Aszetismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aszetismoa edo aszesia bertutea lortu ahal izateko bete beharreko lege-bilduma da, bizitzari eta moralari dagokiona. Materiazkoak diren ondasunei uko egitea eta gorputzaren grinak menderatzea da aszesia. Hasiera batean, Antzinako Greziako kirolarien prestakuntzari deitzen zitzaion aszesia. Kristau garaian, moralean maila gorena iritsi nahi zuenarentzat eta Jainkoa eta erlijioa ondo ezagutu nahi zituenarentzat ere landu beharreko bidetzat hartu zuten.

Aszetismoaren praktikak, dena den, askoz lehenagotik ezagunak ziren Ekialdean. Aszetismoa, pixkanaka, zabalduz joan zen, eta budismoan, islamean eta kristautasunean txertatu zen, besteak beste.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]