Ezkutaketa (jolasa)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Haur batzuk ezkutaketan jolasten.

Ezkutaketa haur jolas herrikoi bat da. Ezkutaketan jolastu behar duten haurren artetik eta lehenengo txandan bilatzailea zotz eginez aukeratu eta gero, etxea izeneko pareta edo zuhaitz bati begira eta begiak itxita aurrez erabakitako zenbaki kopuru bat kontatu behar du ozenki (bat, bi, hiru, ...), beste guztiak inguruan ezkutatzen diren bitartean. Kontua bukatzen denean, bilatzailea ezkutatu diren jolaskide guztiak hauteman behar ditu. Bilatzailea ezkutatutakoen bat ikusten duenean, etxera joan behar du hautemandako haurraren izena eta ezkutalekua ozenki esanez. Hautemandako haurra bilatzailea baino lehenago iristen bada etxera, etxea ukitu eta nigatik! esanez[1] libratu egiten da eta hurrengo txandan berriz ere ezkutatu ahal izango du. Etxe gisa pilota bat erabil daiteke eta orduan libratzeko pilota jo egin behar da. Bilatzailea lehenago iristen bada, hautemandako haurra harrapaturik geratzen da. Harrapatutako lehenengo haurrak jolastuko du hurrengo txandarako bilatzaile gisa. Jolasa gehiegi ez luzatzeagatik komeni da aurrez ezkutalekuen eremua eta ezkutatutakoak hautemateko gehienezko epe bat finkatzea.

Jolasak badu zenbait aldaera. Esaterako, libratzen direnek aurrez hautemandako beste jolaskide bat edo guztiak libra ditzakete etxera iristean izena edo nigatik eta denengatik! oihukatuz edota bilatzaileak hautemandako haurra ikusteaz gainera, harrapatu edo ukitu behar duela ere ezar daiteke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ezkutaketa (jolasa) Aldatu lotura Wikidatan


  1. Atxi! formula ere jaso da: ikus hemen.