Islam

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ilargierdia eta berdea, Islamaren ikurrak
Ilargierdia eta berdea, Islamaren ikurrak

Islama (arabieraz لإسلام; al-'islām, "sumisioa") Mahoma Profetak Arabian VII. mendean sortutako erlijioa da. Kronologikoki erlijio abrahamikoen hirugarrena da, Judaismo eta Kristautasunaren ondotik, eta elementu asko jasoko ditu aipatutako erlijioetatik.

Islamaren libururik sakratuena Korana da (Qur'an), honek errezitazioa esan nahi du; bertan Mahomak Jainkoarengandik jasotako errebelazioa azaltzen da. Hasieran, Profeta hil zen arte, errebelazioa ahoz-aho igortzen zen, hortik liburuaren izena.

Islama praktikatzen duen pertsonari musulman deitzen zaio eta euren tenplua meskitak dira.

Eduki-taula

[aldatu] Sinesmena

Ala arabieraz
  • Fede aitorpena: Ala da Jainko bakarra eta Muhammad da bere profeta
  • Otoitza: egunean, bost aldiz otoitz egin behar dute Mekara begira mezkitan, muezinak dei egiten duenean. Ostirala da beraien gurtza eguna.
  • Limosna: txiroei lagundu behar dute guztiek. %2,5 behartsuei eman bere errentarako.
  • Baraualdia: Ramadan deiturikoa, 29 egunez, ez jan, ez edan, ez erre eta tratu sexualik ez eduki, eguzkia irteten denetik sartzen den arte. Amaieran, 3 jai egin, behartsuei limosna emateko.
  • Erromesaldia: Mekara bizitzan behin joatea, hortarako baliabideak izanez gero.

[aldatu] Hiri santuak

Hiri santuena Meka da, Saudi Arabian.

[aldatu] Historia

[aldatu] Islamaren hedapena (632-750)

Musulmanen hedapena 632tik 750ra.
Musulmanen hedapena 632tik 750ra.

Muhammad profetaren heriotzaren ostean, islamaren buru edo kalifa Abu Bakr (632-634) bihurtu zen. Haren zuzendaritzapean Arabiar Penintsularen erdialdea musulmanen menpean geratu zen. Umar I.a bigarren kalifarekin (634-644), "fededunen burua" (amīr al-mu 'minīn) titulua hartuta, Siria, Jordania, Palestina eta Irak bereganatu zituzten islamdarrek 630eko urteetan. Egipto Utman hirugarren kalifak konkistatu zuen 645ean Bizantziar Inperiotik. Ali ondorengoarekin batera, lehendabiziko lau kalifa hauek islam garbiaren urrezko aroan gobernatu zuten buruak dira musulmanen ikuspuntutik.

Ali Muhammaden suhiaren agintaldia Utmanen heriotzaren gaineko zalantzekin hasi zen. Hori zela eta, borroka eta Lehen Gerra Zibil Islamdarra piztu ziren, Muawiya Siriako gobernadoreak bultzatuta. Kufa hirian otoitzen ari zela Ali hil zutenean, Muawiya I.ak boterea bereganatu zuen Omeiar leinua sortuz eta hiriburua Damaskon ezarriz. Aliren jarraitzaileak, azkenean, xii bilakatu ziren. Omeiarren erpina Abd al-Malik (685-705) kalifaren agintaldiarekin etorri zen. Izan ere, Erdialdeko Asia eta Iparraldeko Afrika azpiratzeaz gain, estatua arabiartu zuen, greziarren eta pertsiarren ordez, funtzionario arabiarrak jarri baitzituen.

Iberiar Penintsularen konkista 711n hasi zen, Guadaleteko batailan bisigodoak garaitzean. Hurrengo zortzi urteetan penintsula osoa bereganatu zuten, gehienetan tokian tokiko nobleziarekin izandako bake itunen bidez. Euskal Herrira ere iritsi ziren, Iruñean Gazteluko Plazako azken indusketek erakutsi duten moduan. Iparralderago ere joan ziren, harik eta Toursko guduan Karlos Martel frankoen buruzagiak garaitu zituen arte (732).

Konstantinopolis bera ere hartzen saiatu ziren (717). Porrot egindakoan, Omeiarren ospeak behera egin zuen. Azkenean, 750ean, Abasidar leinuak Omeiarrak boteretik kendu zituen, hiriburua Bagdadera mugituz. Ia-ia omeiarren klan osoa erahil zuten, baina printze bat, Abd al-Rahman I.a, bizirik Iberiar Penintsulara heldu ahal izan zen. Hor, Kordobako Emirerria sortu zuen (756), abasidarren inperiotik at. Musulmanen estatu batua bereizteko lehendabiziko pausua izan zen hori, IX. mendean zehar desegin baitzen.

[aldatu] Politika

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Beste hizkuntzak