Bermeo
Wikipedia(e)tik
|
Bermeo |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Bermeo | ||
| Antolaketa Estatua Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Busturialdea |
||
| Alkatea | Xabier Legarreta Gabilondo (EAJ) | ||
| Herritarra | bermeotar | ||
| Koordenatuak | |||
| Eremua | 34,12 km2 | ||
| Garaiera | 11 m. | ||
| Distantzia | 27 km Bilbora | ||
| Euskaldunak | %76,08 (2001) | ||
| Postakodea | 48.370 | ||
| Biztanleria | 16.940 bizt (2008) | ||
| Dentsitatea | 496,15 bizt/km² | ||
| Sorrera | 1236 | ||
| www.bermeo.org | |||
Bermeo Bizkaiko kostaldeko udalerria da, Busturialdeako herri nagusietakoa. 16.940 biztanle zituen 2008an, lautik hiru euskaldunak,.
Bermeoren ekonomia arrantzaren inguruko sektorean oinarritzen da, arrain-kontserbagintza gehienbat.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Bermeori buruzko agiririk zaharrena Iñigo Lopez "Ezkerra" Bizkaiko lehen jaunak eta haren emazte Toda andreak Gaztelugatxeko, Bakioko eta Bermeoko etxalde batzuk San Juan de la Peña monasterioari eman zizkiotenekoa da.
Handik urte batzuetara, 1082an, berriro agertu zen Bermeo izena, Lope Iñigez, Bizkaiko bigarren jaunak, eta bere emazteak, Tekla andreak, San Millan de la Cogollako monasterioari eliza eman ziotenean, agiri hartan "Sancti Michaelis Arcangel in Portu de Vermelio" idatzi baitzuten. Agiriok Bermeoren antzinatasuna erakusten digute, baina askoz ere urrunagora joan gintezke.
Haroko Lope Diaz II.ak , Bizkaiko jaunak, eman zion Logroñoko Forua, eta hiribildu izendatu zuen; agiriak datarik eduki ez arren, badirudi 1236an egin zela. Alfontso Jakintsua erregeak, berriz, Orozko haraneko Untzueta gazteluaren setioan zegoela, 1277ko abuztuaren 12an, aurreko foru hori berretsi zuen. Geroago, 1285eko martxoaren 18an, Haroko Lope Diaz III.ak, Bizkaiko zortzigarren jaunak, zabaldu eta hobetu egin zuen foru hori. Jaun Tellok ere zabaldu zuen forua 1366ko apirilaren 25ean eman zion pribilegioari esker.
Bizkaiko jaun batzuek, artean Gaztelako erregeak ere bazirela, Bermeoko Santa Eufemia elizan sinatu zituzten lege zaharrak edo foruak. Euren artean Fernando Errege Katolikoak, 1476ko [[uztailaren 31]n. Horrexek eman zion Bermeori "Bizkaiko Buru" titulua, egun hartan emandako pribilegioaren bidez. Eta izen bera gorde zuen, legez eta merituz, 1602. urtera arte. Urte hartan, Bilboko eta Bizkaiko beste erakundeetako agintariek eta handikiek ezin zutenez jasan Bermeok zeukan gorentasuna, jarritako auzi luzearen ondorioz, Bizkaiko Buru izaten jarraitzeko ahalmena kendu zioten Bermeori.
Baina, Bermeok, zelanbait, beste uri eta elizateekiko lehentasuna edukitzen jarraitu zuen; izan ere, berak zeukan lehenengo botoa eta jarlekua Batzar Nagusietan. Bermeoko prokuradoreek Batzar Nagusietan berba egiten zutenean bertan zeuden guztiek txapela kentzen zuten. Gaur egun, berriz, harmarrian agertzen den agure-buru bizardunak justizia osoz nabarmentzen eta iraunarazten du Bermeori ostu zioten titulua.
Bermeok garrantzia handia eduki zuen sasoi hartan, eta horren erakusgarri dira Bizkaiko jaunek eman zizkioten pribilegioak eta zerga-salbuespenak. Zoritxarrez, Bermeon izan ziren suteen ondorioz, dokumentu horiek guztiak erre egin ziren, baina, hala ere, dokumentu haien zenbaki zerrendak ondo baino hobeto dakizkigu, baita noiz eman ziren ere. Horrek erakusten du hiribildu honek prestigio handia eta jaunen aldekotasuna zeuzkala.
Bizkaiko bandokideen arteko borrokek erabat asaldatu zuten Bermeoko bizimodua XV. mendean, eta horren aurreko mendeetan jasan zituen suteen eraginez (1297, 1347, 1360 eta 1422. urteetan), lur jota geratu zen udalerria. Ondorioz, Bermeoko bizilagun kopuruak eten barik egin zuen behera. Beste alde batetik, 1300. urtean Bilbo sortu izanak ere handitu egin zuen Bermeoren gainbehera.
Geroago ere izan ziren sute gehiago, eta haietako batek, oso-osorik erre zuen hiribildua. Sute horiek atsekabea eta zoritxarra ekarri zuten Bermeora,eta hiribilduaren biziraupena bera ere arriskuan jarri zuten. Jasandako guztia gorabehera, Bermeo bere garrantzia mantentzeko gai izan zen XVI. mendean ere, horren adibideak hauek izan daitezke: 1527ko apirilaren 7an Kofradiako ordenantzak berretsi zituela Carlos V.ak "zorragatik edo fidantzeagatik ez bada, ez bermeotarrik, ez bertako merkantziarik, ez Bermeora datorren atzerritarrik,ez beraren merkantziarik, ez atxilotzeko" pribilegioa berrestea 1546. urteko martxoaren 10ean Madrilen, eta Paulo IV.a Aita Santuak, 1563. urteko bulda bidez, San Frantzisko elizari eman zion jubileua.
Dena dela, esan behar da, Bermeok, XVI. mende osoan, eta zoritxar denak gainditu ostean, "arrantza-merkataritza" bikoiztu egin zela eta penintsula osoko ontziteria garrantzitsuena eta handiena eduki zuela, hau da, Bilboko portuarekin zuen betiko borroka mantentzeko gai izan zela. XVIII. mendearekin batera ailegatu zen Bermeora berpizkunde garaia, batez ere, arrantzaren garapenean oinarrituriko berpizkundea izan zen, ordura arte merkataritzarekin garatu zuena. Arrantza jardunari ekin zion berriro ere eta, ondorioz, kaietako, kaleetako, eraikinetako, erreketako, harri-lubetako... eraikuntza jardun garrantzitsua egin zuten. Ondorioz, hirigintza ikaragarri garatu zen eta, horren eraginez, baita bizilagun kopurua handitu ere. Arraina gatzunetan ipintzeko lantegi asko eta asko sortu ziren, baita arrantzarekin zerikusia zeukaten industria eta ontziolak ere. Ontzioletan, era berean, erriberako arotzak eta itsasarotzak zeuden.
1872. urte inguruan, Napoleonen inbasioak eta karlistadek eragindako asaldurak gainditu ostean, goraldi ikaragarria izan zuen Bermeok, izan ere, arrain harrapaketa handiei esker, ekonomiaren egoerak nabarmen egin zuen gora. Horri esker, azpiegitura eta eraikuntza obra garrantzitsuak egin ahal izan ziren, baita zerbitzu publikoetan ere, eta horietako asko zutunik daude gaur egun ere. Udaletxearen zaharberritzea, hiltegi zaharra eta Andra Mari eliza, esate baterako, sasoi haietakoak dira. Horri esker, Bizkaiko herririk jendetsuenetan bigarrena eta egoera ekonomiko onenekoa bihurtu zen Bermeo, Bilboren atzetik, jakina.
XX. mendean Bermeok inoiz baino kementsuago ekin zion itsasoari, aurrerapen teknologiko guztiak hartu zituen. Horri esker, loraldi garai ezin hobea bizi izan zuen, eta bajurako arrantzako abangoardian jarraitu zuen bertako flotak.Gaur egun ere alturako flota oso garrantzitsua da eta arrantza-industriarako egitura ezin hobea.
Bermeoko portu bereziak, alde zaharrak, bainurako kala txikiek, arrain fresko ezin hobearekin landutako sukaldaritzak, negu epel eta uda ez oso beroek Bizkaiko turismo-leku trankil eta erakargarrienetakoa bihurtzen dute Bermeo, arrantza tradizioa sakon-sakon erroturik daukan euskal herria.
[aldatu] Portua
Sakontzeko, irakurri: Bermeoko portua
Betidanik herri arrantzalea izanik, portua Euskal Herriko garrantzitsuena da, baxurako arrantzari dagokionez. 2006. urtetik aurrera kirol-portua berria eta merkataritza kai aipagarria ere badauzka.
[aldatu] Inguru naturala
Bertan daude Izaro, Aketxe eta Gaztelugatxe uharteak. Eta, herriaren inguruan, Sollube (686 m) mendia dugu.
Azkenik, udalerrian dagoen Matxitxako lurmuturra ere aipatu behar da, Hego Euskal Herrian iparraldeen dagoen gunea.
[aldatu] Euskara
Mendebaleko euskararen aldaera bat da herriko euskalkia. Euskal hiztunen portzentajea handia (%76) edukita, UEMA mankomunitate euskaldunean sartuta dago herria.
[aldatu] Demografia eta biztanleria
1960ko hamarkadako industrializazioak ekarri zuen immigrazioa dela eta, biztanleria nabari handitu zen. 1990eko hamarkadatik 2000. urtera arte biztanleria gutxitzen joan da, baina berriz ere, 2000. urtetik aurrera, immigrazioa erruz azaldu da herrian,Europa ekialdetik eta latinoamerikatik gehienbat, oraingo honetan..
|
Urtea |
1704 |
1784 |
1850 |
1900 |
1925 |
1960 |
1965 |
1970 |
1975 |
1981 |
1986 |
1991 |
1996 |
2001 |
2004 |
2007 |
2008 |
|
Biztanleak |
1.408 |
3.711 |
5.377 |
9.636 |
11.525 |
13.556 |
15.846 |
17.384 |
17.485 |
18.312 |
18.333 |
17.923 |
17.176 |
16.938 |
16.901 |
17.429 |
17.069 |
[aldatu] Turismoa
Bermeok proportzioz alde zahar handia du eta portu zahar berritua.
Leku interesgarriak:
-
- Gaztelugatxeko Doniene
- Arrantzaleen museoa, Ertzillatarren dorretxean kokatua
- Aita Guria baleontzia
Elizak:
-
- San Frantziskotarren eliza eta klaustroa
- Santa Eufemia eliza
- Andra Mari eliza
Enpresa turistikoak
[aldatu] Eraikinak
[aldatu] Zerbitzuak
- Bermeoko Ospitalea: erietxe psikiatrikoa.
[aldatu] Garraiobideak
Errepideak Gernikara, Mungiara eta Bakiora joateko.
[aldatu] Bermeotar ezagunak
- Teodoro Anasagasti (1880-1938), arkitektoa.
- Jose Maria Urtzelai (1903-1979), margolaria.
- Gonzalo Nardiz (1905-2003), politikaria, Eusko Jaurlaritzako sailburua izandakoa.
- Nestor Basterretxea (1924-), margolari, eskultore eta zinegilea.
- Ignacio Arozena Etxebarria (1931-2003), idazle eta historia irakaslea.
- Begoña Bilbao (1932-2005), idazle eta filologoa.
- Juan Karlos Goienetxea (1949-), 16 urtez alkate eta Eusko Alkartasunako Bizkaiko lehendakari ohia.
- Josu Erkoreka (1960-), EAJko eleduna Espainiako Kongresuan.
- Antonio Karmona Herrera (1968-), futbolaria (Deportivo Alavés eta Eibar).
- Ilaski Serrano (1976-), kazetaria, irrati eta telebista aurkezlea.
- Agurne Anasagasti (1978-), telebista aurkezlea.
[aldatu] Auzoak
Bermeok honako auzo hauek ditu:
[aldatu] Jaiak eta ekitaldi nagusiak
Urtean zehar jaiez gain, kultur zein kirol ekintza aipagarriak egiten dira (datak ez dira zehatzak):
Urtarrilean:
-
- Hiri lasterketa
Martxoa:
-
- Itsas gudari eguna (1.astean). Bermeoko EAk antolatuta.
- Aste Santuko prozesioak (Aste Santuko barikuan)
- Emakumeen Eguna
Maiatzean:
-
- Arrain azoka (azken astean normalean)
Ekainean::
-
- Eliza eta ermiten martxa (sollube707 mendi taldeak antolatua)
- Reggae Splash jaialdia
Uztailean:
-
- Jazzber jaialdia (1. astean): Getxoko jazz lehiaketaren musika taldeak barne.
- IHESari buruzko topaketak (1-2. astean): Txo hiesa taldeak antolatuta.
- Gorefest (2. astean): Gore laburmetraiak.
- Aritzatxu rock free (2. asteko larunbatean): Rock jaialdia.www.aritzatxurock.com/
- Nazioarteko Folklore jaialdia (Uztailaren erdian): Alkartasun dantza taldeak antolatuta.
Abuztuan:
-
- Nazioarteko Musika Astea
Irailean:
-
- Skate Or Due jaialdia (1. astean)
- Santa eufemia eguneko azoka (irailaren 16n): Baserri giroko azoka Bermeoko Andra Mari jaietako azken egunean.
Urrian:
-
- Bermistorian ( 3. edo 4. astean): Bermeoren historiarekin lotutako ekintzak, erdi aroko azoka ere dago.
Azaroan:
-
- San Martin azoka (azaroaren 11n): Txerriaren hilketa ospatzeko baserriko produktuen azoka da. Odoloste Txapelketa ere egiten da.
Abendua
-
- Euskeraren Eguna (abenduaren 3an)
[aldatu] Kanpo loturak
Udalaren webgunea
BERMEO Auñamendi entziklopedian (Euskomedia fundazioa)
Bermeokue
Arrantzaleen museoa
Bermeoko ospitalea- Argia astekarian Bermeoko euskararen egoerari buruzko erreportajea (2008-11-30)
[aldatu] Erreferentziak
- Anton Erkoreka Barrena, Etnografia de Bermeo, Doniene ed., 2003. ISBN:84-931626-0-4

