Amoros Producciones

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amoros Producciones
Datuak
Motaprodukzio-etxea
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera2006
webgune ofiziala

Amoros Producciones 2006an Bartzelonan jaio zen zinema ekoiztetxea da, kalitatezko filmak sortzeko eta hunkitzen duten istorioak kontatzeko helburuarekin. Bere ekoizpenen artean, 'Amaren gelara bidaia', 'Bajocero' eta 'La Generación Silenciosa' daude.

Ekoiztetxe honen ekoizleak, Josep Amorós eta Ferran Navarro-Beltrán dira.

Josep Amorósek 1991n hasi zuen bere jarduera Ikus-entzunezkoen arloan. 1995ean produkzio zuzendari gisa hasi zuen bere ibilbidea, fikziozko 30 film luze, dokumental eta telesail baino gehiagotan kolaboratuz. 2003an, Beat Producció ekoiztetxea sortu zuen eta bere ibilbidea ekoizle bezala hasi zuen. Espainiako Produkzio Zuzendarien Elkarteko, Espainiako Arte Zinematografikoen Akademiako eta Acadèmia del Cinema Català-ko kidea da.

Ferran Navarro-Beltránek diseinu grafikoaren alorrean hasi zuen bere jarduera eta 10 urte baino gehiago daramatza ikus-entzunezkoen sektoreari lotuta. Ekoizpen lanak zuzendaritzarekin uztartzen ditu. Zuzendutako lanen artean, La Generación Silenciosa (2019) dokumental luzea eta Nomeolvides (2018) eta La Orquídea (2016) film laburrak zuzendu ditu.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) LA PRODUCTORA | Amoros Producciones. (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]