Alkano

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Alkanoak lotura bakunez elkartutako karbono eta hidrogeno atomoz osatutako hidrokarburoak dira[1] . Kate linealeko (adarkadurarik gabe) alkanoak -ano atzizkiarekin izendatzen dira. Beraz, bost karbono atomo (pent-) eta adarkadurarik ez duen alkano (-ano) bat izendatzeko pentanoa erabiliko genuke.

Alkano ez osoak izendatzeko aldiz, hots, alkano zati edo alkilak -ano atzizkiaren ordez -il atzizkia erabiltzen da. Alkano ez oso hauek kate nagusiaren adarkadurak izan ohi dira eta aurrizki moduan adierazten dira lehenago aipatu bezala.

Alkil ordezkatzaileen izen sistemikoak
Formula Egitura Izen sistemikoa Izen arrunta
CH3-
Methylrest.svg
metil
-
CH3- CH2-
Ethylrest.svg
etil
-
CH3- CH2- CH2-
Propyl 2.png
propil
-
CH3- (CH2)2- CH2-
Butyl-group-2D-skeletal.png
butil
-
(CH3)2- CH-
Iso-propyl.png
1-metiletil
isopropil
(CH3)2- CH- CH2-
Isobutyl-group-2D-skeletal.png
2-metilpropil
isobutil
CH3- CH2- (CH3)CH-
Sec-butyl-group-2D-skeletal.png
1-metilpropil
sec-butil
(CH3)3- CH-
Tert-butyl-group-2D-skeletal.png
1,1-dimetiletil
tert-butil
CH3- (CH3)2C- CH2
Neopentyl-group-2D-skeletal.png
2,2-dimetilpropil
neopentil

Taulako lehen lau ordezkatzaileak nahiko sinpleak dira, karbono kopuruaren erroak eta -il atzizkiak osatzen dituzte. Gainerakoak zertxobait konplexuagoak dira, ordezkatzailearen barruan beste ordezkatzaile edo adarkadura gehiago baitaude. Adarkadura berri hauek albo katearen zein karbonotara lotuta dauden adierazi behar da. Adibidez, 1-metiletil albo katea bi karbonotakoa da baina etil honen lehen karbonoak beste ordezkatzaile bat du, metil bat. Bigarren adarkadura hau lehen adarkaduraren lehen karbonoan aurkitzen da, horregatik metil horren posizioa adierazi behar da.

  • Arauak. Alkano adarkatuak izendatzeko honako arau hauek jarraitu behar dira:
  1. Molekulan dagoen kate luzeena aurkitu, kate nagusia, eta izendatu egin behar da. Kate luzeenaren izena molekularen oinarrizko izena izango da. Molekula berean luzera berdineko bi kate edo gehiago badaude, kate nagusia ordezkatzaile edo adarkadura gehien dituena izango da.
  2. Kate nagusiari lotutako kate guztiak alkil ordezkatzaile bezala izendatu behar dira kate nagusiaren zein karbonotara lotuta dauden adieraziz.
  3. Kate nagusiko karbonoak zenbatu behar dira ordezkatzaileei ahalik eta zenbaki txikienak emanez. Ordezkatzaileak katearen muturretik distantzia berera badaude, ordena alfabetikoaren arabera eman ordezkatzaileei karbono zenbaki txikiena.
  4. Molekula berean ordezkatzaile bera behin baino gehiagotan agertzen bada, di-, tri-, tetra-... aurrizkiak erabili. Aurrizki hauek ez dira kontutan hartzen ordena alfabetikoa aplikatzerakoan.
  • Zenbait adibide:
2-metilpropanoa


Ondoko konposatu organikoa 2-metil propanoa da. Kate nagusia (a) hiru karbonoz osatuta dago eta albo katea edo ordezkatzailea (b) karbono bakar batez. Beraz, kate nagusia propano izendatuko dugu (prop- hiru karbono dituelako eta -ano kate nagusia alkano bat delako) eta ordezkatzailea metil (met- karbono bat duelako eta -il ordezkatzailea delako). Kasu honetan kate nagusia zenbakitzerakoan ordenak ez du axola (gogoan izan ordezkatzaileei ahalik eta zenbaki baxuena eman behar zaiela), ordezkatzailea bigarren karbonoan dagoelako eta beraz, 2-metil izendatzen da.

a) 2-metilbutanoa (zuzena)
b) 3-metilbutanoa (okerra)


Kasu honetan konposatua izendatzeko bi aukera daude kate nagusiaren zenbakitzearen arabera, baina bakarra da zuzena. Kate nagusia lau karbonoz osatutako alkanoa da, beraz butanoa da. Ordezkatzailea metil talde bat da. Metil talde honi ahalik eta karbono zenbaki txikiena eman behar zaionez, 2-metilbutano izena da egokia eta ez 3-metilbutanoa.

2,2-dimetilpropanoa


Molekula honek bi ordezkatzaile berdin ditu kate nagusiaren karbono berean, hau da, bi metil talde. Kate nagusia propanoa (hiru karbonotako alkanoa) da eta honek bigarren karbonoan bi metil talde ditu, beraz, di- aurrizkia erabili beharko dugu ordezkatzaile hauek izendatzeko posizioa adieraziz. Ordezkatzaileak karbono berean daudenean ere posizioa bi aldiz adierazi behar da. Honela, molekulari 2,2-dimetilpropanoa deituko diogu. Hala ere, neopentano izena ere onartuta dago izen arrunt gisa.


1.- 3-etil-4-metilhexanoa (zuzena)
2.- 2,3-dietilpentanoa (okerra)


Adibide honetan kate nagusia ondo aukeratzea garrantzitsua da. Lehen irudian kate nagusia hexano bat da, sei karbonoz osatuta, eta honek bi ordezkatzaile desberdin ditu (etil eta metil) katearen gune desberdinetan. Bigarren irudian kate nagusia pentano bat da bi ordezkatzaile (etil) berdinekin. Izendatzeko modu zuzena lehenengoa da, kate nagusia luzeagoa delako. Beraz, 3-etil-4-metilhexanoa izango da eta ez 2,3-dietilpentanoa. Ordezkatzaileak zenbakitzerako garaian alde batetik edo bestetik zenbatzen hastean muturretik distantzia berera daudenez, ordena alfabetikoa erabiltzen da (etil metilen aurretik).

4-(1-metilpropil)oktanoa


Molekula honek ordezkatzaile konplexuagoa du. Kate nagusia zortzi karbonotakoa da, oktano bat eta honen albo kateak beste ordezkatzaile bat du bere baitan. Albo kate hau hiru karbonotakoa da, propil bat, baina bere lehen karbonoan (albo katearen karbonoak kate nagusitik gertuekoenetik hasten gara zenbatzen) metil talde bat du. Beraz, ordezkatzailea 1-metilpropil (sec-butil) izango da eta molekula 4-(1-metilpropil)oktanoa.


Zikloalkanoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

metilziklohexanoa

Zikloalkanoak izenak dioen bezala, alkano ziklikoak dira. Hauek izendatzeko kate nagusiaren karbono kopuruaren araberako izen egokiaren aurrean ziklo- aurrizkia jarri behar da. Eta ordezkatzaileren bat izanez gero, aurretik jartzen da alkil moduan.

Alkano arrunten kasuan bezala, ordezkatzaile bat baino gehiago dagoen kasuetan ordena alfabetikoaren arabera ahalik eta zenbaki txikiena ematen zaie, horretarako norabide egokia aukeratuz.

Batzuetan albo kate irekiak zikloak baino atomo gehiego dituenean edo molekula batek ziklo bat baino gehiago baditu, zikloalkanoa konposatu aziklikoaren ordezkatzailetzat hartzen da eta zikloalkil moduan izendatzen da.

Alkano poliziklikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkano poliziklikoen artean bi mota bereizten dira: zubia duten bizikloak eta espiranoak.

Biziklo[2.2.1]heptanoa

Bizikloak bi ziklo eta zubi batez osatutako molekulak dira. Biziklo- aurrizkiarekin izendatzen dira eta ondoren, kortxete artean ziklo bakoitzaren karbono kopurua adierazten da (handienetik txikienera) eta baita zubiko karbono kopurua ere puntuen bidez bananduta. Azkenik alkanoaren izena ematen da molekulan parte hartzen duten karbono guztiak zenbatuta.

Zenbaketa zubiaren buru den karbono batetik hasten da, ziklo luzeenetik jarraitu eta azkenik txikienekoak. Irizpide hau jarraituz ordezkatzaileak daudenean ahalik eta zenbaki baxuena eman behar zaie.

Espiro[2.2]pentanoa

Espiranoak karbono bat amankomunean duten bi zikloz osatutako konposatuak dira. Izendatzeko, lehendabizi espirano- aurrizkia eta ondoren kortxete artean karbono espiranikoaren bi aldeetan dauden karbono kopurua adierazten da txikienetik handienera eta puntu batez bananduta. Kasu honetan karbono espiranikoa ez da adierazten kortxete artean. Azkenik, alkanoaren izena jartzen da karbono guztiak zenbatuta.

Zenbaketa eraztun txikienetik hasten da, karbono espiranikoaren alboko karbono batetik alegia. Beti bezala ordezkatzaileei ahalik eta zenbaki baxuena emanez egingo da zenbaketa irizpide hau jarraituz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alkano Aldatu lotura Wikidatan