Bartzelona
- Artikulu hau Espainiako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Bartzelona (argipena).
|
Bartzelona |
|||
|---|---|---|---|
| Bartzelona |
|||
|
|
|||
| Izen ofiziala | Barcelona | ||
| Estatua Erkidegoa Probintzia Eskualdea |
Barcelonès |
||
| Alkatea | Xavier Trias (CiU) | ||
| Koordenatuak | 41°22′57″N 2°10′37″E / 41.3825°N 2.17694°EKoordenatuak: 41°22′57″N 2°10′37″E / 41.3825°N 2.17694°E | ||
| Eremua | 101,4 km2 | ||
| Distantzia | 0 km Bartzelonara | ||
| Postakodea | 08xxx |
||
| Biztanleria | 1.619.337 bizt (2010) | ||
| Dentsitatea | 15.969,79 bizt/km² | ||
| http://www.barcelona.cat | |||
Bartzelona[1] (gaztelaniaz eta katalanez: Barcelona) Kataluniako hiriburua eta hiri nagusiena da. Izen bereko probintziaren hiriburu ere bada, eta baita Barcelonès eskualdeko burua ere. Kataluniako erakunde garrantzitsuenak bertan daude: Generalitatea eta Parlamentua, besteak beste. Historikoki Bartzelonako konderriaren hiriburu izan zelako, Konde-hiria ezizena du (katalanez Ciutat comtal).
Geografikoki Espainiako ipar-ekialdean dago eta herrialde osoko bigarren hiri garrantzitsuena eta Europako Batasuneko seigarren metropolitar barruti handiena da (36 udalerrik osatutakoa, 3.161.081 biztanle eta 633 km²-ko azalerarekin). Are gehiago, Bartzelonaren influentzia-eremua harago heltzen da, 4.268 km² eta 5.327.872 -ko eremu handiago baten, hain zuzen ere. Mediterranear itsasoaren kostaldean kokatuta dago, Pirinioetatik 160 kilometrora.
Bartzelona mundu mailako ekitaldi askoren agertoki izan da historian zehar, nazioartean proiektatzera lagundu dutenak. Horietatik garrantzitsuenak 1888 eta 1929ko Erakusketa Unibertsalak eta 1992ko Olinpiar Jokoak izan dira. Horrez gain, 2004an Kulturen Forum Unibertsala edo "Fòrum de les Cultures" deituriko ekitaldi erraldoia gauzatu zuten Kataluniako hiriburuan.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Bartzelonako klima mediterraneoa du,[2] negu epel, hezeekin eta udal bero, lehorrekin. Hiria Iberiar penintsularen ekialdeko kostan dago eta Ozeano Atlantikoarekin duen gertutasunarengatik udak ez dira mediterraneoko beste lekuetan bezain lehorrak izaten. Mediterraneo itsasoak ekialdean, Collserolako mendiguneak mendebaldean, Llobregat ibaiak hegoaldean eta Besòs ibaiak iparraldean mugatzen dute. Punturik altuena Tibidabo mendia da 516,2 metroko altuerarekin.
Hiriaren udal-eremuak hegoaldetik ipar-ekialdera eta ordulariaren orratzen norantzan, honako udalerriekin egiten du muga: El Prat de Llobregat, L'Hospitalet de Llobregat, Esplugues de Llobregat, Sant Just Desvern, Sant Feliu de Llobregat, Molins de Rei, Sant Cugat del Vallès, Cerdanyola del Vallès, Montcada i Reixac, Santa Coloma de Gramenet eta Sant Adrià de Besòs.
Historia [aldatu]
Bartzelonaren sorrerak bi istorio ezberdin ditu. Lehenak Herkules izaki mitologikoari egiten dio erreferentzia, berak Erromaren sorrera baino 400 urte lehenago sortu omen zuen Βαρκινών izenez. Bigarren istorioak dio Hamilkar Barkak — Hanibalen aitak — sortu zuelako hiria k. a. III. mendean Barcino izenaz.[3]
K. a. 15 inguruan, erromatarrek hiria castrum bihurtu zuten, gaur egun udaletxea dagoen inguruan (Plaça de Sant Jaume). Erromatarren agindupean Faventia abizena eman zitzaion hiriari;[4] izen osoa Colonia Faventia Julia Augusta Pia Barcino.[5] Hiria poliki-poliki garatzen hasi zen: portuaren inguruan handitzen hasi zen,[6] hiriak bere txanponak sortzen zituen, etab.
Bartzelonako kondeak oso independenteak ziren, eta beren lurraldea zabaldu zuten Katalunia osoa barne hartu arte. 1137an, Erramun Berenger IV.a eta Petronilla Aragoikoa ezkontzean, Aragoiko Erresuma eta Bartzelonako konderria batu ziren, batasun dinastiko bat sortu zen.[7][8] Konderriko lurraldeak Aragoiko Koroaren esku geratu ziren, Aragoik egindako konkisten ondorioz (itsasoz haraindiko lurraldeak ere eskuratu zituen). Ondoren, Aragoiko Koroaren eta Gaztelakoaren lotura dinastikoak Bartzelonaren gainbehera ekarri zuen.
1469. urtean Fernando II.a Aragoikoa eta Elisabet I.a Gaztelakoaren ezkontzan, bi errege familiak lotu zituen. Botere politikoaren egoitza Madril bihurtu zen eta Ameriketako kolonizazio europarrak Mediterraneoko merkataritza gutxitu egin zuen. 1650-1654. urte bitartean izurrite bat jasan zuen hiriak.[9] Ondoren, Napoleondar Gerrek probintzia ahulduta utzi zuten, baina gerra ondorengo aroak industrializazioari eman zion hasiera.
Frankismoaren garaian Bartzelonak erresistentzia nabarmena erakutsi zuen Francoren errejimenaren aurka. Hala ere, Kataluniako erakunde publikoak deuseztatuak izan ziren[10] eta katalan hizkuntzaren erabilera debekatu egin zen. Bartzelonak Espainiako bigarren hiri nagusia izaten jarraitu zuen, nahiz eta gerra zibilak hiria larriki ahuldu. Gune industrializatua zenez, immigrazio handia izan zen Andaluzia, Murtzia eta Galiziatik. 1992. urtean Olinpiar Jokoak ospatu ziren Bartzelonak, hiria indartuz.[11]
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak (Bartzelona) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 13.4 | 14.6 | 15.9 | 17.6 | 20.5 | 24.2 | 27.5 | 28.0 | 25.5 | 21.5 | 17.0 | 14.3 | 20.0 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 8.9 | 10.0 | 11.3 | 13.1 | 16.3 | 20.0 | 23.1 | 23.7 | 21.1 | 17.1 | 12.6 | 10.0 | 15.6 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 4.4 | 5.3 | 6.7 | 8.5 | 12.0 | 15.7 | 18.6 | 19.3 | 16.7 | 12.6 | 8.1 | 5.7 | 11.1 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 41 | 39 | 42 | 49 | 59 | 42 | 20 | 61 | 85 | 91 | 58 | 51 | 640 |
| Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 5 | 4 | 5 | 5 | 5 | 4 | 2 | 4 | 5 | 6 | 5 | 5 | 55 |
| Eguzki orduak | 149 | 163 | 200 | 220 | 244 | 262 | 310 | 282 | 219 | 180 | 146 | 138 | 2524 |
| Iturria: World Meteorological Organization (NBE),[12] Agencia Estatal de Meteorología[13] | |||||||||||||
Demografia [aldatu]
Bartzelonak guztira 1.628.090 biztanle ditu, horietatik 774.890 gizonak eta 853.200 emakumeak (Bartzelonako Udalaren arabera).[14]

Barrutiak [aldatu]
Bartzelona 10 barrutitan banatzen da. Barruti bakoitzak eskumen propioak ditu, hiri osoko politika deszentralizatzen laguntzen dutenak. Biztanleek beren iradokizunak eta parte-hartzea helarazten dituzte aipatutako barrutietan. Barruti gehienak udalerri independenteak izan ziren garai batean, geroxeago, XIX. eta XX. mendeetan, Bartzelona hiriari anexionatuko zirenak, eta oraindik ere beren izaera propioa mantentzen dutenak.
Bartzelonako 10 barrutiak honako hauek dira:
- Ciutat Vella: Hirigune historikoa da. Bartzelonako gunerik zaharrena da, XIX. eta XX. mendeetan ondoko udalerriak lotu arte hiria osatzen zuen bakarra, hain zuzen ere. El Raval, Barri Gòtic, Antic Palaus (Sant Pere, Santa Caterina, el Born eta La Ribera auzo ez-ofizialek osatuta) eta La Barceloneta aglutinatzen ditu.
- Eixample: Ciutat Vella, Sants, Gràcia eta Sant Andreu de Palomar antzinako herrien arteko lautadan kokatuta dago. Ildefons Cerdà arkitekto katalanak egin zuen gune horren urbanizazioa XIX.mendearen amaieran, kale perpendikularrez. Sant Antoni, Esquerra de L'Eixample, Dreta de l'Eixample, Sagrada Família eta el Fort Pienc auzoak ditu bere baitan.
- Sants-Montjuïc: La Marina del Prat Vermell, La Marina del port, La Font de la Guatlla, el Poble Sec, Hostafrancs, la Bordeta, Sants eta Sants-Badal auzoek osatuta.
- Les Corts: Les Corts, Pedralbres eta Maternitat i Sant Ramon auzoek osatuta.
- Sarrià-Sant Gervasi: Sarrià, Sant Gervasi, La Bonanova, Putxet i Farro, Vallvidrera, Tibidabo eta Les Planes auzoek osatuta, antzinako Sant Gervasi de Cassoles herria dira gaur egun
- Gràcia: Aintzinako Gràciako uri independientea. Gaur egun, Gràcia Nova, La Salut, El Coll, Vallcarca i Els Penitents auzoek osatzen dute.
- Horta-Guinardó: Horta, La Clota, la Vall d'Hebron, Montbau, Sant Genís dels Agudells, la Teixonera, el Carmel, la Font d'en Fargas, Can Baró, el Guinardó auzoek osatuta.
- Nou Barris: Vallbona, la Ciutat Meridiana, Torre Baró, Canyelles, les Roquetes, la Trinitat Nova, Can Peguera, la Guineueta, el Verdum, la Prosperitat, el Turó de la Peira, Porta eta Vilapicina auzoek osatuta.
- Sant Andreu: Sant Andreu, La Sagrera, la Trinitat Vella, Baró de Viver, el Congrés i els Indians, Navas eta Bon Pastor auzoek osatuta
- Sant Martí: Sant Martí de Provençals, El Clot, El Camp de l'Arpa del Clot, la Verneda i La Pau, el Fort Pienc, el Poblenou, el Parc i Llacuna del Poblenou, la Vila Olímpica del Poblenou, els Provençals del Poblenou, El Besòs i el Maresme, Diagonal Mar eta Front Marítim del Poblenou auzoek osatuta.
Barrutien gaur egungo banaketa Bartzelonako Udalak proposatu zuen, 2006. urtearen amaieran eta 2007. urtearen hasieran berretsi zuten.
Politika [aldatu]
Bartzelonako Udala hirian ahalmen eta funtzionario gehien dituen erakundea da. Udalak hiria kudeatzen du eta hainbat gaietan du eskumena: lurralde plangintza, garraioa, udal zerga bilketa, udaltzaingoa, hiriaren mantenua, kiroldegiak, liburutegiak, babes ofizialeko etxebizitzak, besteak beste.
Udal gobernua sufragio unibertsal bidez aukeratzen da lau urtetan behin egiten diren hauteskundeetan. 1979ko Frankismoaren ondorengo lehenengo hauteskunde demokratikoez geroztik, hiriko alkate guztiak Kataluniako Sozialisten Alderdikoak (PSC) izan dira, 2011. urtera arte, 2011n alkatea CiUkoa izan baitzen.
| 1979-1982 | Narcís Serra | PSC |
| 1982-1997 | Pasqual Maragall | PSC |
| 1997-2006 | Joan Clos | PSC |
| 2006-2011 | Jordi Hereu | PSC |
| 2011tik | Xavier Trias | CiU |
Udalaren egungo banaketa
|
Bartzelonako Udaleko alderdi politikoak |
||||
| Alderdi politikoa | Zinegotziak | |||
| Konbergentzia eta Batasuna (CiU) |
|
|||
| Kataluniako Sozialisten Alderdia-Progrés Municipal (PSC-PM) |
|
|||
| Alderdi Popularra (PP) |
|
|||
| Ezker Batua (ICV-EUiA-EPM) |
|
|||
| UpB-ERC-Ri.Cat-DCat-AM |
|
|||
Ondasun nabarmenak [aldatu]
Parkeak [aldatu]
Montjuïc mendia, gaur egun hiri-parke bihurtua, Bartzelonako portuaren gainean kokatzen da izen bereko gazteluaren parean (Montjuïceko gaztelua). Hainbat lorategi ditu: Mossèn Costa i Llobera (cactus) Joan Maragall (bulbaziak), Joan Brossa (antzinako jolas-parkea), Laribal (Font del Gat inguruan). Montjuïcen Lluís Companys Olinpiar Estadioa dago 1992ko Udako Olinpiar Jokoen egoitza izan zena, hala nola San Jordi Jauregia eta Bernat Picornell igerilekuak. Ekipamendu kulturalak ere baditu: Kataluniako Arte Museo Nazionala (MNAC), CaixaFòrum, etab.
Ciutadella parkean 1888 urteko Erakusketa Unibertsala ospatu zen. Parkea Ciutadellako antzinako gazteluaren lurretan eraiki zuen Filipe V.ak 1716ean. Orduko parketik kapera, Gobernadorearen jauregia eta bolborategia (egungo Kataluniako Parlamentuaren egoitza) bakarrik daude zutik. Garai hartatik Garaipenaren Arkua ere kontserbatzen da.
Güell parkea, Güell kondeak Antoni Gaudíri eraikitzea agindutako parkea da. Hasiera batean parkea hiriko familia dirududentzako luxuzko auzo bezala eraiki zuten, baina lur-sail bakarra saldu zuten. Parkea 1984 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Hondartzak [aldatu]
Bartzelonak 7 hondartza ditu; ezagunenak Sant Sebastià eta Barceloneta dira. 1992ko Olinpiar Jokoak hasi ziren arte, ez ziren hiriko kostaldearen berreskurapen-lanak hasi. Olinpiar Jokoen ondoren, portu olinpikoaren gunea berreskuratu zen eta hainbat hondartza hobetu ziren.
Gizateriaren Ondare izendatutako lekuak [aldatu]
Honako hauek dira UNESCOk Bartzelonan Gizateriaren Ondare izendatu dituen lekuak:
| Kodea | Izena | Urtea | Koordenatuak |
|---|---|---|---|
| 320-001 | Güell parkea | 1984 | 41°24′59.6″N 2°09′07.7″E / 41.416556°N 2.152139°E |
| 320-002 | Güell jauregia | 1984 | 41°22′50.5″N 2°10′30.6″E / 41.380694°N 2.175167°E |
| 320-003 | Milà Etxea | 1984 | 41°23′51.3″N 2°09′46.9″E / 41.397583°N 2.163028°E |
| 320-004 | Vicens Etxea | 2005 | 41°22′50.5″N 2°10′30.6″E / 41.380694°N 2.175167°E |
| 320-005 | Familia Santuaren tenplua | 2005 | 41°24′19.8″N 2°10′30.2″E / 41.4055°N 2.175056°E |
| 320-006 | Batlló Etxea | 2005 | 41°23′30″N 2°09′54″E / 41.39167°N 2.165°E |
| 804-001 | Kataluniar Musikaren Jauregia | 1997 | 41°23′16″N 2°10′30″E / 41.38778°N 2.175°E |
| 804-002 | Sant Pau Ospitalea | 1997 | 41°24′50″N 2°10′30″E / 41.41389°N 2.175°E |
Beste eraikin interesgarri batzuk [aldatu]
Garraioa [aldatu]
Aireportua [aldatu]
Bartzelona El Prat aireportuak zerbitzatzen du El Prat de Llobregat udalerrian, Bartzelonako erdigunetik 17 km-ra. Espainiako bigarren aireporturik handiena da, eta mediterraneo kostako handiena. Vueling airelinearen egoitza nagusia da, baita Spanair, Air Europa eta Iberia airelineen gune garrantzitsua ere. Aireportuak hegaldi nazionalak eta Europako mailakoak eskaintzen ditu gehienbat, baina baditu hegaldi batzuk Asia eta Amerikara. Aireportua hiriarekin autobide, tren eta autobusez lotuta dago.
Portua [aldatu]
Bartzelonako portuak 2000 urte baino gehiagoko historia du eta garrantzia handia du merkataritzan. Europako bederatzigarren zama-garraio porturik handiena da. Portua Bartzelonako Portu Aginteak kudeatzen dute. Portuak 7.86 km² ditu eta hiru guneetan banatzen da: Port Vell (portu zaharra), merkatal portua eta logistikarako portua (Zona Franca delakoa).
Portu zaharrean merkatal gune bat, zinemak eta Europako aquarium handiena kokatzen dira, azken horrek 8.000 arrain, 11 marrazo eta 6 milioi litro ur dituena.
Autobusak eta bicing [aldatu]
Bartzelonako autobus zerbitzua TMB enpresak kudeatzen du. Zerbitzuak metropolitar gune osoa barne hartzen du eta 109 autobus-linea ditu. Guztira 920 kilometro eta 1.000 ibilgailu baino gehiago ditu. Autobusek batez besteko 11,55 km/h abiadura dute.[15]
2007 urtetik txirrinduak alotzeko udal zerbitzua du, Bicing izenekoa.[16]
Burdinbidea [aldatu]
Bartzelonan RENFE garraio enpresak presentzia handia du, tren geltoki nagusia Bartzelona-Sants geltokia izanik. Abiadura handiko AVE trenaren bidez Espainiako hiriburuarekin — Madrilekin — eta herrialde beste hainbat punturekin lotuta dago. Bestalde, aldiriko tren zerbitzuak Renfe Rodalies eta Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunyak eskaintzen ditu.
Bartzelonako metroa 1924 urtean ireki zuten eta gaur egun bederatzi linea ditu. Metroa bi enpresek kudeatzen dute: FGC eta TMB. Guztira 150 km eta 200 geltoki inguru ditu.
Halaber, 2004 urtetik tranbia sarea ere badu Bartzelonak. Tranbiak hiria Sant Adrià de Besòs udalerri mugakidearekin eta Baix Llobregat eskualdearekin lotzen du. Tranbiaren lehenengo hiru lineetako tranbiak Trambaix izena hartzen du eta 4, 5, eta 6 lineek Trambesòs. Honetaz gain, hiria Tibidabo mendiarekin lotzen duen funikularra badago.
Errepideak [aldatu]
Bartzelonako errepide nagusiak B-20 (mendien inguruan) eta B-10 (kostaldetik) dira; errepide hauek partzialki lurpean daude eta hiriko hainbat guneetan dituzte irteerak. Hiriko arteria nagusiak Avinguda Diagonal da (izenak dioen bezala, hiria diagonalki zeharkatzen du), Avinguda Meridiana Glòriesen hasten dena eta Diagonalarekin lotzen duena, eta azkenik Gran Via de les Corts Catalanes hiria iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duena erdigunetik.
Autobide eta autobiei dagokienez, AP-7, A-2 eta AP-2 dira Espainiako beste hiriak Bartzelonarekin lotzen dituzten nagusiak.
Kultura [aldatu]
Hedabideak [aldatu]
Bartzelonako egunkari nagusiak El Periódico de Catalunya (gaztelaniaz eta katalanez) eta La Vanguardia (gaztelaniaz) dira. Halaber, Sport eta El Mundo Deportivo (biak gaztelaniaz) kirol egunkariak ere bertan editatzen dira. Tamaina txikiagoko bi egunkari katalan ere badaude, Avui eta El Punt. El País eta El Mundo egunkari nazionalek ere Bartzelonarako edizio berezia kaleratzen dute. Irrati kate nagusiena Catalunya Ràdio da eta telebiste kate nagusia TV3 kataluniar kate autonomikoa.
Kirola [aldatu]
Bartzelonak 1992ko Udako Olinpiar Jokoak ospatu zituen, hiriarentzat bultzada handia izan zena. Azkenaldia txirrindularitza ari da nabarmentzen Udalaren txirrinduaren aldaketa apostua dela-eta. Hala ere, estatu osoan bezala kirolik nagusiena futbola da. Hiriak lehen mailako bi futbol talde ospetsu ditu: FC Barcelona eta RCD Espanyol. Lehenengoak Camp Nou estadio ezagunean jokatzen du.
Euskal Diaspora Bartzelonan [aldatu]
Hiri honetako Ciutat Vella barrutian Bartzelonako Euskal Etxea kokatzen da, Bartzelona hiriko nahiz Kataluniako Euskal Diasporaren topalekua dena.
Bartzelonako Euskal Etxea 1979. urtean jaio zen, bertako euskaldun eta katalanak elkartzeko leku bat sortzeko nahiarekin. Orduz geroztik Katalunian euskal kultura hedatuz lanean aritu da, horretarako ekintza-sorta ederra eskainiz: kontzertuak, antzerkia, euskara ikastaroak, liburu-aurkezpenak, hitzaldiak, euskal tradizioko jai nagusien ospakizunak (San Sebastian Eguna, Santa Ageda Eguna, Santo Tomas Eguna…), euskal musikaren instrumentu tradizionalen tailerrak, euskal dantzak…
Gainera euskaldunak eta katalanak elkarrekin topatzeko lekua ere bada, hain zuzen ere jatetxearen atzean dagoen txokoari esker. Bertan zer edo zer edan ahal duzu prezio herrikoietan, Euskal Herriko egunkari eta aldizkariak irakurri, ETB Sat bitartez futbol eta pilota partiduak ikusi ahalko dituzu eta honetaz gain formatu txikiko ekitaldi kulturalez gozatu ahalko duzu (kontzertuak, antzerkia, hitzaldiak…)
Bartzelonar ezagunak [aldatu]
|
|
|
Iruditegia [aldatu]
-
Sardana dantza
Hiri senidetuak [aldatu]
Bartzelona ondorengo munduko hiriekin dago senidetuta:[17]
Bestalde, 1990 urtea geroztik, senidetza-hitzarmenak gutxitzen hasi zen eta horren ordez adiskide eta lankidetza itunak sinatu ditu beste hiriekin senidetu gabe. Ondorengo hiriekin ditu lankidetza hitzarmenak:[28]
|
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Euskaltzaindia: 32. araua: Espainiako erresumako autonomia-erkidegoen, probintzien eta probintzia-hiriburuen izenak.
- ↑ (Katalanez) Servei Meteorològic de Catalunya, Meteo.cat, http://www.meteo.cat/mediamb_xemec/servmet/index.html. Noiz kontsultatua: 2009-05-22
- ↑ Oros. vii. 143; Miñano, Diccion. vol. i. p. 391; Auson. Epist. xxiv. 68, 69, Punica Barcino.
- ↑ Plin. iii. 3. s. 4
- ↑ Inscr. ap. Gruter, p. 426, nos. 5, 6.
- ↑ Avien. Ora Maritima. 520: "Et Barcilonum amoena sedes ditium."
- ↑ T.N. Bisson (1986), «II. The age of the Early Count-Kings (1137–1213) (The Principate of Ramon Berenguer IV 1137–1162)», The medieval Crown of Aragon. A short story, Clarendon Press – Oxford, ISBN 0-19-820236-9
- ↑ Cateura Benàsser, Pau (PDF), Els impostos indirectes en el regne de Mallorca., ISBN 84-96019-28-4, http://libro.uca.edu/aarhms/newsletters/AAHRMSFall07text.pdf. Noiz kontsultatua: 2008-04-24 El Tall dels Temps, 14. (Palma de) Mallorca: El Tall, 1996.
- ↑ Chapter 15: A History of Spain and Portugal, Stanley G. Payne
- ↑ 1938-04-05 Dekretua.
- ↑ "Bartzelona (Espainia)". Encyclopædia Britannica. (Ingelesez)
- ↑ World Meteorological Organization, Weather Information for Barcelona, http://www.worldweather.org/083/c01232.htm
- ↑ AEMET, Valores Climatológicos Normales. Barcelona / Aeropuerto, http://www.aemet.es/es/serviciosclimaticos/datosclimatologicos/valoresclimatologicos?l=0076&k=cat
- ↑ Evolución de la población de Barcelona entre 1981 y 2008 - [1]
- ↑ TMB - Oinarrizko datuak
- ↑ Bicing zerbitzua, Bartzelonako Udala, http://www.bicing.cat/. Noiz kontsultatua: 2010-7-19
- ↑ Hiri Senidetuak Udalaren webgunean
- ↑ List of Busan's sister cities, Busan Metropolitan City; (Ingelesez) [2], (Koreeraz) [3]
- ↑ a b São Paulo - Sister Cities Program, © 2005–2008 Fiscolegis - Todos os direitos reservados Editora de publicações periodicas - LTDA / © 2008 City of São Paulo, http://www.netlegis.com.br/indexRJ.jsp?arquivo=/detalhesNoticia.jsp&cod=41796. Noiz kontsultatua: 2008-12-09
- ↑ International Relations - São Paulo City Hall - Official Sister Cities
- ↑ Saint Petersburg in figures - International and Interregional Ties, Saint Petersburg City Government, http://eng.gov.spb.ru/figures/ities. Noiz kontsultatua: 2008-07-14
- ↑ (Japonieraz) Sister City, Friendly City, Friendship & Cooperation City, © 2007–2009 City of Kobe, http://www.city.kobe.jp/cityoffice/17/020/en/international/worldmap.htm. Noiz kontsultatua: 2009-07-14
- ↑ Sister Cities of Istanbul, http://www.greatistanbul.com/sister_cities.htm. Noiz kontsultatua: 2009-07-01
- ↑ Txantiloi:Tk İstanbul'a 49 kardeş, Radikal, 2009-07-01, http://www.radikal.com.tr/haber.php?haberno=94185. Noiz kontsultatua: 2009-07-22
- ↑ daenet d.o.o., Sarajevo.ba, http://www.sarajevo.ba/en/stream.php?kat=160. Noiz kontsultatua: 2009-05-06
- ↑ Twinning Cities Agreements UAE Official Website
- ↑ UAEinteract.com, Twinning agreement brings a taste of Spain to Dubai UAE - The Official Web Site - News, Uaeinteract.com, http://uaeinteract.com/docs/Twinning_agreement_brings_a_taste_of_Spain_to_Dubai/21927.htm. Noiz kontsultatua: 2009-07-14
- ↑ Lankitza Hitzarmenak Udalaren webgunean
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- Bartzelonako Udalaren webgunea (Katalanez) (Ingelesez) (Gaztelaniaz)
- Bartzelonako Euskal Etxearen webgunea (Euskaraz) (Katalanez)
- Euskal Etxearen bloga (Euskaraz) (Katalanez) (Gaztelaniaz)
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Barcelonèseko udalerriak | ||
|---|---|---|
|
Badalona • Bartzelona • l'Hospitalet de Llobregat • Sant Adrià de Besòs • Santa Coloma de Gramenet |
||
| Bartzelonako probintziako udalerriak | ||
|---|---|---|
|
Abrera · Aguilar de Segarra · Aiguafreda · Alella · Alpens · Arenys de Mar · Arenys de Munt · Argentona · Argençola · Artés · Avinyonet del Penedès · Avinyó · Avià · Badalona · Badia del Vallès · Bagà · Balenyà · Balsareny · Barberà del Vallès · Bartzelona · Begues · Bellprat · Berga · Bigues i Riells · Borredà · Cabrera d'Anoia · Cabrera de Mar · Cabrils · Calaf · Calders · Caldes d'Estrac · Caldes de Montbui · Calella · Calldetenes · Callús · Calonge de Segarra · Campins · Canet de Mar · Canovelles · Canyelles · Capellades · Capolat · Cardedeu · Cardona · Carme · Casserres · Castell de l'Areny · Castellar de n'Hug · Castellar del Riu · Castellar del Vallès · Castellbell i el Vilar · Castellbisbal · Castellcir · Castelldefels · Castellet i la Gornal · Castellfollit de Riubregós · Castellfollit del Boix · Castellgalí · Castellnou de Bages · Castellolí · Castellterçol · Castellví de Rosanes · Castellví de la Marca · Centelles · Cercs · Cerdanyola del Vallès · Cervelló · Collbató · Collsuspina · Copons · Corbera de Llobregat · Cornellà de Llobregat · Cubelles · Cànoves i Samalús · Dosrius · El Bruc · El Brull · El Masnou · El Papiol · El Pla del Penedès · El Pont de Vilomara i Rocafort · El Prat de Llobregat · Els Hostalets de Pierola · Els Prats de Rei · Esparreguera · Esplugues de Llobregat · Figaró-Montmany · Fogars de Montclús · Fogars de la Selva · Folgueroles · Fonollosa · Font-rubí · Fígols · Gaià · Gallifa · Gavà · Gelida · Gironella · Gisclareny · Granera · Granollers · Gualba · Guardiola de Berguedà · Gurb · Igualada · Jorba · L'Ametlla del Vallès · L'Espunyola · L'Estany · L'Hospitalet de Llobregat · La Garriga · La Granada · La Llacuna · La Llagosta · La Nou de Berguedà · La Palma de Cervelló · La Pobla de Claramunt · La Pobla de Lillet · La Quar · La Roca del Vallès · La Torre de Claramunt · Les Cabanyes · Les Franqueses del Vallès · Les Masies de Roda · Les Masies de Voltregà · Llinars del Vallès · Lliçà d'Amunt · Lliçà de Vall · Lluçà · Malgrat de Mar · Malla · Manlleu · Manresa · Marganell · Martorell · Martorelles · Masquefa · Matadepera · Mataró · Mediona · Moià · Molins de Rei · Mollet del Vallès · Monistrol de Calders · Monistrol de Montserrat · Montcada i Reixac · Montclar · Montesquiu · Montgat · Montmajor · Montmaneu · Montmeló · Montornès del Vallès · Montseny · Muntanyola · Mura · Navarcles · Navàs · Òdena · Olesa de Bonesvalls · Olesa de Montserrat · Olivella · Olost · Olvan · Olèrdola · Oristà · Orpí · Orís · Òrrius · Pacs del Penedès · Palafolls · Palau-solità i Plegamans · Pallejà · Parets del Vallès · Perafita · Piera · Pineda de Mar · Polinyà · Pontons · Prats de Lluçanès · Premià de Dalt · Premià de Mar · Puig-reig · Puigdàlber · Pujalt · Rajadell · Rellinars · Ripollet · Roda de Ter · Rubió · Rubí · Rupit i Pruit · Sabadell · Sagàs · Saldes · Sallent · Sant Adrià de Besòs · Sant Agustí de Lluçanès · Sant Andreu de Llavaneres · Sant Andreu de la Barca · Sant Antoni de Vilamajor · Sant Bartomeu del Grau · Sant Boi de Llobregat · Sant Boi de Lluçanès · Sant Cebrià de Vallalta · Sant Celoni · Sant Climent de Llobregat · Sant Cugat Sesgarrigues · Sant Cugat del Vallès · Sant Esteve Sesrovires · Sant Esteve de Palautordera · Sant Feliu Sasserra · Sant Feliu de Codines · Sant Feliu de Llobregat · Sant Fost de Campsentelles · Sant Fruitós de Bages · Sant Hipòlit de Voltregà · Sant Iscle de Vallalta · Sant Jaume de Frontanyà · Sant Joan Despí · Sant Joan de Vilatorrada · Sant Julià de Cerdanyola · Sant Julià de Vilatorta · Sant Just Desvern · Sant Llorenç Savall · Sant Llorenç d'Hortons · Sant Martí Sarroca · Sant Martí Sesgueioles · Sant Martí d'Albars · Sant Martí de Centelles · Sant Martí de Tous · Sant Mateu de Bages · Sant Pere Sallavinera · Sant Pere de Ribes · Sant Pere de Riudebitlles · Sant Pere de Torelló · Sant Pere de Vilamajor · Sant Pol de Mar · Sant Quintí de Mediona · Sant Quirze Safaja · Sant Quirze de Besora · Sant Quirze del Vallès · Sant Sadurní d'Anoia · Sant Sadurní d'Osormort · Sant Salvador de Guardiola · Sant Vicenç de Castellet · Sant Vicenç de Montalt · Sant Vicenç de Torelló · Sant Vicenç dels Horts · Santa Cecília de Voltregà · Santa Coloma de Cervelló · Santa Coloma de Gramenet · Santa Eugènia de Berga · Santa Eulàlia de Riuprimer · Santa Eulàlia de Ronçana · Santa Fe del Penedès · Santa Margarida de Montbui · Santa Margarida i els Monjos · Santa Maria d'Oló · Santa Maria de Besora · Santa Maria de Corcó · Santa Maria de Martorelles · Santa Maria de Merlès · Santa Maria de Miralles · Santa Maria de Palautordera · Santa Perpètua de Mogoda · Santa Susanna · Santpedor · Sentmenat · Seva · Sitges · Sobremunt · Sora · Subirats · Súria · Tagamanent · Talamanca · Taradell · Tavertet · Tavèrnoles · Teià · Terrassa · Tiana · Tona · Tordera · Torelló · Torrelavit · Torrelles de Foix · Torrelles de Llobregat · Ullastrell · Vacarisses · Vallbona d'Anoia · Vallcebre · Vallgorguina · Vallirana · Vallromanes · Veciana · Vic · Vilada · Viladecans · Viladecavalls · Vilafranca del Penedès · Vilalba Sasserra · Vilanova de Sau · Vilanova del Camí · Vilanova del Vallès · Vilanova i la Geltrú · Vilassar de Dalt · Vilassar de Mar · Vilobí del Penedès · Viver i Serrateix |
||