A skin you love to touch

Wikipedia, Entziklopedia askea


A skin you love to touch kartela Helen Lasdown Rosor publizistak egin zuen, Woodbury Soap Company-ren xaboi bat iragartzeko.

Tamaina: 590X591

Iragarkiaren forma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lansdownen “copy” edo textu ohikoenak, normalean ez zirelako honelakoak. Normalean: “bidali orain”, “idatzi gaur” edo “hasi zaitez gaur” moduko mezuak idazten zituen, baina kasu honetan salbuespen bat egin zuen.

Kartel honetan, aldiz, bestelako estilo bat erabili zuen autoreak, gizon eta emakumezkoren arteko erakartasuna eta xaboiaren ondorioz bien artean sortutako harremana erakusten ditu. “Sexualitatea” saltzea da helburua, iragarkietan kontzeptu hau erabiltzea ez zen batere ohikoa garai harta.

Konposizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumezkoa da lehen plano batean agertzen dena, gizonezkoa bere atzean dago. Emakumezkoaren begirada ez dago publikorantz, intimitateaz gozatzen ari da. Goikaldean dago titularra jarrita eta behekaldean marka eta irudia. Azkenik, xaboiaren historia azpimarratzen da kuadro txiki batean, baina ikuslearen begirada emakumearengana zuzentzen da segituan eta ez kuadro horretara.

Argiztapena eta koloreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kartel argia da, ez dago era ilunean sorturik. Kolore argiak baina apalak erabiltzen ditu, batez ere marroi eta laranjak. Hala ere, urdin kolorea ere badago emakumezkoaren soinekoan.

Tipografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Markak erabiltzen zuen tipografia bera erabiltzen du. Sherif-dun letra borobilak.

Iragarkiaren edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beheko aldean oso zuzenak diren titular batzuk irakur daitezke:

  • Writte today for this picture! See de offer bellow”: Idatzi gaur irudi honengatik, ikusi beheko aldean gure eskaintza.
  • You, too, can have it’s charm if you will begin the following treatment tonight”: Zuk ere aukera duzu honelako karisma izateko, gaur bertan hasten baduzu tratamendua.
  • Send now for this beautiful picture”: Bidali orain zure irudi berezia.

Mezu hauen bitartez, erosketara bultzatzea eta batez ere, emakumezkoak xaboi marka hori erabiltzera bultzatzen zuten. Lehenago aipatu moduan, kartelak emakumezkoaren sexualitatea bultzatzen zuen eta Art Deco mugimenduan gertatzen zen moduan emakumezkoa bilakatzen da kartel honen protagonista eta objektu nagusia. Bidaltzen duen ideia, “xaboiak erakargarriago egingo zaitu” izango litzateke.

Forma eta edukia nola uztartzen diren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kartelean emakumezkoa da protagonista eta gizon batek nola usaintzen duen ikus daiteke. Begirada ez doa publikora zuzenduta, baina emakumezko ederra eta garbiaren irudia erakusten du. Azal txuri-txuria eta fina ikusten zaio eta Woodbury xaboiarekin garbitu dela iradokitzen da. Soinekoak ere azala erakusten uzten dio. Emakumeei zuzendutako kartela litzateke.

Analisten iritziaren arabera, sexualitatea transmititzea zuten helburu Woodbury xaboi markako kartel gehienek. Eta sexualitate hori erakustearen helburuarekin, emakumearen irudia erabiltzen zuten publizitatearen figuretan. Haien iritziz, gehien saltzen zuena emakumezkoaren sexualitatea zen eta horregatik, kartelean ikusten den erotismoa marrazten zuten. Horrez gain, xaboi eta kosmetikoek “edertasunaren” salerosketaren kultura hasi zutela esan liteke.

Konposizioan zentratuta, ikus daiteke forma erregularrek garrantzia handiagoa dutela forma irregularrek baino. Gainera gizonaren eskuak mugimenduaren efektua sortzen du. Artista ekilibrio simetrikoa lantzen saiatu da. Emakumearen eta eta gizonaren begiradak puntu batean kokatzen dira. Ikusleak punto horretan finkatzeko aukera ematen dio margolariak.

Enkoadreak oso garrantzitsuak eta nabarmenak dira:

  • Kuadroa kuadroaren barruan.
  • Eremua kontuan hartua izan da; hala nola: begiradak erabili dira, keinuak garrantzitsuak izan dira…
  • Angelu normalaren erabilpena.
  • Plano erdiaren erabilpena.
  • Lerro xehez markaturiko formak (gizona, emakumea, produktuka…).

Argiztapenari dagokionez, nahiko kolore argiak erabiltzen ditu. Punturik ilunena gizonaren trajea izango litzateke, aldiz punturik argiena protagonistaren azala edo emakumearen ilea izan liteke. Nahiko kolore argiak erabiltzen dira emakumearen soinekoan ere, adibidez, edo produktuan (kolore urdina soinekoak eta zuria produktuan). Azken finean, artistak emakumearen azala nabarmendu nahi du, eta horregatik argi asko eta distira pixka bat du. Koloreei dagokienez, gehien nabarmentzen diren tonuak, laranja, marroia eta beltza dira. Ile horiak, traje beltzarekin antitesia egiten du. Kolore urdina aldiz kolore zuriarekin “fusionatzen da”, kolore pastelekin kontrastea egiten du.

Gaur egungo kritika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun iragarki hau egin beharko balitz, ez zen beharko emakumea zuria izatea. Garai hartan, emakumeak erakargarriak izateko zuriak eta ile argikoak izan behar ziren, baina gaur egun ez da horrela, iragarkietan arraza desberdinetako gizakiak erabiltzen baitira; berdin gizonezkoarekin. Hartzaileak makumezkoak direnez, gutxienez pertsonaia batek emakumezkoa izan behar du; bestea ordea, gizonezkoa izan daiteke, edo emakumezkoa. Gaur egun genero berdinen arteko maitasuna onartuago dagoelako garai hartan baino.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]