Anomia digital

Wikipedia, Entziklopedia askea

Anomia digitalak Durkheim[1]-ek erabilitako anomia termino eta Negroponte[2]-k aipatutako mundu digitalaren kontzeptuaren arteko bat-egitetik dator.

Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizarte Zientzien arloan (hezkuntza, pedagogia, psikologia, soziologia, zuzenbidea eta beste batzuk), anomia digitala esaten zaio arauak ez betetzeari (nahita edo nahi gabe), Interneten dauden on-line zerbitzu, plataforma digital, blog, wiki, txat, aplikazio (APPs), webgune eta sare sozial ugari eta askotarikoak erabiltzeko baldintza eta pribatutasun politikei buruz ezarritakoa saihesteko eta ez betetzeko. Horrelako zerbitzu gehienak ordenagailu pertsonal, gailu eramangarri, telefono mugikorretan eta abarretan erabiltzen dira, eta, horiek erabiltzeko, gutxieneko adina izatea eskatzen dute, eta erabilera baldintza batzuk onartu behar izaten dira, jende gutxik irakurtzen, ezagutzen eta/edo praktikan jartzen dituena.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anomia digitalaren ezaugarria da enpresek, estatuek eta/edo zerbitzu digitalek nahiz komunikazio zerbitzuek ezarritako arauei kasurik ez egitea, kasu gehientsuenetan, ez-betetze hori guztiz inkontzientea izanik, arauaren aurkako oposizio aktiborik gabe edo horien aurkako kritikarik edo errebeldiarik erakutsi gabe. Hots, ez dira arauak betetzen, eta axolagabetasun etikoa gaizki dagoen zerbait egitearen kontzientzia ez dagoen lekuan agertzen da; agian, arauak jartzen dituenak horretarako zilegitasunik ez duela iritzita edo zigorra jasotzeko arriskurik ez dagoelako (arrazoi nagusietako batzuk).

Anomia digitalaren detekzioa eta ikerketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezarritako erabilerak eta hainbat herrialdek datuen babeserako emandako arauak ez betetzeko joera orokor hori Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) “FISHERNET Tecnología-Educativa” ikertaldeak hauteman zuen (Familia, Internet, Gizartea, Hezkuntza eta hezkuntza teknologiako Sareak). Taldeko kideek (Jon Altuna[Betiko hautsitako esteka], Nere Amenabar, Arkaitz Lareki[Betiko hautsitako esteka] eta Juan Ignacio Martinez de Morentin) hainbat ikerketa egin dituzte arloko irakasleen (Jesús María Goñi) laguntzaz, eta araudien eta erabiltzaileen betetzeen (askotan ez jakiteagatik) artean desoreka handia dagoela ondorioztatu dute, batez ere adingabeen artean[3].

Eragile inplikatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orain arte, adingabeen teknologiaren erabilera arautzeko eragile nagusiak honako hauek izan dira: 1. zerbitzu bat eskaintzen duten konpainiak 2. gobernuak, beren legeen bidez 3. familia (gurasoak) 4. hezitzaileak 5. lagunak 6. norbera

Problematika eta eztabaida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etika axolagabetasun hori eta "ez da ezer gertatzen" kontzientzia maila gorenera iristen dira 13 urtetik beherako adingabeen artean; izan ere, gehienetan, zerbitzu horiek erabiltzen dituzte, estatuek eta zerbitzuak ematen dituzten enpresek ezarritako arauak bete gabe edo horiek saihestuta. Gurasoak ere ez dira aipatutako eskakizunak betetzeko gai, ezagutzen ez dituztelako edo joera oso hedatuta dagoelako. Egoera horren aurrean, honako gogoeta hau proposatzen da: arauak gaizki planteatuta daude, eta aldatu, edo gizartera egokitu behar dira? Edo, haatik, gizarteak ez du betetzen ezarritakoa eta arau digitalak eta pribatutasun baldintzak bete beharko lituzke?


Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • E . Durkheim (1897). De la division du travail social, PUF, Paris, 1991.
  • N. Negroponte (1995),Ser digital, 1995. ISBN 970-651-209-8

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Durkheim (1897). De la division du travail social, PUF, Paris, 1991. Le suicide (1897).
  2. Negroponte (1995). Being Digital, 1995. ISBN 0-679-43919-6
  3. Badajozen ospatutako XXIII Jornadas Univesitarias de Tecnología Educativa-an komunikazioa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]