Anafora

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Anafora hitza grezieratik dator, ἀναφορά, eta errepikapena esan nahi du. Izen horrekin hitzezko figura bat definitu egiten da. Funtsean lerroen hasieran edo esaldien hasieran hitz bat edo gehiago errepikatzea da:[1]

Haurrak, haurrak,
haurrak ederrak,
haurrak nongoak zarete?[2]

Baliabide literario honen helburua adierazpenari enfasia ematea da, modu batez esanahia indartzen. Prosan ere, aipatu dugunez, esaldiak edo sintagmak errepikatuz eman daiteke:

Ez dakit nire inpresioa zorrotza den edo ez; hau da, ez dakit nire inpresioa soziala den edo :pertsonala, baina esango dizuet zein den: aspaldi honetan, iruditzen zait harriak ere :aspertuta daudela euskal politikarekin, euskal politikariekin.[3]

Sintaxi alorrean anafora baliabide sintaktikoa bezala onartua dago eta errepikapenak izenordeen bidez eman daiteke, aurretik azaldutako errepikatuz: "Ikasleak ez zuen ezer esan baina horrek egia bazekien".

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Xabier Altzibarren artikulua, 43-44 or.
  2. Resurreccion Maria Azkue jasotako herriko kanta.
  3. Joan Mari Irigoien: Letra txikiaz bada ere. Donostia: Elkar, 2002.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]