Akronimo errekurtsibo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Akronimo errekurtsiboan akronimoa osatzen duten hizkiak akronimoko hitz batean oinarritzen dira. Hau da, letretako batek akronimo bera adierazten du, eta horrek, askotan, siglek proiektuaren esanahia erakutsi beharrean, hautu estilistiko baten mesedetan eraikitako hitza izatea dakar.

Maiz erabiltzen da kode irekiko software-proiektuen izendapenetan; bere filosofia dela eta, proiektuak izendatzeko dituzten modu apetatsuen ondoriotzat hartzen da.

Marka baten gisara, akronimoa berez ez da hitz bat, eta beraz, haren esanahia erabiltzen dutenen araberakoa da. Ez dago akronimoak sortzeko unean irizpideak ezartzen dituen araurik; beraz, ez dago eragozpenik akronimoaren sortzaileak akronimo errekurtsiboa sortzeko.

Akronimo errekurtsiboen adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informatikako adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akronimo errekurtsibo baten adibiderik ezagunena GNU da, «GNU's Not Unix», ‘GNU ez da Unix’.[1] Ikus daitekeenez, G sigla errekurtsiboa da, akronimoa bera baita.

Beste adibide batzuk:

  • Lame-k «Lame, Ain't an MP3 Encoder» esan nahi du.[2]
  • XNA, Microsoft-en bideo-jokoak garatzeko tresnak, «XNA (is) Not Acronimed» esan nahi du.[3]
  • Winek «Wine is not (an) emulator» esan nahi du.[4]
  • PNGk, hasieran, «PNG's Not GIF» esan nahi zuen, baina orain «Portable Network Graphics» da.[5]
  • JOE, ordena-lerroko testu-editoreak, «Joe's Own Editor» esan nahi du.
  • Pine-k, «Pine Is Not Elm» esan nahi du (biak, Pine eta Elm, UNIX inguruneetarako testu moduko posta elektronikoko bezeroak dira).[6]
  • Nagios-ek, «Nagios Ain't Gonna Οon Sainthood» esan nahi du.

Kasu batzuetan, akronimo erregular batetik errekurtsibo batera igaro da. Kasu hauetan akronimo errepikatuaren ezaugarriak ere gehitzen dira. Adibidez:

  • RPM, «RedHat Package Manager» izatetik «RPM Package Manager» izatera igaro zen.[7]
  • PHP, «Personal Home Page» izatetik «PHP Hypertext Preprocessor» izatera igaro zena.[8]

Kasu konplexuago bat Hurd-ena da, bi akronimo bihurri dituena:

  • Hurd: «Hird of Unix-Replacing Daemons»; «Hird» da «Hurd of Interfaces Presenting Depth».[9]

Akronimo errekurtsibo ez-ofizialen kasua ere bada, hala nola Microsoft-en bilaketa-motorra, Bing, herri-sinesmenak «Bing Is Not Google» siglak direla dioena.[10]

Beste kasu berezi bat UIRA da, «UIRA isn't (a) recursive acronym» esan nahi duena (UIRA ez da akronimo errekurtsiboa), baieztapen faltsua.

Enpresa munduko adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • VISA «Visa International Service Association».
  • Saab «Saab Automobile Aktiebolaget» (Saab automobil/aeroplano sozietate anonimoa esan nahi du suedieraz).
  • OIL «Oil India Limited».[11]

Fikzioko adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Twin Peaks telesailean, Laura Palmer bere nemesia, Bob, akronimo errekurtsibo bat dela ohartarazten da: «Beware of Bob» (kontuz Bob-ekin).[12]

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • NEAR «Near Earth Asteroid Rendezvous». Espazio-misio bat izan zen (Discovery programako lehena), zunda bat Lurretik gertuko asteroide batera bidali zuena. Horrez gain, NEAT «Near Earth Asteroid Tracking» Lurretik gertu igaro daitezkeen eta gure planeta urdinarekin talka egin dezaketen asteroideak atzemateko pentsatutako programa ere existitzen da.
  • STOP «Stop Trafficking of Persons». Gizakien salerosketaren eta sexu-esplotazioaren aurkako nazioarteko erakunde humanitarioa da.[13]

Akronimo errekurtsiboen sorkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akronimo errekurtsiboak bi modu ezberdinetan eraikitzen dira:

1 metodoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ahoskatzeko erraza den akronimo bat aukeratzen da, adibidez: AEST «Akronimo Errekurtsiboen Sormen Taldea».
  2. Akronimo horri aurrealdean letra bat gehitzen zaio, ahoskagarritasunean pentsatuta (eta, onenean, esanguratsua) eta horrela hitz bat sortzen da. Adibidez, S duen luzapen batek SAEST-a sortzen du.
  3. Hasierako lehen hitz gisa sigla osoa erabiltzen da. Honek SAEST «SAEST Akronimo Errekurtsiboen Sormen Taldea» akronimo errekurtsiboa sortzen du.

2 metodoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lehendik existitzen den hitz egoki bat aukeratzen da, adibidez: MOTZ.
  2. Lehenengo letra hasierako laburdura gisa nabarmentzen da: Motz.
  3. Hitzaren bigarren letratik hasita, letra bakoitzari hitz bereizi bat bilatzen zaio; adibidez, «Motz Obra Teknikoen Zerbitzua».

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Visión general del sistema GNU - Proyecto GNU - Free Software Foundation» www.gnu.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-31).
  2. «LAME MP3 Encoder :: About» lame.sourceforge.io (Noiz kontsultatua: 2022-12-31).
  3. (Ingelesez) Archiveddocs. «Gaming» learn.microsoft.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-31).
  4. Isaac; Isaac. (2018-06-19). «Winepak Zer gertatzen da Wine, bideojokoak eta Flatpak nahasten baditugu?» Linux Adictos (Noiz kontsultatua: 2022-12-31).
  5. «PNG (Portable Network Graphics) Home Site» www.libpng.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-31).
  6. «Pine Is Not Elm» TheFreeDictionary.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-31).
  7. «rpm.org - Home» rpm.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-31).
  8. «PHP: General Information - Manual» www.php.net (Noiz kontsultatua: 2022-12-31).
  9. «Hird of Unix-Replacing Daemons» TheFreeDictionary.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-31).
  10. (Ingelesez) «Is it true that Bing search engine stands for “because it’s not Google?”» Quora (Noiz kontsultatua: 2022-12-31).
  11. «Oil India Limited | Govt. of India Enterprise | Oil Company in India» Oil India Limited (Noiz kontsultatua: 2022-12-31).
  12. (Ingelesez) «BOB» Twin Peaks Wiki (Noiz kontsultatua: 2022-12-31).
  13. (Ingelesez) «Stop Trafficking of People | Stop Trafficking Of People - STOP» STOP Live Website (Noiz kontsultatua: 2022-12-31).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]