Angmar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Karn Dûm

Angmar (sindarinez Burdinazko etxea) Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den toki bat da. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1300. urtean,, Mendi Lainotsuen iparraldeko muturrean, azkenean Nazgulen jauna izan zenak sortu zuen erresuma bat da, Angmarreko Errege Aztia bezala ezagutua izan zena. Errege Aztia, Sauron Jaun Ilunaren basailu bat zenez, zentzuzkoa da Arnorren erresuma oinordekoen aurka Angmarrek egin zituen gerrak, Sauronen aginduz egin zirela pentsatzea.

Angmarreko hiriburua Karn Dûm zen. Erresuma, gizaki zekenez osatua zegoen, Dunedain eta orkoen etsaiak zirenak.

Sortua izan eta gutxira, Dunedainen erresuma zatituen aurka borrokatu zuen, Arthedain, Rhudaur eta Kardolanen aurka, alegia. Errege Aztiak Rhudaur konkistatu zuen, Arnorren ondorengo hiru erresumetatik ahulena zena, eta, bertako erregea, Hwaldarrengatik ordeztu zuen, Ulfangen leinu madarikatukoa zen tribu batetako jatorrizko gizonetako bat.

Orain Errege Aztiaren kontrolpean, Rhudaurrek Arthedain inbaditu zuen 1356. urtean, eta, eraso horretan, Argeleb I.a erregea, hila izan zen. Baina, Kardolaneko armadaren laguntzarekin, Arthedainek, Haizearen Muinoetan zehar defentsa lerro bat mantentzea lortu zuen.

Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1409. urtean, Angmarrek Kardolan eraso eta suntsitu zuen. Aldi berean, Rhudaur desagertu egin zen, eta, ondorioz, Arthedain baino ez zen geratzen behinola Arnor izan zen erresumaren hondar bezala. Arthedainek, jada aliaturik gabe, beste 500 urtez borrokatu zuen.

Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1974. urtean, Angmarrek bere indarrak bildu zituen, eta Arthedaini azken eraso bat egin zion. Angmarrek, Arthedaineko hiriburua zen Fornost hartu zuen, honela, garai batean Arnor izan zeneko azken lurraldea desagerraraziz. Arvedui erregea iparraldeko muturrera bultzatua izan zen, eta Forotxeleko izotzezko badiako gizakiekin babestu zen. Berarekin zuen Palantirretako bat erabiliz, Gondorri laguntza eskatu zion.

Urte bete beranduago, Gondorreko printzea zen Eärnur, Portu Grisetan lehorreratu zen Dunedainezko armada batekin, Arthedaini laguntzeko, baina beranduegi iritsi zen. Bere gizonak, Elrondek bidalitako eta Glorfindel buru zuten elfoen armada batekin bildu ziren, nortzuk Angmarreko armada erabat suntsitu zuten Fornosteko guduan, baina Errege Aztia ez zuten hil. Ihes egin eta Mordorren babestu zen. Elfoek eta Gizakiek osatutako armada, Karn Dûmerantz joan zen, hiria suntsituz eta bertako biztanle guztiak hilez, honela, Angmarreko erresuma desagerraraziz.

Karn Dûm[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karn Dûm, Angmarreko erresumako gotorleku nagusia da, Angmarreko Mendietako iparraldeko muturrean eta mendilerro horretako azken mendiko hegoaldeko magalean zegoen. Noiz sortua izan zen ez da ezagutzen, baina litekeena da Muinoetako Gizonek Rhudaur erresumako iparraldea gotortu zutenaren garaikoa izatea (Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1300 eta 1400 bitartean).

Bere izena, sindarinezkoa da, eta Haran Gorria bezala itzul daiteke; Karn "Gorria", Karan erroa, eta Dûm, elfoera primitibozko Tûmetik datorrena (Tumladenen bezala), aldaketa mistoz aldatu egiten dena eta "mendiko haran sakona" esan nahi duena eta TUB erroa duena, hitzez osatua.

Angmarreko Mendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izatez, Angmarreko Mendiak, Mendi Lainotsuen luzapen bat dira, Gundabad Mendiaren ipar-mendebalderantz altxatzen direnak, Forotxeleko badiarantz begiratzen duen bihurgune bat eginez bere ipar-ekialdeko muturrean, eta, bertako azken mendietako hegoaldeko magalean, Karn Dûm gotorlekua dago.