Albert Memorial Clock

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Albert Memorial Clock
Albert Memorial Clock in Belfast by Paride.jpg
Albert Memorial Clock, Belfasten.
Udalerria Belfast, Antrimeko konderria
Herrialdea  Ipar Irlanda
Koordenatuak 54°36′03″N 5°55′28″W / 54.60083°N 5.92444°W / 54.60083; -5.92444Koordenatuak: 54°36′03″N 5°55′28″W / 54.60083°N 5.92444°W / 54.60083; -5.92444
Garaia 1869
Albert Memorial Clock non dagoen adierazten duen Ipar Irlanda-ko/-go/-eko mapa
Albert Memorial Clock

Albert Memorial Clock Ipar Irlandako Belfast hirian dagoen erloju-dorrea da. 1869an altxatu zuten eta Belfasteko monumentu ezagunenetakoa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Viktoria Erresuma Batukoaren plazan honen senarra izango zen Alberto Printzearen omenez dorrea eraikitzea erabaki zuten eta horretarako 1865ean lehiaketa aurkeztu zuten. Asmoa Lanyon, Lynn eta Lanyon arkitektoei ematea bazen ere lehiaketa W. J. Barre-k irabazi zuen. 1865 eta 1869 artean FritzPatrick anaiek altxatu zuten. Kanpaia eta erlojua Francis Moore belfastarrak egin zituen.

Dorrea kaiaren inguruan dagoenez, garai batean emagalduz inguratuta egoten zen. Gaur egun auzoa erabat berriztua dago eta oso modernoa da.

Dorrea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erloju-dorrea hareharrizkoa da eta 113 metrotako garaiera dauka. Mendebaldeko horman Alberto printzearen estatua bat dago. Lurra ezegonkorra izanik eta zutabe nagusiak egurrezkoak, dorrea okerturik dago, puntak lau metrotako desbideratzea du perpendikularrarekiko.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Albert Memorial Clock Aldatu lotura Wikidatan