Eraztunen Jauna

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eraztunen Jauna
Unico Anello.png

Eraztuna

Egilea J. R. R. Tolkien (1937 - 1949)
Generoa Eleberria
Datuak
Jatorrizko izenburua The Lord of the Rings
Euskaraz
Izenburua Eraztunen Jauna
Itzultzailea Agustin Otsoa Eribeko

Eraztunen Jauna (ingelesez "The Lord of the Rings") J. R. R. Tolkienek idatzitako eleberri epiko bat da, fantasia epikoaren aitzindari eta gailur. Istorioa Hobbita liburuaren bigarren zati bezala hasi bazen ere, berehala handitu eta sakondu zen. 1937 eta 1949 bitartean idatzi zen (Bigarren Mundu Gerran zehar) eta 1954 eta 1955an hiru liburutan argitaratu zen.

Harrez gero behin eta berriro birplazaratu da, 38 hizkuntzatan guztira, tartean euskaraz. 2001 eta 2003an Peter Jacksonen kaleratutako filmak liburuaren ospea handitu baino ez du egin.

Liburuko garaia zein espazioa asmatua da. Gizakiez gain, beste hainbat arraza (hobbitak, elfoak, nanoak, orkoak...) bizi dira mundu horretan. Izan ere, protagonistak hobbitak dira, zeinen ardura Boterearen Eraztuna suntsitzea den, Sauronek, gaizkiaren jaun ilunak, hartu baino lehen. Hori lortzeko, Eskualde lasaitik gerran eta arrisku imajinaezinetan murgiltzen dira.

Liburua berez garrantzitsua bada ere, aurreko ibilbide baten azken urratsa baino ez da. Tolkien ibilbide mitologiko horretan 1917tik aritu zen, eta haren filologia, mitologia eta erlijio ezagupenek eragin dute.

[aldatu] Liburukiak

[aldatu] Ikus, gainera


J. R. R. Tolkienen Eraztunen Jauna
Filmak: Eraztunaren Elkartea | Bi dorreak | Erregearen Itzulera
Pertsonaia nagusiak
Hobbitak: Frodo | Sam | Merry | Pippin | Bilbo
Gizonak: Aragorn | Boromir | Faramir | Denethor | Theoden | Eowyn | Eomer
Besteak: Gandalf | Legolas | Gimli | Arwen | Elrond | Galadriel | Bizarbola
Etsaiak: Sauron | Saruman | Suge Mihi | Gollum | Errege Aztia

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak