Antropometria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Garezurra neurtzeko tresna, ikerketa antropologikoetan erabilia 1910eko hamarkadan

Antropometria giza gorputzaren neurri eta proportzioak aztertzen dituen antropologiaren adarra. Antzinatik sortu zitzaien zientzialariei giza gorputzaren neurriak eta haien arteko proportzioak ezagutzeko grina. Klasiko bilakatu diren proportzioak ere finkatu ziren, baina horiekiko desberdintasun handiak ageri dira arrazaren, pertsonaren eta batez ere, adinaren arabera, eta gaur egun jakina da neurrian eragin handia duela inguruneak. Dena dela, neurtu beharrekoa aldatzen bada ere, kasu batean eta beste batean erabiltzen den teknikak berdina behar du izan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antropometria Aldatu lotura Wikidatan