Adimen anizkunaren teoria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Burmuinetik irteten diren uhinak ikertuz lortutako irudia
Gizakien eta marrazoen burmuinak konparatzen

Adimen anizkunaren teoria edo adimen anizkoitzaren teoria[1] [2]Howard Gardner estatubatuarrak proposatu zuen 1983. urtean garai hartan zegoen inteligentziaren definizioa hobetzeko asmoarekin.

Inteligentzia neurtzeko metodoak ez zirela batere zientifikoak pentsatzen zuen zientzia-komunitatearen gero eta jende gehiagok. Howard Gardnerek, Harvard Universityko irakasleak, burmuinaren fisiologian egiten ari ziren aurkikuntzak psikologiarako ekarpen legez erabiltzen saiatu zen. Bera bi fakultatean zebilen irakasle, psikologian eta medikuntzan, burmuinaren inguruko azken ikerketan berri jakitun.

Howard Gardnerrek defendatu zuen bere garaiko inteligentziaren definizioa ez zela batere egokia giza abilezia guztiak bateratzeko. Inteligentziak dimentsio asko dituela defendatu zuen. Esate baterako, biderketa taulak buruz ikasteko zailtasunak dauzkan ume batek ez du zertan izan biderketak ikasteko erraztasuna handia daukan umea baino inteligentzia eskasago. Lehenengo umeak erraztasuna handiagoa izan dezake lehenengo umeak baino inteligentziaren beste alorretan eta beraz, biderketak nekez ikasten duen ikasleari 1) biderketak ikasteko beste metodo bat eman beharko zaio, 2) matematika ez den beste esparru batera bideratu beharko edo 3) biderketa taulak buruz ikasten zailtasun handiak dauzkan umeak agian biderketaren atzetik dagoen oinarria eta sakoneko logika bilatzen dabilelako da biderketa taulak buruz ikasten motela; agian bere matematikarako gaitasuna taulak buruz erraz ikasi dituena baino handiagoa da. Bestalde, 4) biderketa taulak buruz ikasteko abilezia agian matematikarako gaitasunarekin baino, beste giza-gaitasun batzuekin lotuago dago. Horrela, hitzen zerrendak, hitzen segidak, buruz ikasteko abilezia matematikako gaitasunean lagungarri izan badaitezke ere, burmuinean logika eta matematikarako erabiltzen diren burmuinaren guneak baino hizkuntzak ikasteko erabiltzen diren guneetan kokatzen direla ikus daiteke.

Gardnerren inteligentziaren dimentsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Howard Gardnerrek 1983 urtetik aurrera argitaratu dituen liburuetan inteligentzia hainbat alorretan banatuta dagoela defendatu du, burmuineko hainbat gunetako neuronak inplikaturik daudelarik. Zortzi inteligentziak edo inteligentziaren zortzi kategoria edo dimentsio sailkatu zituen:

Norberaren gorputza menperatzeko inteligentzia edo inteligentzia kinesikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere gorputza oso ondo menperatzen duten pertsonek, yogako adituak, kirolariak, dantzariak dira inteligentzia hau neurtuko balitz emaitza onena aterako luketenak. Inteligentzi hau oso garaturik daukaten pertsonek bere gorputza mugitzearekin zerikusia daukaten kontuak ikasteko gaitasun handia erakutsiko dute.

Pertsonen arteko harremanetarako inteligentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpatia handiko pertsonek, besteekiko harremanetarako erraztasun handia daukaten pertsonak oso garatuta daukaten inteligentzia mota hau. Giza harremanak oinarri dituzten lanbideetakoek, esaterako saltzaileak, politikariak, psikologoak, irakasleak, enpresa arduradunak, inteligentzia mota hau garatzen ahalegindu behar dira bereziki.

Giza hizkuntzetarako inteligentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahoz ondo komunikatzeko gaitasunari lotuta dago batez ere. Kultura idatzia ere badakaten inguruetan, idatziz ondo komunikatzeko gaitasunari ere egingo dio erreferentzia.

Inteligentzia logiko-matematikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Logika eta matematikaren laguntza behar duten problemak ebazteko behar den adimena.

Norberaren burua ezagutzeko eta kudeatzeko inteligentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonabarruko[3] adimena edo pertsona-barneko adimena. Sokratesek aldarrikatzen zuen adimena "ezagutu ezazu zeure burua". Norberaren burua ezagutzea sentimenduak identifikatzea, sentimenduak bideratzen jakitea... Ikus Daniel Goleman, Emotional Intelligence.

Espazio-ikuste inteligentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espazioaren dimentsioak irudikatzeko adimena. Espazioaren hiru dimentsioak, mugimenduak, lastertasunak, espazioan mugimenduan dauden hainbat elementuren arteko erlazioak-eta irudikatzeko adimena.

Musikarako inteligentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doinuak eta erritmoak identifikatzeko, erreproduzitzeko, sortzeko behar den adimena. Historiako musikaririk handienek erakutsi zuten adimena.

Naturarekiko inteligentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Howard Gardnerrek zerrendatu zuen azkena. Naturan dauden elementuekin (izaki bizidunekin batez ere) harreman onak lortzeko adimena. Naturan dauden harreman sareak ulertzeko adimena.

Ikus, baita[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferenziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Oliver SACKS (Xabier Olarra euskaratzailea): Antropologo bat Marten. Euskaratzaileak, Xabier Olarrak, adimen anizkoitz erabiltzen zuen multiple inteligences euskaraz emateko.
  2. "Adimen anizkunak", "Askotariko adimenak" eta "adimen anitzak" ere irakur daiteke Interneten argitaratuak dauden dokumentuetan. Ikus, esate baterako: Adimen anizkunak Ordiziako Jakintza ikastolako portfolio irekia edo "adimen anitzak" Leioako Berritzegunea.
  3. Euskalterm data-basean dokumentaturiko terminoa

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Ingelesez) Armstrong Thomas, Multiple Intelligences in the Classroom,
    (Gaztelaniaz) Armstrong Thomas, Las Inteligencias múltiples en el aula, Manantial, 1999.
    (Ingelesez) Campbell, B., Campbell, L., & Dickenson, D. (1998). Teaching and learning through multiple intelligences. 2nd ed. Needham Heights, MA: Allyn & Bacon.
    (Gaztelaniaz) Campbell L., Campbell B., Dickenson D., Inteligencias múltiples: usos prácticos para la enseñanza y el aprendizaje, Troquel, 2000.
    (Ingelesez) Gardner, Howard. (1983) Multiple Intelligences, ISBN 0-465-04768-8, Basic Books.
    (Gaztelaniaz) Gardner, Howard. Inteligencias múltiples PAIDOS IBÉRICA. ISBN: 84-493-1806-8 (Aurrekoaren itzulpena).
    (Ingelesez) Gardner, Howard. (1999) Intelligence Reframed: Multiple Intelligences for the 21st Century. Basic Books.
    (Gaztelaniaz) Gardner, Howard. La inteligencia reformulada. Las inteligencias múltiples en el siglo XXI. PAIDOS IBÉRICA, 2003. ISBN 9788449310294 (Aurrekoaren itzulpena).
    (Ingelesez) Gardner, Howard. Multiple Intelligences: The Theory in Practice. 1993. ISBN 0-465-01822-X
    (Gaztelaniaz) Gardner, Howard. Inteligencias multiples: la teoria en la práctica. PAIDOS IBERICA, 2005
    (Gaztelaniaz) Gardner, Howard, Estructuras de la mente: la teoría de las inteligencias múltiples, FCE (Fondo de Cultura Econpómica), 1994. ISBN: 9789681642051
    (Gaztelaniaz) Robinson, Ken & Lou Aronica. The Element: How Finding Your Passion Changes Everything. 2009 . Viking. ISBN 978-0670020478
    (Gaztelaniaz) Robinson, Ken. El elemento: descubrir tu pasión lo cambia todo, Grijalbo, 2011. ISBN 9788415431381
    (Gaztelaniaz) Del Pozo, Monserrat, Aprendizaje Inteligente. Educación Secundaria en el colegio Monserrat; Teckman Books, 2008
    (Gaztelaniaz) Del Pozo, Monserrat, Inteligencias múltiples en acción, Teckman Books, 2009
    (Gaztelaniaz) Del Pozo, Monserrat, Una experiencia a compartir. Inteligencias múltiples en el colegio Monserrat. Teckman Books, 2009