2013ko Woolwicheko erasoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


2013ko Woolwicheko erasoa Londresko Whoolwich auzoan bi gizonezkoek britainiar soldadu baten aurka buruturiko atentatua eta hilketa izan zen. Bi gizonezko britainiar soldadua autoz harrapatu eta lurrean zegoelarik labanez erasotu eta hil zuten. Ondoren, eskuak odoleztatuta, inguruan zeuden pertsonekin hitz egiten hasi ziren, hilketarako arrazoiak azalduz. Musulmanak ziren eta Erresuma Batuak herrialde musulmanetan aurrera zeramaten gerraren aurkako mezuak zabaldu zuten, hilketa mendekutzat hartuz. Horrekin batera, argazkiak ateratzeko esan zieten. Poliziak heldu eta bi gizonezkoek ihesari ematean tiro egin zieten, biak larri zaurituz.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.