New York
|
New York |
|||
|---|---|---|---|
| — Hiria — | |||
|
|
|||
| Izen ofiziala | City of New York | ||
| Herrialdea Estatua |
|||
| Alkatea | Michael Bloomberg (Err) | ||
| Koordenatuak | 40°43′0″N 74°0′″W / 40.71667°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaKoordenatuak: 40°43′0″N 74°0′″W / 40.71667°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea | ||
| Eremua | 1.214,4 km2 | ||
| Garaiera | 10 m | ||
| Posta kodea | 100xx - NY |
||
| Biztanleria | 8.168.338 bizt | ||
| Dentsitatea | 6.726,23 bizt/km² | ||
| Sorrera | 1625 | ||
| http://www.nyc.gov | |||
New York (ingelesez New York City eta ofizialki The City of New York) Estatu Batuetan bizilagun gehien (8.200.000) dituen hiria da. Izen bereko estatuan dago, Ozeano Atlantikoaren ertzean, Hudson ibaiaren bokalean. Herbeheretarrek eratu zuten 1625ean, merkataritza-helburuetarako gune gisa, eta Estatu Batuetako hiriburua izan zen 1785etik 1790era. Estatu Batuetako hiririk handiena izan da 1790ez geroztik. Hasieran hiria Manhattan uharteko hegoaldean eraiki zen, baina XIX. mendean hiri-bilbea etengabe hedatu zen. Munduko portu natural aproposenetako batean dago kokatuta, eta merkataritza eta finantza gune nagusietako bat da. Horrez gain, New Yorkek mundu osoan eragin itzela dauka hedabide, hezkuntza, entretenimendu, arte, moda eta publizitate arloetan. Halaber, nazioarteko arazoak aztertzeko gune oso garrantzitsua da, eta bertan dago Nazio Batuen Erakundearen egoitza nagusia.
"The City that Never Sleeps" ezizena eman diote, "Inoiz lo egiten ez duen hiria" alegia, hiriak gauez duen bizitza dela-eta.
Hiriaren auzune eta ikur asko arras ezagunak dira mundu osoan zehar. Askatasunaren Estatua izaten zen milioika eta milioika etorkinek XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran Estatu Batuetara itsasontziz iristean ikusten zuten lehenbiziko erreferentzia. Wall Street, Manhattan uhartearen hegoaldean, finantza-zentro global nagusia izan da Bigarren Mundu Gerraz geroztik, eta bertan dago New Yorkeko burtsa.
Bestalde, New York hiriaren ezaugarri bereizgarrienetakoa da bertako etxe-orratzen ugaritasuna: munduko eraikinik garaienetako asko hiri honetan aurki daitezke (Empire State Building, esate baterako).
New York kultur mugimendu askoren sorlekua da; besteak beste, Harlem Renaissance, literaturaren eta ikusizko artearen esparruan; espresionismo abstraktua ("New Yorkeko Eskola" gisa ere ezagutua), margolaritzan; eta hip hop, punk, salsa eta Tin Pan Alley, musikan.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
New York Estatu Batuetako ipar-ekialdean, New York estatuko hego-ekialdean eta Washington eta Boston arteko bide erdian dago[1] Hudson ibaiaren bokalean kokatuta, honekOzeano Atlantikora itsasoratzean babesturiko portua sortzen du, hiriaren hazkunde ekonomikoa hobetzeko laguntzen duena. Hiriaren gehiena hiru uharteetan banatuta dago: Manhattan, Staten Island eta Long Island, eraikitzeko lur urria izanik.
Harlem ibaia, Ekialdekoa eta Hudson ibaien artean dagoena, Manhattan eta Bronx auzoak banatzen ditu. Ibaiei lur-eremu batzuk irabazi eta gero[2], hiriak 831,4 km² azalera du[3], lekurik garaiena Staten Island dagoen Todt muinoa izanik(124,9 metro)[4].
[aldatu] Klima
Napoli edo Madril bezalako hirien latitude berean izan arren, New Yorkek klima heze kontinentala du, kontinentearen barnealdetik aire hotza dakarten haizeak direla eta[5]. Kostaldean dagoenez, negu hotzak ez dira barnekaldean bezain hotsak eta urtean apenas 63,5 eta 88,9 zm elurra du[5], aro epela batez besteko 199 egunekoa izanik[5]. Uda beroa eta hezea da, urtean batez besteko 18 eta 25 egunen artean 30 °C baino gehiago izanik[5].
Ez-ohikoak badira ere, New Yorken haize-erauntsiak badaude. 1981ean batek Manhattango hegoaldea urez bete zuen eta 1938an beste batek 700 hildako utzi zituen.
| Hilabete | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtea |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Batez besteko tenperatura (°C) | 3 | 4 | 10 | 15 | 21 | 26 | 29 | 28 | 24 | 18 | 12 | 6 |
|
| Tenperatura hotzena (°C) | -4 | -3 | 1 | 6 | 12 | 17 | 20 | 19 | 15 | 10 | 5 | -1 |
|
| Prezipitazioak (mm) | 86 | 84 | 99 | 102 | 112 | 95 | 112 | 104 | 99 | 91 | 127 | 99 |
|
| Iturria: Weatherbase | |||||||||||||
[aldatu] Historia
New Yorkeko inguruetan gutxi gorabehera 5000 amerindiar bizi ziren (lenapetarrak), gaur egungo hiriaren kokalekua Giovanni da Verrazzano italiarrak 1524an[6] deskubritu zuenean. Verrazzano esploratzaile italiarra zen, Frantziako koroaren zerbitzuan ziharduena, eta tokiari "Nouvelle Angoulême" ("Angulema Berria") deitu zion.
Toki hori biztanle europarrez populatzen hasi zen herbeheretarrek 1614an larru-merkataritzarako gune bat fundatu zutenean Manhattanen hegoaldeko muturrean, "Nieuw Amsterdam" ("Amsterdam Berria") deitu zutena. 1626an Peter Minuitek, Herbehereetako kolonia haren zuzendariak, Manhattan uhartea lenapetarrei erosi zien, 60 florinen balioaren truke.
1664an ingelesek hiria konkistatu eta "New York" izena jarri zioten, York and Albanyko duke ingelesaren omenez. Ingelesen eta herbeheretarren arteko bigarren gerraren amaieran, herbeheretarrek Run uhartearen gaineko kontrola lortu zuten, ingelesek New York kontrolatzearen truke. Run Indonesiako uharte txiki bat da, eta garai hartan New York baino askoz ere ondasun baliotsuagoa zen, bertako zuhaitzetatik lorturiko espezieei esker.
Independentzia Gerran, hiria zenbait borroka garrantzitsuren gertalekua izan zen. Manhattan iparraldeko Fort Washingtoneko guduaren ondoren (1776), britainiarrek Ipar Amerikan zeukaten egoitza politiko eta militar nagusia bihurtu zen, okupazio militarra 1783an amaitu zen arte.
Handik gutxira Estatu Batuetako hiriburu bilakatu zen, Estatu Batuetako Konstituzioa berretsi zen eta, 1789an, Estatu Batuetako lehen presidenteak, George Washingtonek, bertan hartu zuen bere karguaren jabetza. 1790erako, New York Estatu Batuetako hiririk handiena bihurtu zen, Philadelphia gaindituz.
XIX. mendean hiriak eraldaketa handiak izan zituen, immigrazioaren eta garapenaren ondorioz. 1811ko plana jarraituz, hiriaren kale-sarea hedatu egin zen, Manhattan uhartearen osotasuna hartzeraino. 1819an Erie ubidea ireki zen eta, horren bitartez, Ipar Amerikaren barrualdeko lurralde eta nekazaritza-merkatu handiak Ozeano Atlantikoarekin komunikatuta gelditu ziren.
XX. mendeko lehen erdian zehar, New York mundu-mailako zentroa bihurtu zen industria, merkataritza eta komunikazioaren alorretan. 1920ko hamarkadan New York City helmuga nagusitzat hartu zuten afrikar jatorriko amerikar herritar askok eta askok, Estatu Batuen hegoaldetik abiaturiko migrazio handiaren ("Great Migration") garaian. 1916rako, Afrikako diasporak Ipar Amerikan zeukan hiri-kokagune handiena zen New York. Harlem Renaissance mugimendua alkohol-debekualdiaren garaian loratu zen, zeinak denboran bat egin baitzuen "boom" ekonomiko batekin eta horren ildotik etxeorratzen eraikuntzan pizturiko norgehiagokarekin.
1948an New York hiria munduko hiririk jendetsuena izatera iritsi zen, Londres gaindituz (azken horrek ehun urtez eutsi zion bere nagusitasunari). Gerraren suntsipenak jasan gabe, munduan New York nagusitu zen hiri aitzindari gisa, Wall Street izanik Estatu Batuak munduko botere ekonomiko izaterainoko igoeraren gidari, Nazio Batuen Erakundearen egoitza nagusia (1959an bukatua) izanik New York hiriaren eragin politikoaren erakusgarri, eta New Yorkeko espresionismo abstraktuak Parisen ordez New York ipiniz artearen munduaren zentro gisa. 1980ko hamarkadan finantzen industria indarberritu egin zen, eta horrek hoberantz bultzatu zuen hiriaren zerga-egoera. 1990eko hamarkadan arrazen arteko tirabirak baretuta zeuden, delitu-tasek beherakada ikusgarria izan zuten, eta etorkin-sorta berriak iritsi ziren Latinoamerika eta Asiatik.
New York izan zen 2001eko irailaren 11ko atentatuen gertalekuetako bat: ia 3000 pertsona hil ziren World Trade Center negozio-gunearen suntsipenean. Orube horretan "Freedom Tower" ("Askatasunaren Dorrea") eraikiko da. 2013an bukatuta egongo dela aurreikusita dago.
[aldatu] Hiriko ezaugarriak
[aldatu] Arkitektura
New York hiriarekin loturarik estuena duen eraikin-mota etxeorratza da. Hain zuzen ere, etxeorratzaren agerpenaren ondorioz aldatu zen New Yorkeko hiri-paisaia, Europako tradizioaren ildoko etxe txikiz osaturiko hirigune bat izatetik negozio-auzoetan gailenduriko bertikaltasunera[7].
2008ko abuztuan, New Yorkek garaiera handiko 5694 eraikin dauzka, eta horietatik 48 dira 200 metro baino gehiagoko garaiera duten etxe-orratzak, jadanik guztiz eraikita daudenak. Alegia, munduko beste edozein hirik dauzkanak baino gehiago.
Arkitekturaren ikuspegitik nabarmentzekoak diren New Yorkeko eraikinak estilo askotakoak dira. Horien artean, aipatzekoa da Woolworth Building (1913), "Gothic Revival" estiloko etxe-orratza, espaloitik ikus daitezkeen xehetasun gotiko ugariz hornitua.
Equitable Building eraikitzean sortu zen arazo larriari aurre egiteko asmoz 1916an onetsiriko arau batek ("Zoning Resolution") ezarri zuenez, handik aurrera eraikitzekoak ziren etxe guztiek "atzeraguneak" behar zituzten izan; hau da, eraikin batek, bere garaierako puntu ezberdinetan, "lodiera" ezberdina behar zuen izan, halako moduan non goragoko solairuen azalera txikiagoa izango baitzen beheragokoena baino. Horren ondorioz, eraikin garaiek harturiko itxura da "koska" ezberdinez osatuak egotearena. Antolaketa horren helburua zen modua egon zedila eguzkiaren argia espaloietaraino iritsi ahal izateko. Art Déco estiloko Chrysler Building (1930) eraikinaren diseinuak (zenbat eta garaiago iritsi, orduan eta estuago bilakatzen da eraikina, gailurrean daukan altzairuzko orratz batean amaitzeraino) baldintza horiek betetzen ditu. Eraikin horixe bera da, historialari eta arkitekto ugariren iritziz, New Yorkeko eraikinik onena, dituen apaingarri arras bereizgarriak kontuan harturik[8]. Nazioarteko estiloko eraikinei dagokienez, Estatu Batuetako adibiderik argienak dira Lever House (1952) eta Seagram Building (1957), azken hori Ludwig Mies van der Rohe arkitektoarena.
[aldatu] Parkeak
New Yorkek 113 km² azalerako parkeak eta 22 kilometroko hondartza publiko ditu[9][10]. Natura-gune nagusiak honako hauek dira:
- Central Park, 3,41 km² laukizuzena da (4 km x 800 m). Manhattanen dago eta Estatu Batuetako parkerik bisitatuena da, urtero 25 milioi turista izanik[11]. Frederick Law Olmsted eta Calvert Vauxek diseinatu zuten.
- Flushing Meadows-Corona Park, Queensen kokatuta. Bertan 1939 eta 1964ko Nazioarteko Erakustaldiak ospatu zituzten.
- Prospect Park, Brooklynen, 2,1 km² azalera du[12].
[aldatu] Ekonomia
New York nazioarteko merkataritza gune eta munduko ekonomiaren hiriburuetako bat (Paris, Londres eta Tokiorekin batera) da[13]. 2005ean bere gune metropolitarraren metropolitar produktu gordina (BPG moduko magnitudea) 952,6 milioi estatubatuar dolarrekoa zen, Estatu Batuetan handiena izanik[14]. Bertan enpresa nagusi askok dute bere egoitza, tartean Fortune aldizkariak argitaratutako 500 aberatsenen zerrendaren 44k[15].
Herrialde independente izango balitz, munduko 15 nagusien artean izango litzateke. Wall Streeten dagoen New Yorkeko burtsa eta NASDAQ munduko lehendabiziko eta bigarren burtsarik handienak dira, kapitalizazioa kontuan hartuta[16].
[aldatu] Turismoa
Hiriko jarduera ekonomikorik nagusienetariko bat turismoa da, New Yorkek urtero 40 milioi bisitari inguru dituelako[17]. Lekurik bisitatuenak Empire State, Ellis uhartea, Broadwayeko antzerkiak, Met museoa, Central Park, Rockefeller Center, Times Square, Bronxeko zoologikoa edo Lorategi Botanikoa dira. Bosgarren eta Madison etorbideetan kokatuta daude hiriko saltoki garestienetako batzuk.
[aldatu] Demografia
|
|
New York Estatu Batuetako hiririk jendetsuena da, 2005ean 8.213.839 biztanle izanik[20]. Hau da, hau estatuaren eta gune metropolitarren %40a da. Azken hamarkadan, hiriaren biztanleria handitzen ari denez, demografoek 2030. urterako 9,2 eta 9,5 milioi biztanle artean izango dituela uste dute[21][22].
Hiriko demografiaren ezaugarri nagusi biak biztanle dentsitate eta aniztasun kulturala dira. 100.000 biztanle baino gehiago dituzten estatubatuar hirien artean dentsitaterik handiena du, 10.194 bizt/km² hain zuzen ere[23].
Aniztasuna ere handia da. Bere historian zehar hainbat etorkin ailegatu ziren bere portua ezen Melting Pot (euskaraz: "urtzeko arragoa") izeneko politika lehendabizikoz Lower East Side auzoan erabili baitzuten. Jatorriaren arabera, etorkin-multzo handienak herrialde hauetakoak dira: Dominikar Errepublika, Txina, Jamaika, Guyana, Pakistan, Ekuador, Haiti, Trinidad eta Tobago, Kolonbia eta Errusia[24].
Bere gune metropolitarrean Israeldik at dagoen munduko judu komunitaterik handiena dago, izan ere, newyorktarren %12k judutar jatorria du[25] Estatu Batuetako amerindiarren laurden bat[26] eta afroamerikar komunitaterik handiena ere baditu.
[aldatu] Euskaldunak New Yorken
Hiriak Euskal Etxea badu[27], eta Estatu Batuetako 44etako bat da. 1913an sortua, Ipar Amerikako lehendabizikoa izan zen. Euskal Etxeak hainbat ekitaldi antolatu ditu, adibidez 2009an Korrika[28].
Ameriketako Estatu Batuetako beste euskaldunak ez bezala, New Yorken gehienak ez dira aspalditik joandako etorkinak edo bere senideak, baizik eta azken hamarkadetan lana dela-eta bertara joandakoak. Munduko kultura-hiriburuetako bat izanik, hainbat euskal artistak bertan dute bere etxebizitza, bai euskaldunek (Ainhoa Arteta[29], Mikel Urmeneta, eta abar) bai euskaldunekin lotura duten amerikarrek (adibidez, Julian Schnabel[30]).
[aldatu] Gobernua
1898an eratu zenetik, New York hiria metropolitar udalerria da, alkatea eta hiri batzarra duen aginte sistema alegia. Hauek lau urtero hautatzen dituzte eta agintaldi bi baino ezin dituzte iraun[31].
Egungo alkatea Michael Bloomberg da, demokrata ohia eta Estatu Batuetako Alderdi Errepublikarrari esker 2001ean eta 2005ean independente hautatua[32].
Hona hemen 1898 eta geroko alkateen zerrenda:
| Izena | Agintaldia | Alderdi politikoa |
|---|---|---|
| Robert A. Van Wyck | 1898 – 1901 | Demokrata |
| Seth Low | 1902 – 1903 | Errepublikarra/Citizens Union |
| George B. McClellan Jr. | 1904 – 1909 | Demokrata |
| William Jay Gaynor | 1910 – 1913 | Demokrata |
| Ardolph Loges Kline | 1913 – 1913 | Errepublikarra |
| John Purroy Mitchel | 1914 – 1917 | Independentea |
| John F. Hylan | 1918 – 1925 | Demokrata |
| James J. Walker | 1926 – 1932 | Demokrata |
| Joseph V. McKee | 1932 - 1932 | Demokrata |
| John P. O'Brien | 1933 - 1933 | Demokrata |
| Fiorello H. La Guardia | 1934 – 1945 | Demokrata |
| William O'Dwyer | 1946 – 1950 | Demokrata |
| Vincent R. Impellitteri | 1950 – 1953 | Demokrata |
| Robert F. Wagner Jr. | 1954 – 1965 | Demokrata |
| John V. Lindsay | 1966 – 1973 | Errepublikarra/Liberala 1966–69; Liberala 1969-70; Demokrata/Liberala 1970–73 |
| Abraham D. Beame | 1974 – 1977 | Demokrata |
| Edward I. Koch | 1978 – 1989 | Demokrata |
| David N. Dinkins | 1990 – 1993 | Demokrata |
| Rudolph W. Giuliani | 1994 – 2001 | Errepublikarra |
| Michael R. Bloomberg | 2002 - ? | Errepublikarra 2002-07; Independente 2007. |
Batzarra hautatzeko hiria bost barrutietan banatzen da, hiri bost auzoak hain zuzen ere.
[aldatu] Hiriko auzoak
New York City bost auzo edo barrutik (ingelesez, "boroughs") osatzen dute: Brooklyn, Queens, Bronx, Manhattan eta Staten Island ("The Five Boroughs").
Barruti bakoitzaren barruan gune oso ezberdinak daude, eta jatorri ezberdineko bizilagunak: txinatarrak, latinoamerikarrak, ekialdeko europarrak... Dena dela, auzo askoren mugak ez daude oso zehazturik.
- Manhattan: Auzo hau da New Yorkeko auzorik ezagunena, eta finantza, merkataritza eta ikusgai turistiko gehienen kokalekua. 1.564.798 biztanle[20] eta 59,5 kilometro koadroko azalera dauka. Uharte bat da, 21,5 kilometroko luzera duena (iparraldetik hegoaldera) eta zabalera, berriz, 3,7 kilometrokoa (punturik zabalenean) eta 1,3 kilometrokoa (punturik estuenean). Manhattanek mendebaldean duen muga Hudson ibaia da (ibaiaz bestaldeko lurraldea New Jersey estatua da), eta ekialdean East River. Ikuskizunen artean:
-
- Central Park, parke famatua, oso zabala eta ikuskizunez beterik.
- Ellis uhartea, garai batean etorkinen sarrera biderazten zuen uhartea.
- Chinatown, Txinako giroa, dendak eta jatetxeak gozatzeko.
- Etxeorratzek, hiriaren ikurra bihurtu diren eraikin handiak, Chrysler Building, Empire State Building edo Flat Iron Building, triangelu formaduna, New Yorkeko lehengo etxeorratza.
- Fifth Avenue famatua, eraikin garrantzitsuenak eta dendarik garestienak dituena.
- Harlem, afroamerikar kultura eta musikaren sorterria.
- Horretaz gain, museo anitz (Guggenheim adibidez), kultur guneak (Lincoln Center), antzerki aretoak, Soho, etab.
- Brooklyn: Hiriaren hego-ekialdean kokatuta dago, Long Island uharte handiaren mendebaldeko muturrean. 2.472.523 biztanle dauzka[20], eta New Yorkeko auzorik populatuena da. Herbehereetako Breukelen hiriaren izenetik eratorria da "Brooklyn" izena. 182,9 kilometro koadroko azalera dauka. "City of Churches" izenpean ezaguna da ere (elizen hiria) eta nortasun berezkoa mantendu du. Lekurik ezagunena Brooklyn Zubia da, Manhattanekin lotzen diona Telebista eta zineman askotan agertzen da, 1870ean eraiki zen eta 1825 metroz bere garaiko zubi esekirik luzeena zen eta altzairuzko kablez zintzilikako lehena.
- Queens: New Yorkeko bost auzoetatik lurralde handiena hartzen duena da, 282,9 kilometro koadro baitauzka. Populazioa 2.225.486 biztanlekoa du[20]. Auzo hau ere Long Island uhartearen mendebaldeko muturrean dago, Brooklynen ipar-ekialdean. Auzo honetan kokatuta daude New Yorkeko aireportu handienetakoak; alegia, John F. Kennedy International Airport eta La Guardia Airport. Greziako eta Indiako komunitate handiak ditu, haien jatetxe eta denda propioekin[33]. Antzerki eta museoaz gain, Corona Park parke handia du, non munduko bolaren eskultura handia kokazten da, Queenseko irudirik ezagunena.
- Bronx: 1.363.198 biztanle[20] eta 108,9 kilometro koadro dauzka. New Yorkeko bost auzoetako iparraldekoena da. Halaber, bost auzoetatik uharte batean ez dagoen bakarra da. Izena zor dio Jonas Bronck-i, zeina Suediatik iritsitako etorkin bat baitzen, lurralde horretako lehenbiziko biztanlea. Bronx auzoak, nahiz eta entzute txarra izan, leku arriskutsua delako, ikuskizunak baditu ere. Haien artean Bronxeko zoologikoa[34] eta Lorategi Botanikoa, 47 lorategi ezberdinak dituena, munduko larrosa lorategirik handiena barne. Gainera Yankee Stadium famatua Bronx-en kokatua dago
- Staten Island: 459.737 biztanle[20] eta 151,5 kilometro koadro dauzka. Uharte bat da, Manhattanen hego-ekialdean eta Brooklynen mendebaldean kokatua. Brooklynekin lotuta dago Verrazano-Narrows zubiaren bitartez (bidesaria ordaindu behar da). Staten Islandeko punturik altuena, Todt Hill, era berean New York hiriko punturik garaiena da. Ez dauka eraikin famatuenik baina bai parke eta leku historiko ugari[35]. Haien artean, Estatu Batuetako gotorleku zaharretariko bat, "Ford Warsworh" alegia , 200 urteetan portua defendatu zuena eta askatutako lehen esklabuen komunitatea, bertan nekazaritzan aritu zuena. Horretaz gain, Manhattan eta Askatasunaren Estatuaren ikuspegi famatuenak bertatik lortzen dira.
[aldatu] Hezkuntza
Hiriko eskola publikoen sistema udalerriak ustiatzen du. Bere 1.200 eskoletan 1,1 milioi ikasle daude[36]: Gainera badaude beste 900 eskola pribatuak, tartean Estatu Batuetako nagusienetariko batzuk[37]
Hirian Barnard College, Columbia, Fordham edo New Yorkeko Unibertsitateak dite bere egoitza.
[aldatu] Garraiobideak
Newyorkarrek garraio publikoa erabiltzen dute[38], izan ere, familia gehienek ez dute automobilik.
New Yorkeko metroa New York eta inguruko herriak batzen dituen garraiobidea da. 1904ko urriaren 27an inauguratu zuten eta gaur egun, munduko luzeenetarikoa da, guztira 370 kilometrorekin. Metroa hogeita zazpi liniek eta 468 geltokik osatzen dute.
Hiriak 12.000 taxi baino gehiago[39], autobus eta trenbide asko[40] ditu. Hiru aireportu nagusi ditu: John F. Kennedy, Newark-Askatasuna eta LaGuardia aireportua, urtero 100 miloi bidaiari baino gehiagok erabiliak[41].
[aldatu] Kultura
Tom Wolfe idazleak New Yorken «kultura airean dagoela ematen du, klimaren ezaugarri bat izango balitz» esan zuen[42]. Hirian hainbat mugimendu kulturalek izan zuten bere jaioterria, tartean Harlemen berpizkundea. Musikan 1940ko hamarkadan jazz, 1970eko hamarkadan hip hop eta 1980ko hamarkadan punk eta hardcore mugimenduen hiriburu bilakatu zen. Metropolitan Opera House eta Carnegie Hall opera aretoak izateaz gain, 1880ko hamarkadan Broadway eta 42. kaleko antzerkiek genero berria sortu zuten, musikala hain zuzen ere.
Hiriko gastronomia bere biztanleen bezalako aniztasuna du, italiar eta juduen bagel, cheesecake edo pizza famatuak izanik. Egun, gero eta falafel eta kebab gehiago badaude ere, kaleetan oraindik hot dog eta pretzel dira nagusi[43]. Hirian ere hainbat haute cuisine jatetxe daude[44].
[aldatu] Museoak
Manhattanen dagoen Metropolitan Museum of Artek bi milioi artelan ditu[45]. Urtero 4,5 milioi bisitari izanik[46] , munduko museorik nagusienetariko bat da. Hiriko beste museo oso garrantzitsu bat Museum of Modern Art da, bere ingelesezko siglekin ezaguna (MoMA). Badaude beste hainbat museo ere, tartean Frick Bilduma, Brooklyn museoa, Queenseko Arte Museoa), The Cloisters edo Solomon R. Guggenheim museoa.
New York Hall of Science, Skyscraper Museum edo Staten Island Institute of Arts & Sciences zientzia museak izan arren, famatuena Estatu Batuetako Historia Naturalaren Museoa da[47].
[aldatu] Hedabideak
New Yorken munduko telebista, publizitate, musika eta hedabide industriaren talderik nagusienetariko batzuk daude, adibidez Time Warner, News Corporation, Hearst Corporation edo Viacom. Estatu Batuetako hiru egunkari nazionalen bi newyorkarrak dira: The Wall Street Journal eta The New York Times hain zuzen ere. Badaude beste egunkari asko ere, tartean The New York Daily News edo The New York Post.
Estatu Batuetako lau telebista-kate nagusiek, ABC, CBS, FOX eta NBC, bertan dute bere egoitza, baita kablezko hainbat kanalek ere, adibidez MTV, Fox News, HBO edo Comedy Central.
[aldatu] Kirolak
New Yorken Estatu Batuetako lau kirol-liga profesionalen taldeetako batek du egoitza. Hona hemen hiriko talde nagusiak:
| Izena | Liga | Estadioa | Sorrera | Txapelketak |
|---|---|---|---|---|
| New York Yankees | MLB beisbol | Yankee Stadium | 1901 | 26 |
| New York Mets | MLB beisbol | Citi Field | 1962 | 2 |
| New York Rangers | NHL izotz hockeya | Madison Square Garden | 1926 | 4 |
| New York Islanders | NHL izotz hockeya | Nassau Veterans Memorial Coliseum | 1972 | 4 |
| New Jersey Devils | NHL izotz hockeya | Prudential Center | 1982 | 3 |
| New York Giants | NFL amerikar futbola | Giants Stadium | 1925 | 7 |
| New York Jets | NFL amerikar futbola | Giants Stadium | 1960 | 1 |
| New York Knicks | NBA saskibaloia | Madison Square Garden | 1946 | 2 |
| New Jersey Nets | NBA saskibaloia | Izod Center | 1967 | 2 |
Zenbait lehiaketa ospetsuak ere ospatzen dituzte hirian, ezagunenak AEBetako Irekia tenisean eta New Yorkeko maratoia izanik.
[aldatu] Hiri senidetuak
New Yorkek egun hamar hiri senidetu ditu[48]. Hona hemen zerrenda:
Beijing (Txina) (1980).
Budapest (Hungaria) (1992).
Erroma (Italia) (1992).
Jerusalem (Israel) (1993).
Johannesburg (Hegoafrika) (2003).
Kairo (Egipto) (1982).
Londres (Erresuma Batua) (2001).
Madril (Espainia) (1982).
Santo Domingo (Dominikar Errepublika) (1983).
Tokio (Japonia) (1960).
[aldatu] Newyorktar ezagunak
- Washington Irving (1783-1859), idazlea.
- Herman Melville (1819–1891), idazlea.
- Theodore Roosevelt (1858-1919), AEBetako presidentea (1901-1909).
- Franklin D. Roosevelt (1882-1945), AEBetako presidentea (1933-1945).
- Marx anaiak (1887-1979), aktore eta umoristak.
- Al Capone (1899-1947), gangsterra.
- Humphrey Bogart (1899-1957), aktorea.
- Lou Gehrig (1903-1941), beisbol jokalaria.
- Stanley Kramer (1913-2001), zinemalaria.
- Arthur Miller (1915-2005), idazlea.
- Susan Hayward (1917-1975), aktorea.
- Richard Feynman (1918-1988), fisikoa.
- Jerome Robbins (1918-1998), zinemalaria.
- Jerome David Salinger (1919-), idazlea.
- Red Holzman (1920-1988), saskibaloi entrenatzailea.
- Judy Holliday (1921-1965), aktorea.
- Maria Callas (1923-1977), sopranoa.
- Geraldine Page (1924-1987), aktorea.
- Baruch Blumberg (1925-), medikua.
- Roy J. Glauber (1925-), fisikoa.
- Mel Brooks (1926), zinemagilea.
- Herbert Ross (1927-2001), zinemalaria.
- Stanley Kubrick (1928-1999), zinemalaria.
- Bob Cousy (1928-), saskibaloi jokalaria.
- Dolph Schayes (1928-), saskibaloi jokalaria.
- William Safire (1929-2009), idazlea.
- Melvin Schwartz (1932-2006), fisikoa.
- Sheldon Lee Glashow (1932-), fisikoa.
- Steven Weinberg (1933-), fisikoa.
- Woody Allen (1935-), zinemalaria.
- Jack Nicholson (1937-), aktorea.
- Lenny Wilkens (1937-), saskibaloi jokalaria.
- George A. Romero (1940-), zinemalaria.
- Al Pacino (1940-), aktorea.
- Art Garfunkel (1941-), abeslaria.
- Stephen Jay Gould (1942-2002), paleontologoa.
- Connie Hawkins (1942-), saskibaloi jokalaria.
- Martin Scorsese (1942-), zinemalaria.
- Robert De Niro (1943-), aktorea.
- Billy Cunningham (1943-), saskibaloi jokalaria.
- Sylvester Stallone (1946-), aktorea.
- Oliver Stone (1946-), zinemalaria.
- Paul Auster (1947-), idazlea.
- Kareem Abdul-Jabbar (1947-), saskibaloi jokalaria.
- Art Spiegelman (1948-), komikigilea.
- Nate Archibald (1948-), saskibaloi jokalaria.
- H. David Politzer (1949-), fisikoa.
- Sigourney Weaver (1949-), aktorea.
- Russell Hulse (1950-), astrofisikoa.
- Spike Lee (1957-), zinemalaria.
- Steve Buscemi (1957-), aktorea.
- John McEnroe (1959-), tenislaria.
- Michael Jordan (1963-), saskibaloi jokalaria.
- David Schwimmer (1966-), aktorea.
- Lindsay Lohan (1966-), aktorea.
- Diddy (1969), abeslaria.
- Alex Rodriguez (1975-), beisbol jokalaria.
- Claire Danes (1979-), aktorea.
- Scarlett Johansson (1984-), aktorea.
- Carmelo Anthony (1985-), saskibaloi jokalaria.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Google Maps: New York
- ↑ Lopate, Phillip (2004), Waterfront: A Walk Around Manhattan, Anchor Press, ISBN 0385497148
- ↑ New York City Department of City Planning, Land Use Facts, http://home2.nyc.gov/html/dcp/html/landusefacts/landusefactshome.shtml
- ↑ Howard, David (2002), Outside Magazine's Urban Adventure New York City, W. W. Norton & Company, 35. or., ISBN 0393322122
- ↑ a b c d New York State Climate Office, The Climate of New York, http://nysc.eas.cornell.edu/climate_of_ny.html
- ↑ "Gotham Center for New York City History" Timeline 1500 - 1700
- ↑ Emporis, About New York City, http://www.emporis.com/en/wm/ci/?id=newyorkcity-ny-usa
- ↑ The Skyscraper Museum (2006-1-22), Favorites! 100 Experts Pick Their top 10 New York Towers, http://www.skyscraper.org/EXHIBITIONS/FAVORITES/fav_exhibits.htm#
- ↑ New York City Mayor's Office (1999-2-3), Mayor Giuliani Announces Amount of Parkland in New York City has Passed 28,000 acres Mark, http://www.nyc.gov/html/om/html/99a/pr042-99.html
- ↑ New York City Department of Parks & Recreation, Beaches, http://www.nycgovparks.org/sub_things_to_do/facilities/af_beaches.html
- ↑ The Trust for Public Land (2006), Parques urbanos más visitados de EE. UU., http://www.tpl.org/content_documents/ccpe_MostVisitedParks.pdf
- ↑ Prospect Park Alliance, General Information, http://www.prospectpark.org/general/main.cfm?target=home
- ↑ Sassen, Saskia (2001), The Global City: New York, London, Tokyo, Princeton University Press, ISBN 0691070636
- ↑ The United States Conference of Mayors (2006-1-13), The role of metro areas in the U.S. economy, http://www.usmayors.org/74thWinterMeeting/metroeconreport_January2006.pdf
- ↑ NYC Business Climate - Facts & Figures, New York City Economic Development Corporation, http://www.nycedc.com/Web/NYCBusinessClimate/FactsFigures/FactsFigures.htm
- ↑ Claessens, Stjin (2000-9), Electronic Finance: Reshaping the Financial Landscape Around the World, The World Bank, http://www.worldbank.org/research/interest/confs/upcoming/papersjuly11/E-finance.pdf
- ↑ NYC & Company, NYC Statistics, http://www.nycvisit.com/content/index.cfm?pagePkey=57
- ↑ Gibson, Campbell (1998), Population of the 100 Largest Cities and Other Urban Places in the United States:1790 to 1990, http://www.census.gov/population/www/documentation/twps0027.html
- ↑ Bureau du recensement, 2005 population estimate for New York city, http://factfinder.census.gov/servlet/SAFFPopulation?_event=Search&geo_id=16000US3403940&_geoContext=01000US%7C04000US34%7C16000US3403940&_street=&_county=new+york+city&_cityTown=new+york+city&_state=04000US36&_zip=&_lang=en&_sse=on&ActiveGeoDiv=geoSelect&_useEV=&pctxt=fph&pgsl=160&_submenuId=population_0&ds_name=null&_ci_nbr=null&qr_name=null®=null%3Anull&_keyword=&_industry=Census
- ↑ a b c d e f New York City Department of City Planning, The Current Population of NYC (2005), http://www.nyc.gov/html/dcp/pdf/census/detailed_narrative_2005.pdf
- ↑ New York City Department of City Planning (2006-12), New York City Population Projections by Age/Sex and Borough, 2000-2030, http://www.nyc.gov/html/dcp/pdf/census/projections_report.pdf
- ↑ Roberts, Sam (2006-2-19), «By 2025, Planners See a Million New Stories in the Crowded City», New York Times, http://www.nytimes.com/2006/02/19/nyregion/19population.html?ex=1298005200&en=c586d38abbd16541&ei=5090&partner=rssuserland&emc=rss
- ↑ United States, United States -- Places and (in selected states) County Subdivisions with 50,000 or More Population; and for Puerto Rico, http://factfinder.census.gov/servlet/GCTTable?_bm=y&-geo_id=&-ds_name=DEC_2000_SF1_U&-_lang=en&-mt_name=DEC_2000_SF1_U_GCTPH1R_US13S&-format=US-13
- ↑ New York City Department of City Planning (2005), Appendix Table 5-4: Ten Largest Sources of the Foreign-Born by County New York Metropolitan Region, 2000, http://home2.nyc.gov/html/dcp/pdf/census/nny_table_5_4.pdf
- ↑ United Jewish Appeal-Federation of New York (2002), Jewish Community Study of New York, http://www.ujafedny.org/atf/cf/%7BAD848866-09C4-482C-9277-51A5D9CD6246%7D/JCommStudyIntro.pdf
- ↑ Asian American Federation of New York (2004), Census Profile:New York City's Indian American Population, http://www.aafny.org/cic/briefs/indianamer.pdf
- ↑ NYeko Euskal Etxearen webgunea
- ↑ www.euskalkultura.com (2009/04/07), 'Alkate entzun, New York euskaldun' oihuarekin heldu zen Korrika 16 Central Park-era, Eusko Etxeari esker, http://www.euskalkultura.com/albisteak/korrika-new-yorkeko-centralparkera-heldu-zen-lehen-aldiz-eusko-etxeari-esker
- ↑ García Rosado, Francisco (2004-10), «Entrevista a Ainhoa Arteta: "Me siento libre de equipaje"», Ópera Actual (74), http://www.revistasculturales.com/articulos/58/opera-actual/165/1/entrevista-a-ainhoa-arteta-me-siento-libre-de-equipaje.html
- ↑ Brown, Mick (2008-1-19), «Julian Schanbel: Larging It», The Daily Telegraph (Londres), http://www.telegraph.co.uk/arts/main.jhtml?xml=/arts/2008/01/19/sm_julianschnabel119.xml&page=3
- ↑ New York City Council, About the Council, http://www.nyccouncil.info/tools/about_council.cfm
- ↑ New York City Board of Elections (2005-11-8), Statement and Return Report for Certification: General Election 2005, http://www.vote.nyc.ny.us/pdf/results/2005/general/Manhattan/New%20York%20Mayor%20NY%20Recap.pdf
- ↑ O'Donnell, Michelle (2006-7-4), «In Queens, It's the Glorious 4th, and 6th, and 16th, and 25th...», New York Times, http://www.nytimes.com/2006/07/04/nyregion/04fourth.html
- ↑ Ward, Candace (2000), New York City Museum Guide, Dover Publications, 72. or., ISBN 0-486-41000-5
- ↑ New York City Department of City Planning (2006-03), Fresh Kills Park: Lifescape - Draft Master Plan, http://www.nyc.gov/html/dcp/pdf/fkl/dmp.pdf
- ↑ New York City Department of City Planning (2000), School Enrollment by Level of School and Type of School for Population 3 Years and Over, http://home2.nyc.gov/html/dcp/download/census/sf3edp302.xls
- ↑ National Center for Education Statistics, Private School Universe Survey, http://nces.ed.gov/surveys/pss/
- ↑ U.S. Department of Transportation, Bureau of Transportation Statistics (2001), NHTS 2001 Highlights Report, BTS03-05, http://www.bts.gov/publications/highlights_of_the_2001_national_household_travel_survey/pdf/entire.pdf
- ↑ New York City Taxi and Limousine Commission (2006-3-9), The State of the NYC Taxi, http://www.nyc.gov/html/tlc/downloads/pdf/state_of_taxi.pdf
- ↑ NJ Transit (2005), Facts at a Glance, http://www.njtransit.com/pdf/an_factsataGlance_FY.pdf
- ↑ The Port Authority of New York and New Jersey (2006-11-2), 2005 Annual Airport Traffic Report, http://www.panynj.gov/CommutingTravel/airports/pdfs/traffic/Air_Traffic_2005.pdf
- ↑ Consulate General of the United States: Frankfurt, Germany (2007-5-9), http://frankfurt.usconsulate.gov/frankfurt/speech05092007.html
- ↑ Bleyer, Jennifer (2006-5-14), «Kebabs on the Night Shift», The New York Times, http://www.nytimes.com/2006/05/14/nyregion/thecity/14vend.html
- ↑ Collins, Glenn (2005-11-3), «Michelin Takes on the City, Giving Some a Bad Taste», The New York Times, http://select.nytimes.com/gst/abstract.html?res=F30911F83D5A0C708CDDA80994DD404482
- ↑ Metropolitan Museum of Art (2007), Works of Art: Permanent Collections, http://www.metmuseum.org/Works_of_Art/collection.asp?HomePageLink=permanentcollection_l
- ↑ Vogel, Carol (2006-3-29), «3 Out of 4 Visitors to the Met Never Make It to the Front Door», The New York Times, http://www.nytimes.com/2006/03/29/arts/artsspecial/29web.html?ex=1187323200&en=39ee799cd8fd2084&ei=5070
- ↑ American Museum of Natural History, Overview and Programs 2006-2007, http://www.amnh.org/about/programs.php
- ↑ New Yorkeko Udala, The New York City Partners, http://www.nyc.gov/html/unccp/scp/html/sc/main.shtml
[aldatu] Bibliografia
- Lankevich, George L. (1998), American Metropolis: A History of New York City, NYU Press, ISBN 0814751865
- Burrows, Edwin G.; Wallace, Mike (1998), Gotham: A History of New York City to 1898, Oxford University Press
- Burgess, Anthony (1976), New York, Little, Brown & Co.
- Federal Writers' Project (1939), The WPA Guide to New York City, The New Press
- Jackson, Kenneth T. (1995), The Encyclopedia of New York City, Yale University Press
- Jackson, Kenneth T.; Dunbar, David S. (2005), Empire City: New York Through the Centuries, Columbia University Press
- White, E. B. (1949), Here is New York, Little Bookroom
- Whitehead, Colson (2003), The Colossus of New York: A City in 13 Parts, Doubleday
- Belden, E. Porter (1849), New York, Past, Present, and Future: Comprising a History of the City of New York, a Description of its Present Condition, and an Estimate of its Future Increase, G.P. Putnam, http://books.google.com/books?id=Jv-nXd8W8b0C&printsec=titlepage
[aldatu] Kanpo loturak