Venezia

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Venezia

Veneto
Veneziako armarria
Izen ofiziala Venezia
Antolaketa
Estatua
Eskualdea
Probintzia

Italia
Veneto
Venezia
Posta-kodea 00121 > 00199
Koordenatuak 45°26′N 12°9′E / 45.433, 12.15 Koordenatuak: 45°26′N 12°9′E / 45.433, 12.15
Garaiera 1 m
Eremua 412 km2
Biztanleria 271.251 (2004)
Dentsitatea 646 bizt/km2
ISTAT kodea 027042
Sorrera V. mendean
Herritarra veneziar
Alkatea Massimo Cacciari
www.venezia.roma.it


Venezia (italieraz: Venezia, venezieraz: Venezsia), Veneto Italiako eskualdeko hiriburua da. 2004ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 271.663 biztanle ditu. Padua (Padova) hiriarekin batera 1.600.000 biztanleko metropoli-eremua osatzen dute.

Ubideen hiria goitizenarekin, Venezia aintzira bateko irlen gainean dago eraikita. Historia handiko hiria da. Izan ere, Veneziako Errepublikak Mediterraneoko itsas-boterea izan zen mende askotan zehar. Boterea eta independentzia hain luze gorde izan ahal zuen espezia salerosketak ematen zion indar ekonomikoari esker.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Veneziako historia

Kanal Handia, hiriko kanal nagusia
Kanal Handia, hiriko kanal nagusia

Itsaso Adriatikoko ipar-mendebaldeko eskualdean, non Alpeetatik datozen ibai andana isuritzen diren, bizi ziren antzinatik herri arrantzaleak eta marinelak. Hor, lehorrean, Aquileia hiria sortu zen, erlijio gune eta portu garrantzitsua erromatar garaietan.

Alariko I.aren godoen eta Atilaren hunoen inbasioak zirela eta, zonalde horretako populazioa Itsaso Adriatikoko aldameneko irletara, Po ibaiko ahotik hurbil, mugiarazi zuten. Aquileia eta Padovako errefuxiatuek 452an lehendabiziko kokagunea sortu zuten. Eskualde osoa ostrogodoen erresuman sartu zen. Geroago, gainerako Italia bezala, Ekialdeko Erromatar Inperioak bereganatu zuen Justinianoren agintaldian.

Venezia hiria VI. mendearen bukaeran fundatu zuten alboko eskualdeetako errefuxiatuek, Po ibaiko ahoko antzirako irletan babes bila etorrita, 568an lonbardarrek Italiako iparraldea konkistatutakoan. Izan ere, zonalde hori Ravenako exarkatuaren aginpean zegoen, hau da, Ekialdeko Erromatar Inperioaren menpe teorikoan. Hortaz, bizantziar zibilizazioaren abangoardiako gotorlekua zen. Alabaina, hiria garatu ahala autonomiarekiko nahia independentzian gauzatu zen.

Izan ere, lonbardarren aurrean Ravenako exarkatuaren ahuldadeak tokiko boterearen sorrera ekarri zuen, lehenengo dux edo doge, Paolucio Anafesto, historia eta mitoen artean kokatutako pertsonaiaren agerraliarekin (697-717). Hala ere, Veneziako benetako independentzia ez zen etorri harik eta bizantziarrek iparraldeko Italia utzi zuten arte.

Veneziako Hiri-Estatua, orduan, itsasoan oinarritu zen boterea lortzeko. Hiriak salerosketarako zuen bizkortasunak eraginda, izugarri hazi zen hurrengo mendeetan. XIV. mendean Venezia Mediterraneoko, eta baliteko Mendebaldeko mundukoa ere, portu nagusia izan zen. Garai boteretsuenetan, Veneziako Errepublikak lurralde franko zituen bere azpian: Adriatikoko kostalde gehiena eta Egeoko uharte ugari, tartean Kreta.

Independentziako 1000 urteren ondoren, Napoleon Bonapartek konkistatu zuen Venezia 1797ko maiatzaren 12an. Frantziarren inbasioak Veneziako XVIII. mendearen erpina amaierara eraman zuen. Izan ere, garai horretan Europako hiririk dotoreena eta finena zen bilakaturik, non arte, arkitektura eta literaturaren gaiean egundoko eragina izan zuen. Beste aldetik, Napoleonek Veneziako juduak askatu zituen: ghettoko mugak eraitsi eta ibiltzeko eragozpenak bertan behera utzi zituen.

Napoleondar garaiaren bukaeran, Venezia Austriar Inperioaren menpeko Italiako Erresuman sartu zen. Austriak, Venezia 1866ko urriaren 3an utzi zuen Italia Batuaren eskuetan. Hortik aurrera, Venezia Italian barneko probintziako hiri nagusia izan da.

[aldatu] Intereseko lekuak

San Marco plaza.
San Marco plaza.
Ca' d'Oro.
Ca' d'Oro.
San Marcos basilika.
San Marcos basilika.
Ponte dei suspiri.
Ponte dei suspiri.

[aldatu] Plazak

[aldatu] San Marco plaza

Napoleón Bonaparteren esanetan, plaza hau Europako plazarik politena zen. Plaza izendapena duen enparantza bakarra da, beste guztiak campo deitzen baitira. Zorua Istriako harrizko losaz egindakoa da. Eraikin famatu askok mugatzen dute plaza: San Marco basilika, Campanilea, Ducale jauregia eta Erlojuaren dorrea. Plaza mugatuz ere aurki daitezke Prokuraduria zaharrak eta Procuraduria berriak deituriko eraikinak, 3.500 metrotako luzeera dutena. Fatxadak arkuz osatuta daude osotasunean.

Prokuraduria zaharreko edifizioa (Procuratie Vecchie) basilika zaintzeaz arduratzen diren prokuradore eta magistratuen egoitza da. Eraikina basilikaren eskuman kokatzen da. Bestaldean, prokuraduria berriko (Procuratie Nuove) eraikinak aurki daitezke. Plazan ere Fabbrica Nueova deiturikoa kokatua dago, gaur egun Museo Corner dena.

[aldatu] Jauregiak

[aldatu] Zubiak

[aldatu] Bestelako lekuak

[aldatu] Garraiobideak

Gondola tipikoa
Gondola tipikoa

Veneziako kanalak ospe handikoak dira, eta kalexka-sare handia osatzen dute. Kale txiki hauek Kanal Handira zabaltzen dira, hiriko etorbide nagusia dena. Kanal honetan, milaka enbarkazio dabiltza egunero, tamaina desberdinekoak. Hoietatik, vaporetto delako barkua da ezagunena hiritik mugitzeko, garraiobide publikoa baita. Horrez gain, hain famatuak diren gondolak turismorako erabiliak izan ohi dira.

Venezia trenbidez ere lotuta dago Mestre deituriko hirira. Veneziako tren geltoki nagusia Ferrovia deiturikoa da, eta Europako puntu askotarako zerbitzuak eskaintzen ditu.

Errepidez ere badago lotura sendoa Mestre hiriarekin.

Azkenenik, Veneziako Nazioarteko Aireportua aipatu beharra dago, Marco Polo deiturikoa.

[aldatu] Kultura

[aldatu] Inguru naturala

Itsaso Adriatikoaren kostaldean kokatuta dago hiria.

[aldatu] Veneziar ezagunak

[aldatu] Kanpo loturak

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Venezia


Tresna pertsonalak