Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:40, 23 urtarrila 2016

(italieraz Otto e mezzo, euskaraz Zortzi eta erdi) 1963ko Federico Fellini italiar zinema zuzendariaren komedia-drama filma bat da. Marcello Mastroianni, Claudia Cardinale, Anouk Aimée eta Sandra Milo aktoreek antzeztu zuten. Zuri-beltzean Gianni Di Venanzo argazkilariak filmatu eta Nino Rota musikariaren soinu banda du.

Felliniren filma ospetsuenetakoetako bat da, zinema kritikari batzuentzat inoizko filma onenen artean dago. Zinema zuzendari bati buruzko istorioa eta arazoak kontatzen ditu, Fellini beraren zertzelada autobiografikoak ere baditu.

Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria eta Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Piero Gherardi).

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Guido Anselmi (Marcello Mastroianni) zinema zuzendari ospetsua eta estresatua da, bere ibilbidearen gailurra atzean laga eta gainbeheran dagoena, inspirazioa nahiz beree azken filma amaitzeko bere buruan segurtasuna galdu ditu. Erabat lurjota, atseden hartzeko bainuetxe batera joatea erabaki du. Halere, filmeko lan talde guztitik urrundu nahi izan arren, honako bere lankideek bainuetxerarte jarraituko dute: gidoigilea, ekoizlea (Guido Alberti), emaztea (Anouk Aimée) eta maitalea (Sandra Milo). Giroaz guztiz nazkatua, Guidok inguruaz abstraitzeko bere ametsetara jotzen du. Honela bada, oroitzapen eta fantasiaz osatutako bere mundu onirikoa errealitatearekin nahastuko da, tartean Guidoren ametsetan Asa-Nisi-Masa hitz magiko eta misteriotsuak ere agertuko dira.

Aktoreak

Kanpo loturak