Alien

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alien
Datuak
Jatorrizko izenburua Alien
Izenburua euskaraz Alien
Urtea 1982
Estreinaldia 1979ko maiatzaren 25a
Generoa Zientzia-fikzioa, beldurrezko zinema
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 117 minutu
Aurrekontua 11 milioi dolar
Banatzailea 20th Century Fox
Zuzendaria
Ridley Scott
Ekoizleak
Gordon Carroll
David Giler
Walter Hill
Gidoilariak
Dan O'Bannon
David Giler (krediturik gabe)
Walter Hill (krediturik gabe)
Aktoreak
Tom Skerritt
Sigourney Weaver
Veronica Cartwright
Harry Dean Stanton
John Hurt
Ian Holm
Yaphet Kotto
Musikagileak
Jerry Goldsmith
Argazkilariak
Derek Vanlint
Jatorrizko hizkuntza
Ingelesa
Webgunea
www.bladerunnerthemovie.warnerbros.com/
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

Alien 1979ko Ridley Scott ingeles zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko eta beldurrezko estatubatuar filma bat da. Filma honetan antzeztu izan zuten aktore nagusiak honako hauek izan ziren: Tom Skerritt , Sigourney Weaver, Veronica Cartwright, Harry Dean Stanton, John Hurt, Ian Holm eta Yaphet Kotto.

H. R. Giger suitzar artistak Alien izakia nahiz filma girotua dagoen kokalekua diseinatu zituen, filmari giro berezi eta beldurgarria eman ziolarik.

Filmak mundu mailan sekulako arrakasta izan zuen, zientzia-fikziozko eta beldurrezko zineman kultuzko filma bilakatu zelarik. Ondoren hainat jarraipen izan ditu: Aliens (1986), Alien 3 (1992) eta Alien Resurrection (1997), gainera Predator filmako izakia eta Alien izakiaren arteko borroka islatzen zuten beste bi filma ere zinemaratu ziren, Alien vs. Predator (2004) eta Aliens vs. Predator: Requiem (2007).

2012ko maiatzaren 30an Alien filmaren aurrekaria den Prometheus filma estreinatu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nostromo espaziontzia Lurrerako itzulera bidaian doala, eskifaiako zazpi bidaiariak euren loaldotik esnatu egiten dira. Espaziontziko Ama ordenagailu zentralak planeta batetik datorren izaki bizidun ezezagun baten transmisio misteriotsu bat somatu du. Espaziontzia komunikazio horren jatorria ikertzeko asmoz planeta ezezagun hartara zuzenduko da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alien Aldatu lotura Wikidatan