Abstinentzia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Abstinentzia plazera edo atsegina sortzen duen zerbaiti uko egitea da, hala nola sexu-abstinentzia (sexu harremanak izateari uko egitea) eta baraua (alkoholdun edariak edan eta haragia jateari uztea, esaterako), behin-behineko epe batez edo mugarik gabeko denbora batez. Aszetismoari dagokion praktika bat eta maiz doktrina filosofiko eta moral erlijioso batekin loturik agertzen da. Abstinentzia arrazoi terapeutikoengatik ere gerta daiteke.