Alvin Ailey

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alvin Ailey, Jr.

Alvin Ailey, Jr. (Rogers, Texas, 1931 - New York, 1989) estatubatuar dantzaria izan zen. Los Angelesko Unibertsitatean ikasi ondoren, Lester Hortonen ballet eskolan aritu zen. Lester Horton Dance Theatren egin zuen debuta 1953. urtean, eta urte horretan bertan, Lester Horton hil ondoren, taldeko koreografo bihurtu zen. 1954an House Flowers lana sortu zuen. Zineman hainbat musika-komediatan parte hartu zuen. 1958an Alvin Ailey Dance Theatre sortu zuen eta Estatu Batuetan, Australian eta Europan zehar ibili zen talde horrekin. 1966. urtean Arte Beltzaren jaialdian parte hartu zuen Dakarren. Bere taldearentzat koreografia hauek sortu zituen, besteak beste: Reflections in D, Blues Suite, Archipelago, Flowers, Cry, etab. Bestalde, koreografiak sortu zituen Joffey Ballet, Le Harkness Ballet, Suediako telebista, Lincoln Centerreko opera eta Edinburgoko jaialdirako. Alvin Aileyren konpainia Moskun eta Pekinen arrakasta izan zuen lehena izan zen. Lan horiez gainera, aipagarria da Manhattango etxe orratz batean sortu duen eskola, jazza eta dantza modernoa eta klasikoa erakusten dituena. Bere balletetako gaiak Ameriketako beltzen folklorearen tradizioan oinarritzen dira (blues, jazza).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alvin Ailey Aldatu lotura Wikidatan