Arador

Wikipedia, Entziklopedia askea

Arador, Tolkienen legendarium ospetsuan eta Eraztunen Jauna eleberriaren eranskinetan, Iparraldeko Dunedainen hamalaugarren kapitaina da. Argonuiren semea da, eta Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2820. urtean jaio zen. Rivendelen hazia izan zen, bere aurreko kapitain guztiak bezala. Bere izena, sindarinezkoa da, eta "errege jauna" bezala itzul daiteke.

Iparraldeko Dunedainen Kapitain bihurtu zen bere aita 2912. urtean hil ondoren. Bere agintaldian, Arnor eta Eskualdea, orko eta mendietako trollen erasoetatik defendatzen jarraitu zuen. Hain zuzen ere, lan horretan hil zen troll baten esku Trollen Basoan, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2930. urtean, 18 urteko agintaldiaren eta 110 urteko bizitzaren ondoren. Bere oinordekoa, bere seme Arathorn II.a izan zen.


Aurrekoa
Argonui
Iparraldeko Dunedainen Kapitaina
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2912-2930
Ondorengoa
Arathorn II.a