Apostoleion (Konstantinopla)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gurutze grekoko lauki bakoitza kupulaz estalia zegoen.
Eliza XII. mendeko irudian.

Apostoleion edo Apostolu Santuen eliza (grezieraz Άγιοι Απόστολοι, Agioi Apostoloi) Konstantinoplan zegoen eliza zen. Konstantino I.a Handiaren mausoleoa zen eta 550ean sagaratu zuten.

Turkiarrek hiria konkistatu zutenean hau suntsitu zuten eta bere ordez meskita bat eraiki zuten. Gaur egun ezagutzen ditugun datu guziak Prokopio Zesareakoaren eskutik iritsi zaigu.

Oinplano zentralizatua zuen, gurutze greko formakoa. Gurutzearen bost laukiek kupula bana zuten eta erdian, gurutzaduran, kokatzen zen Konstantinoren sarkofagoa. Honen inguruan, hamabi apostoluen erlikiak zeuden, mausoleoari martyriumaren esanahia gehituz. Badirudi, enperadoreak, bere burua 13. apostolua bezala ikusten zuela.

Eredu hau, geroago eraikiko ziren eraikinetan errepikatuko zen, ezagunena Veneziako San Marko basilika.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Apostoleion (Konstantinopla) Aldatu lotura Wikidatan