1962ko Urkiolako Igoera

Wikipedia, Entziklopedia askea
1962ko Urkiolako Igoera
Datu orokorrak
Lasterketa4. Urkiola Igoera
Data1962
Luzera5 km
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaMañaria
Helduera-lekuaUrkiola
Emaitzak
TxapeldunaESP Julio Jiménez
TxapeldunordeaEU Juan Jose Sagardui
HirugarrenaESP Antonio Karmany
◀19611964▶
Dokumentazioa

1962ko Urkiolako Igoera, Urkiola Igoerako IV. ekitaldia izan zen. Sariak handitu egin ziren; 12.000 pezeta irabazlearentzat, 8.000 pezeta bigarrenarentzat eta poztu horretatik atzera 2.000 pezeta gutxiago poztu bakoitzeko. Gainera, errekorra hausten zuenarentzat prima bat jarri zen. Guztira, 71.150 pezetako aurrekontua izan zuen lasterketak. Julio Jiménezen hiru garaipenen lehenengoa izan zen. José Pérez Francés, Ferrys taldeko liderra deskalifikatu egin zuten epaileek taldekide batekin gurpila aldatzeagatik.

Irteera 12:00etan eman zen hotz handiarekin. Elurra zegoen Urkiolako landetan eta errepide bazterretan. 42 txirrindularik parte hartu zuten. Hasieran, Kas taldeak hartu zuen agintea. Urkiolako hasieran Gabika eta Vélez aurrera jo zuten eta Julio Jiménez, Sagardui eta Barrutia atzetik atera ziren. Hauei, Logroño eta Ventura Díaz elkartu ziren. Txakurzulon, Julio Jiménez aurrera egin zuen Sagardui gurpilean zeramala. Biak elkarlanean aritu ziren besteekiko denbora irekitzeko. Azkenean, Julio Jiménez aurrera jo zuen eta 10 segundoko tartea ireki zuen helmugara bakarrik ailegatzeko.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Julio Jiménez (Faema) 18min 15s-ra
  2. Juan Jose Sagardui (Gorbea) 10s-ra
  3. Antonio Karmany (Kas) 30s-ra
  4. Eusebio Vélez (Kas) 32 s-ra
  5. Antón Barrutia (Kas) 35s-ra
  6. Patxi Gabika (Kas) 40s-ra
  7. Eusebio Santisteban (Ega) 45s-ra
  8. José Luis Talamillo (Gorbea) 47s-ra
  9. José Segú (Kas)
  10. Emilia Cruz (Ferrys)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.