Antsiolitiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Antsiolitikoak Nerbio Sistema Zentrala inhibitu eta eragin antsiolitikoa lortzea helburu duten farmakoak dira.

Antsietatearen ohizko sintomak takikardia, insomnioa, amesgaiztoak, konortea galtzearen sentsazioak... dira. Sintoma hauek aldakorrak izan daitezke gaixoak duen antsietate motaren arabera. Garrantzitsuenak, antsietate orokortuaren asaldura, fobiak, ikara asaldurak... izan ohi dira. Antsiolitikoak asaldura hauek tratatzeko erabiltzen dira, batez ere epe laburrean.

Antsiolitikoen barnean bi talde handi aurki ditzakegu:

Gaur egun, azken hauek gehiago erabiltzen dira. Izan ere barbiturikoek eragin desiragaitz bortitzagoak dituzte eta gainera, leiho terapeutikoa ere estuagoa da. Honek eragin terapeutikoa lortzeko behar den dosi eta dosi toxikoaren artean marjin txikia dagoela esan nahi du eta horrek, nahigabeko gaindosi asko eragin ditu.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antsiolitiko Aldatu lotura Wikidatan