala ere, Soltxaga jeneralak irailaren 13an hartu zuen. 30.000 biztanle zeuden (politikan konprometituenek ihes egin ondoren) eta haietako 300 hil zituzten errepresio frankistan, gerratik kanpo, "zigor operazio" bortitzetan.
1978 an, eta demokrazia lortzeko eta finkatzeko trantsizio prozesuaren barnean, Udal batzorde bat eratu zen, lehen udal hauteskunde demokratikoak egin arte. Haren zuzendaria PSOEko Ramon Jauregi izan zen.
1981eko apirilaren 26an, Real Sociedad futbol taldeak Espainiako Ligaren txapeldun izatea lortu zuen lehen aldiz.
[aldatu] Auzoak
[aldatu] Turismoa
|
|||
|
{{{izenburu-edukiera}}}
Kontxa hondartza · Kristina Enea parkea · Kursaal jauregia · Miramar jauregia · Victoria Eugenia antzokia · Londres hotela · Maria Cristina hotela · Haizearen Orrazia · Klub Nautikoa · Urgull mendia · Santa Katalina zubia · Atotxako dorrea · Iparraldeko geltokia · Bakearen Usoa · Anoeta futbol zelaia · Donostia Ospitalea · Artzain Onaren katedrala · Bretxako merkatua · San Bizente eliza · Urumea ibaia · Koldo Mitxelena Kulturgunea · Santa Klara uhartea · Pasealeku Berria · Igeldo mendia · Perlako termak {{{izenburu-edukiera}}}
{{{izenburu-edukiera}}}
{{{izenburu-edukiera}}}
{{{izenburu-edukiera}}}
|
[aldatu] Kale famatuak
[aldatu] Ikusgarriak
- Kontxa hondartza
- Ondarreta hondartza
- Zurriola hondartza
- Kristina Enea parkea
- Miramon parkea
- Igeldo mendia
- Urgull mendia
- Santa Klara uhartea
- Ulia mendia
- Miramar jauregia
- Haizearen Orrazia
[aldatu] Kultura
- Kulturguneak: Kursaal jauregia.
- Museoak: San Telmo Museoa
[aldatu] Festak
- San Sebastian egunean, zaindariaren eguna, Raimundo Sarriegi musikariak egindako Donostiako martxa jotzen da.
- Santo Tomas eguna
- Aste Nagusia
- Auzoetako jaiak
[aldatu] Elkarteak
- Gastronomia elkarteak:
- Kirol elkarteak:
- Askatuak eta Gipuzkoa Basket, saskibaloi taldeak.
- Real Sociedad, futbol taldea.
- Musika elkarteak:
[aldatu] Ikastetxeak
- Aitor Ikastola
- Sagrado Corazon Mundaiz Ikastetxea
- Jakintza ikastola
- Amara Berri [1]
- Belen Ikastetxea
- Lauaizeta Ikastola [2]
- Santo Tomas Lizeoa
- Santa Teresa Ikastetxea
- Ekintza Ikastola
- Axular Lizeoa
- Altza Bhi
- Compañia de Maria, San Bartolome Ikastetxea
- Mariaren Bihotza ikastola
- Herri Ametsa ikastola[3]
[aldatu] Inguru naturala
Hiria Kantauri itsasoaren kostaldean kokatuta dago. Leku nagusian Kontxako badia dago; mendebaldean Igeldo; eta ekialdean Urgull mendiak eta Ondarreta eta Kontxa hondartzak. Badiaren erdigunean, Santa Klara uhartea dago.
Ekialdean, Zurriola hondartza eta Ulia mendia ditugu, azken hau Pasaiako mugan dago.
Gainera, aipagarria da Artikutza esparru natural ederra, berez Goizuetako lurretan dagoena baina administratiboki donostiarra dena.
[aldatu] Hedabideak
"El Diario Vasco" beteranoa hiriko egunkaririk irakurriena da, baina beste kazeta batzuk ere bertan argitaratzen dira: "Gara", "Noticias de Gipuzkoa" eta "Irutxuloko Hitza" euskarazkoa.
Halaber, "Herri Irratia" irrati kate elebiduna, alde batetik, eta bestetik, "Vocento" taldekoa den "Teledonosti" telebista lokala aipatzekoak dira hiriko hedabideen artean, besteak beste.
"EITB"k ere egoitza du bertan.
[aldatu] Zerbitzuak
[aldatu] Donostiar ezagunak
Sakontzeko, irakurri: Donostiar ezagunen zerrenda
Donostiar ezagunen artean ditugu, besteak beste, Eduardo Txillida eskultorea, Pio Baroja, Ramon Saizarbitoria eta Txillardegi idazleak, Luis Miguel Arconada eta Pello Ruiz Cabestany kirolariak, Iñaki Gabilondo kazetaria, Aita Donostia, Pablo Sorozabal eta Nicanor Zabaleta musikariak, Mikel Laboa, Mikel Erentxun eta Imanol Larzabal kantariak, Juan Mari Arzak eta Pedro Subijana sukaldariak, Jesus Maria Leizaola eta Odon Elorza politikariak eta Julio Medem zinemagilea.
[aldatu] Hiri senidetuak
Donostia hiri hauekin senidetua dago:
Bojador, Aljeria
Marugame, Japonia[1]
Plymouth, Erresuma Batua
Reno, Ameriketako Estatu Batuak
Trento, Italia
Wiesbaden, Alemania
[aldatu] Galeria
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Espainiako eta Japoniako hirien arteko senidetza itunak Espainiako Enbaxada Japonian
[aldatu] Kanpo loturak
Donostiako Udala
Donostiako Zinemaldia.
eDonostia
Bagera
Kursaal fundazioa
Irutxuloko Hitza
Donostia argazkibloga
Donostiako Sustapena
Donostia-San Sebastián Kale-planoa
| Donostiako auzoak | ||
|---|---|---|
|
Aiete • Altza • Amara • Antigua • Añorga • Ategorrieta-Ulia • Benta Berri • Miracruz-Bidebieta • Egia • Erdialdea • Ibaeta • Igara • Igeldo • Gros • Herrera • Intxaurrondo • Loiola • Lorea • Martutene • Mirakontxa • Miramon-Zorroaga • Morlans • Parte Zaharra • Zubieta |
||
| Gipuzkoako udalerriak | ||
|---|---|---|
|
Abaltzisketa • Aduna • Aia • Aizarnazabal • Albiztur • Alegia • Alkiza • Altzaga • Altzo • Amezketa • Andoain • Anoeta • Antzuola • Arama • Aretxabaleta • Arrasate • Asteasu • Astigarraga • Ataun • Azkoitia • Azpeitia • Baliarrain • Beasain • Beizama • Belauntza • Berastegi • Bergara • Berrobi • Bidania-Goiatz • Deba • Donostia • Eibar • Elduain • Elgeta • Elgoibar • Errenteria • Errezil • Eskoriatza • Ezkio-Itsaso • Gabiria • Gaintza • Gaztelu • Getaria • Hernani • Hernialde • Hondarribia • Ibarra • Idiazabal • Ikaztegieta • Irun • Irura • Itsasondo • Larraul • Lasarte-Oria • Lazkao • Leaburu • Legazpi • Legorreta • Leintz Gatzaga • Lezo • Lizartza • Mendaro • Mutiloa • Mutriku • Oiartzun • Olaberria • Oñati • Ordizia • Orendain • Orexa • Orio • Ormaiztegi • Pasaia • Segura • Soraluze • Tolosa • Urnieta • Urretxu • Usurbil • Villabona-Amasa • Zaldibia • Zarautz • Zegama • Zerain • Zestoa • Zizurkil • Zumaia • Zumarraga |
||

