Akatz Aldizkaria
Wikipedia(e)tik
"Akatz" hilero argitaratzen den Bermeoko herri aldizkaria da. Ikuspegi Kultur Taldea 1992. urtean sortu zen eta urte horretan hasi zen Akatz herri aldizkaria kaleratzen, batez ere, helburu zehatz birekin: euskaraz irakurtzeko (eta idazteko) zaletasuna herrian bultzatzea eta bermeotarrak (herrian bertan bizi direnak zein erbestean bizi diren bermeotarrak) Bermeon sortzen diren barriekin informatuta izatea.

