Aktibo finko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kontabilitatean, aktibo finkoa enpresa baten ondasun eta eskubide iraunkorren multzoa da. Zehatzago, aktibo finkoek ekoizpen zikloa baino iraupen luzeagoa izaten dute (ohizko arauei jarraituz, urtebetea baino luzeagoa) eta ez dira aise eskudiru bihurtzen. Horrela, enpresa bateko lantegi-eraikina eta makinak aktibo finkoko ondasunak dira. Aktibo hauek iraupen luzea izaten badute ere, denboran zehar balioa galtzen joaten dira (adibidez, azkenean makina bat hondatu egingo da urteen poderioz) eta horrela, balio galtze honi aurre egiteko enpresak aktibo finkoko osagaiak amortizatu egin behar izaten ditu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]