Amon Ethir

Wikipedia, Entziklopedia askea

Amon Ethir ("espioien muinoa" sindarinez) Tolkienek bere legendarium ospetsuan deskribatzen duen eta bere Silmarillion lanean agertzen den fikziozko muino bat da.

Etimologia eta esanahia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amon Ethir izena sindarinezkoa da. Amon (muinoa) eta Ethil (itsasoratzea) hitzek osatzen dute, honen ondorioz et-tir hartu behar delarik, "zaindu" esan nahi duena.

Fikziozko historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muino artifizial bat da, Nargothrondeko ateetatik ekialdera dagoena, Narog ibaiaren goiko zatian. Noldorrek eraiki zuten Finroden garaian, zaintza gune bezala.

"Silmarillion"en Nargothrond guztia Glaurung herensugeak, Narog ibaiaren uretan sartzean sortutako laino trinko batez ilunduta geratu zela kontatzen da, lainorik gabe soilik muinoaren tontorra geratuz. Han, Mablungek zaldizkoek osatutako zaintza bat jarri zuen Morwen eta Nienorren inguruan, baina hauek damekin batera ihes egiten saiatu ziren haizea aldatzean. Hau oso akats larria izan zen, laino itogarriak itzuli egin baitziren eta zaldiak erotu baitzituzten, sakabanatuz. Nienor muinora itzuli zen bere burua salbu jartzeko, baina han aurrez aurre topo egin zuen herensugearekin, ahazte aztikeri bat jaurti ziona.

Eguzkiaren Lehen Aroaren amaieran, Amon Ethir Belegaerren urpean desagertu zen, gainontzeko Beleriand guztia bezala.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]