Annie Baker

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Annie Baker

Bizitza
JaiotzaBoston1981eko apirila (42/43 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaNew Yorkeko Unibertsitateko Tisch Arte-Eskola
Brooklyn College (en) Itzuli
Amherst Regional High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, irakaslea eta pedagogoa
Enplegatzailea(k)Barnard College
Hunter College (en) Itzuli
Stony Brookeko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

hunter.cuny.edu…
IMDB: nm6799050 IBDB: 483861
Twitter: AnnieNBaker Edit the value on Wikidata

Annie Baker (Cambridge, AEB,1981eko apirila) estatubatuar antzerkigilea, zinema-zuzendari eta irakaslea da, eta 2014. urtean Pulitzer saria irabazi zuen The Flick lanarekin.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baker-en familia Cambridge-n bizi zen, Massachusetts-en, Baker jaio zenean, baina laster Amherst-era (Massachusetts) joan zen bizitzera. Hantxe hazi zen, eta haren aita, Conn Nugent, Five Colleges partzuergoaren administratzailea zen, eta haren amak, Linda Baker, psikologian doktoretza bat zuen.[1] Bere neba Benjamin Baker Nugent idazlea da.[2] Baker New Yorkeko Unibertsitateko Tisch Arte Eskolako Idazketa Dramatikoaren Departamentuan graduatu zen.[2] Brooklyn College-ko Arte Ederretako Maisutza lortu zuen 2009an.[3]

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen lanetako bat gonbidatuen antolatzaile lanak egin zituen telebistan, The Bachelor telerrealitate-saioan lehiakideak gainbegiratzen lagunduz.[4]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nico Baumbachekin ezkonduta dago, eta harekin seme bat du.[5] Haren koinatua Noah Baumbach da.[6][7]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Janet Planet (2023)

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2014. urtean Pulitzer saria irabazi zuen The Flick lanarekin.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]