Andeloseko Museo Arkeologikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andeloseko Museo Arkeologikoa
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaMuruzabal Andion
Arkitektura
Deskribapena


Andeloseko Museo Arkeologikoa Andelos antzinako hiri erromatarrean dago (Mendigorria, Nafarroa Garaia). Bertan, hirian aurkitutako objektu batzuk erakusten dira eta aztarnategi arkeologikoak bisitatzeko abiapuntu gisa erabiltzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980 eta 2000 bitartean, Andeloko aztarnategi erromatarra hondeatu zen María Ángeles Mezkitzen zuzendaritzapean. Geroago Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak (Vianako Printzea Erakundea) aztarnategi bisitagarrien planaren barruan, museo hau sortzea erabaki zuen. Erakusketarako, kontserbaziorako eta ikerketarako gune bat sortu nahi izan zuten. Aztarnategia antolatzeko plan bat idatzi zen 1997an, eta museoa 2003an inauguratu zen.[1][2]

Egoitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikina 1999 eta 2000 bitartean eraiki zen, José Luis Franchez Apezetxea arkitektoaren proiektuaren arabera. Hondakin arkeologikorik gabeko eremu batean dago, Andiongo Ama Birjinaren ermitatik gertu. Beheko solairu bakarrean garatua, kanpoko fatxadak adreiluzkoak dira eta estalkia laua eta alderantzikatua da. Erdiko galeriaz gain, hegoaldean museografia-zerbitzuak eta erakusketa iraunkorreko eta ikus-entzunezko aretoak daude; iparraldean, berriz, tailer bat, arkeologia-gela bat eta biltegia.[1]

Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andeloko hondakinak

Elementu nagusi gisa, museoak erakus-leiho handi bat du erakusketa iraunkorreko aretoan, aztarnategiko indusketa arkeologikoetan berreskuratutako materialen jatorrizko piezak eta erreprodukzioak eskaintzen dituena. Erakutsitako objektuen artean eguneroko erabilera dutenak daude, baita erromatarren kulturaren beste alderdi batzuk ulertzen laguntzen dutenak ere, hala nola sinesmenak edo erakundeak. Maketa bat ere badu, hiriaren eta inguruaren topografia erreproduzitzen duena.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Sesma Sesma, Jesús. (2017). «El Museo de sitio de Andelo (Mendigorría, Navarra)» Boletín del Museo Arqueológico Nacional (35): 1964-1967. ISSN 2341-3409..
  2. Navarra amplía su oferta cultural con la apertura de seis nuevos museos. 25 de agosto de 2003 ISSN 1134-6582..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]