Katalan Aliantza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aliança Catalana» orritik birbideratua)
Katalan Aliantza
Datuak
Izen laburraAC
MotaKataluniako alderdi politikoa
HerrialdeaEspainia
Ideologiakatalanismoa, Immigrazioaren arbuioa, Antiespainolismoa, Protekzionismoa, Kontserbadurismo nazionalista, Euroeszeptizismoa, Identitario-mugimendua eta Islamofobia
Kokapen politikoakontserbatismo eta eskuin politiko
Jarduera

Kataluniako Parlamentua
2 / 134
Agintea
LehendakariaSilvia Orriols
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera2020ko urriaren 28a
SorlekuaRipoll
Koloreak    
webgune ofiziala
Facebook: CatalunyaAC Twitter: CatalunyaAC Instagram: catalunyaac Telegram: catalunyaac Youtube: UCeduonJCGsWpOyhnj3onYEg Edit the value on Wikidata

Katalan Aliantza (katalanez: Aliança Catalana) eskuin muturreko alderdi politiko katalan independentista da, 2020an Ripollen sortua. Katalan enpresak babestearen, erlijioa eta Estatua bereiztearen eta merkatu-ekonomiaren aldekoa da. Alderdia Katalunian espainiera hautazko irakasagai izatea aldarrikatzen du, immigrazioa gogorki arbuiatzen du, eta Mendebaldeko balioen alde eta islamaren aurka agertzen da. Hori dela-eta, alderdia hispanofobo, xenofobo eta islamofobotzat hartzen da.

Aliantza nagusiki Ripolleko Kataluniako Fronte Nazionaleko kide ohiek eratu zuten, Silvia Orriols buru, FNCk aldarrikapen nazionalistak eta immigrazioaren aurkakoak leuntzea eskatu ei zielako.