Altxaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mukanas txa-txa nesken jolasa omen da. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.[1]

Arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neskak bakarrik aritzen ziren jolas honetan, urteko ia igande guztietan. Gordeketa-jolasa da eta nork bete behar zuen jakiteko taldean elkartu eta neska batek hau esaten zuen: “Ruxe -muxe - errote -kabe -lore -biene -kox”. Azkeneko “kox” hori egokitzen zitzaiona korrotik kanpo ateratzen zen bakarra gelditu arte. Azken hori, aldez aurretik seinalatutako lekuan, lagunei bizkarra emanez jartzen zen begiak estalita, besoa zuhaitz edo hormaren kontra zuela, gordelekuren batetik egindako “kuk” oihua entzun arte. Orduan lagunak bilatzeari ekiten zion eta horiek aurkitu ahala eskuaz pareta edo zuhaitza ukitzen zuen “Alafrantzie” esanez. Adibidez, ikusitako neskaren izena Miren bazen, aurkitutakoan “Miren, Alafrantzie” esaten zuen hormakoak.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]