Altzairuzko ukabila

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Altzairuzko ukabil bat

Altzairuzko ukabila, zuzenean pertsonaren eskura, edo, zehatzago esanda, esku uharrari eta eskuko hatz koskorrei egokitutako egitura bat duen arma zuri bat da. Honekin, ukabilkada bat joz gero, etsaiari eragindako lesioak, ukabil hutsez jota baino are kaltegarriagoak dira. Arma zuri oso arriskutsua da. Izan ere, burezurra oso modu azkar eta errazean apur dezake.

Ohi, metal oso gogorretan fabrikatzen da: altzairua, aluminioa, beira zuntza, eta, kasuren batzuetan, brontzea, zilarra edo urrea. Oso tipikoa da skinhead eta banda mexikarrak bezalako azpikulturen artean. Denbora batez, AEBetako armadak erabili zuen Bigarren Mundu Gerran eta Vietnamen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Altzairuzko ukabila Aldatu lotura Wikidatan